58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

705/2007 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak 2006ko apirilaren 12an egin du eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Corella.

c) Instalazioaren xedea: inguru horretan energia hobeki banatzea.

d) Ezaugarri nagusiak: aireko linea (13,2 kV), zirkuitu bikoitza, 1.074 m-koa, LA-180 metalezkoak, hasiera "STR Corella" izenekoan duena eta amaiera "STR Corella-Norte" izeneko lineako 10. euskarrian, Corellako udal mugapean barna.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 98.015,94 euro.

Eskaera jendaurrean jarri zen (2006ko abuztuaren 3ko Diario de Navarran, 2006ko abuztuaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Corellako Udaletxeko iragarki oholean).

Jendaurrean izateko garaian Ebroko Ur Konfederazioak eta Gas Navarra, S.A.k baldintza batzuk jarri dituzte. Iberdrola D.E.S.A.U. energia elektrikoaren enpresa banatzaileak horiekin bat etorri da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea; Iruñean datatua da 2005eko otsailean eta Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. lberdrola D.E.S.A.U. enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Landabengo industrialdea, C kalea, E ataria; 31012 Iruña), Ebroko Ur Konfederazioari (Paseo de Sagasta, 24-28; 50071 Zaragoza) Gas Navarra, S.A.ri (Antso Azkarra etorbidea, 26, behea) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, zilegi izanen dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6. Erabaki hau Corellako Udalari (Espainiako plaza, zk.g.; 31591 Corella) jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 14an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0704724