58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

706/2007 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana. Haren bidez goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko baimena eman eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen da.

Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak 2006ko urriaren 30an egin du eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen instalazio elektriko baten ezarpena baimentzeko eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta instalazio elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Doneztebe.

c) Instalazioaren xedea: Baztan-Bidasoa eskualdeko hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: kanpoko azpiestazio berria, 132/30 KVkoa, "ST Bidasoa" izenekoa eta 132 KVko hornidura izanen duena. Hona hemen haren elementuak:

132 KVko sistema, barneko motako H moduko konfigurazioarekin, eta isolamendua SF6. 5 posizio izanen ditu: bi lineetarako, bi transformaziorako eta posizio bat barrak zatitzeko.

30 KVko sistema, barneko motako barra bakuneko konfigurazioarekin, eta isolamendua SF6. Geletako bi modulu izanen dira eta, denetara, 18 posizio: zortzi posizio lineen aterabideetarako, bi posizio transformaziorako, bi posizio neurketarako, bi posizio zerbitzu osagarrietarako, bi posizio kondentsadoeren bateriarako eta bi posizio barrak zatitu-batzeko.

Transformazio sistemak bi potentzia transformadore izanen ditu, bakoitza 1 x 45 MVA (ONAN/ONAF) eta 132/30 KVkoa; azpiestazioko zerbitzu lagungarrietarako bi transformadore izanen dira, bakoitza 250 KVA; 30/0,38-0,22 KVkoa.

Kontrol etxolan kontrol, babespen, zerbitzu lagungarri, komunikazio eta BT elikadurarako ekipoak daude azpiestazioaren funtzionamendua zuzena izan dadin, hori guztia Doneztebeko udal mugapean.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 2.942.000 euro.

Eskaera jendaurrean jarri zen (2007ko otsailaren 6ko Diario de Navarran, 2007ko otsailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Doneztebeko Udaletxeko iragarki oholean).

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea. Horrek berekin dakar ondasunak okupatu beharra eta ukitutako eskubideak eskuratzea, eta presako okupazioa ere ekarriko du, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3. lberdrola D.E.S.A.U.ri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Ribera de Axpe kalea 5, 48950 Erandio) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, zilegi izanen dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau Doneztebeko Udalari (Merkaderes 9, 31740 Doneztebe) jakinaraztea eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 14an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0704723