58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

404/2007 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, Galipentzu aldean lurzati berrantolamenduaren berezko tresnen bidez nekazaritza azpiegituretan jarduten hasten dena.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak xedatzen duenez, azpiegituren arloan, lurzati berrantolamendua funtsezkoa da eta berrantolamendu hori ingurumen eraginaren azterlanarekin batera egin behar da, tramitazio horrekin juridikoki koordinaturik, baita bide eta saneamendu sareak berritu, gaurkotu eta egiteko obrekin ere. Haren lehenengo helburua ustiategiak eta, hala bada, ureztaketa lurrak osatzea da; hain zuzen ere, ingurumen, nekazaritza, ekonomia eta gizartearen aldetik bideragarriak direnak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluan eta lehen xedapen gehigarrian xedaturikoaren arabera, Landa Garapenerako zuzendari nagusia hasiko da nekazaritza azpiegituretan jarduten, ebazpen baten bidez. Jarduketa horiek balizko onuradunek arrazoiak emanda eskaturik hasten ahal dira, betebehar batzuk betetzen badira.

2006ko ekainaren 5ean, zerbitzu honetan 106 titularren eskaera hartu zen, besteak beste. Galipentzu aldean Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren mendeko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan izena emana dauden 144 nekazaritza ustiategien %73,61 dira, alegia, titularren %70 gainditzen da, gutxieneko portentajea baita. Halaber, Udalak 2006ko otsailaren 23ko osoko bilkuran harturiko erabakia ere aurkeztu da. Horretan, Udalaren adostasuna adierazten da nekazaritza azpiegituretan jarduten hasteko.

Jarduketa eremuan, 200 ha daude Galipentzuko mugapean, Kaseda-Galipentzuko Valdarras aldeko lurzati berrantolamenduaren barruan daudenak. Haren onura publikoa eta presaz jabetu beharra martxoaren 26ko 70/1987 Foru Dekretuaren bidez adierazi zen, hura ureztaketa lur bihurtu aitzin. Indarreko foru dekretuan agertuagatik ere, bihurtze hori ez zen gertatu. Berrantolamendu berri honek diraueino, baloratuko da eremu hori berrantolamendu aldean sartzea merezi duenetz.

Eskualde horretako inguruabar sozial eta ekonomikoak ikusirik, beharrezkoa da nekazaritza azpiegituretan jardutea, lurzati berrantolamenduaren bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Galipentzu aldean lurzati berrantolamenduaren berezko tresnen bidez nekazaritza azpiegituretan jarduten hastea.

2. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari baimena ematea alde horretan garatu nahi den oinarrizko proiektua prestatzeko.

3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak espresuki baimena eman beharko du landaketa berriak egin, alor iraunkorrak sortu, bertan eraiki edo aldeko geroko egituretan eragina izan dezakeen beste edozein ekintza egiteko.

4. Jabeei eta nekazariei adieraztea Nafarroako ohiko nekazari-lan egokien arabera landu beharko dituztela lurrak. Ezin izanen dute obrarik desegin, zuhaitzik edo zuhaixkarik bota edo erre, landaketa edo alor iraunkorrik kendu, lurra elkortu, ez eta lurzatien balioa txikiagotzen duen ekintzarik egin ere.

5. Interesdunek lurzatien egoera juridikoa zehaztu eta lurrak sailkatzeko dituzten edo behar diren datu guztiak aurkeztu beharko dituzte Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan.

6. Batzorde Aholku-emailea sortu eta lurrak sailkatu eta lurzatien egoera juridikoa zehazteko lan teknikoei ekitea.

7. Oinarrizko proiektuan, jarduketaren xede den eremua zehaztea, Galipentzuko mugapeko lurrak izanen dira, 5.390 Ha-ko eremua, gutxi gorabehera, ondoren adierazten diren mugekin:

Iparraldean: Eslabako, Ezporogiko eta Zareko udal mugapeak.

Hegoaldean: Zarrakazteluko udal mugapea.

Ekialdean: Uxueko udal mugapea.

Mendebaldean: Kasedako udal mugapea.

8. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

9. Ebazpen hau Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuari eta Galipentzuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko otsailaren 13an._Landa Garapenerako zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0705480