58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

160/2007 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gazteen Entitateen Erroldan aipatzen diren Gazteen Elkarteen baja inskribatzea onartzen duena.

Gazteriaren Zuzendariordetzaren txostena ikusirik, eta irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduaren 12.c) artikuluan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluko 3. idatz-zatiari buruz xedaturikoarekin bat, bidezko da adieraztea ezarririko epean Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak datuak gaurkotzeko igorririko inkestak erantzun ez dituzten entitateek Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan agertzeko eskubidea galdu dutela eta, hortaz, errolda horretan baja hartu dutela.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 77/2006 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondotik heldu diren Elkarteei Gazteen Entitateen Erroldan baja ematea, irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduaren 10., 11. eta 12.b artikuluetan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76.3 artikuluari buruz xedaturikoarekin bat.

Errolda zenbakia: A/004. Elkartea: A. J. Juslarrocha.

Errolda zenbakia: A/023. Elkartea: A. J. San Cristobal.

Errolda zenbakia: A/034. Elkartea: A.I.E.S.E.C. en Navarra.

Errolda zenbakia: A/041. Elkartea: A. J. Leyre.

Errolda zenbakia: A/095. Elkartea: A. J. Gazte Auzolan.

Errolda zenbakia: A/104. Elkartea: A. J. Sumate.

Errolda zenbakia: A/113. Elkartea: A. J. Marizulete Gazte Asamblada.

Errolda zenbakia: A/115. Elkartea: A. J. Por otro mundo mejor.

Errolda zenbakia: A/116. Elkartea: A. J. Juventud de Allo Txorota.

Errolda zenbakia: A/122. Elkartea: A.J. Sancho VII el Fuerte.

Errolda zenbakia: B/019. Elkartea: Departamento Juventud Unión sindical obrera de Navarra (?LSB-USO gaztesaila).

Errolda zenbakia: C/014. Elkartea: Fundacion Gaztelan.

Errolda zenbakia: C/0154. Elkartea: A. J. Club 0,7 Escolapios.

Errolda zenbakia: C/018. Elkartea: A. J. De Ocio y Tiempo Libre Urrats-Berri.

Errolda zenbakia: C/030. Elkartea: A. Estemblo.

Errolda zenbakia: C/035. Elkartea: S.C.G.R.D. Escargaña.

2. Ebazpen hau igortzea interesatuei, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutura, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Gazteria Zuzendariordetzara, eta Prestakuntzaren eta Zeharkako Jardueren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da, ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko martxoaren 14an._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: F0704963