58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1069/2007 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da, hein batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Javier Redín Sarasola izendatzen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Hirigintzaren arloko Koordinazio eta Lankidetzaren Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 2ko 1069/2007 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du, hein batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta Javier Redín Sarasola izendatu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Hirigintzaren arloko Koordinazio eta Lankidetzaren Ataleko buru, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko apirilaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706722