58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1089/2007 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzuaren esku uzten da 012 Informazio Zerbitzuaren kudeaketa.

I. GERTAKARIAK

Lehenbizikoa._Toki Administrazioko kontseilariak baimena eman du eta, hartan, onartu 012 Informazio Zerbitzuaren kudeaketa Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eskutik hartzea.

Bigarrena._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ere baimena eman du

Hirugarrena._Egin dira txosten teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa.

II. ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenbizikoa._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko organoek ahalmena izanen dute beren eskumeneko lan material edo teknikoak edo zerbitzuak beste organo batzuek egin ditzatela agintzeko, dela eragingarriagoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako. Foru Komunitateko Administrazioari atxikitako erakunde publiko baten mandatua denean ere, aplikatzen ahal da.

Bigarrena._Bestetik, aipatu 39. artikuluko hirugarren atalak dioenez, kudeatzeko mandatua departamentu berekoa ez den administrazio-organo bati emateko bi kontseilarien baimena beharko da.

Hirugarrena._Eta 39. artikuluko bosgarren atalean ezartzen da kudeatzeko mandatua ematen duen baimenean mandatuaren araubide juridikoa adieraziko dela eta zehazki aipatuko direla xedeko jarduerak, iraupena, agindutako kudeaketaren izaera eta hedadura eta, azkenik, eginkizunak bere gain hartzen dituen entitatearen edo organoaren eginbeharrak eta, kasua bada, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarenak. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da eraginkorra izan dadin.

Laugarrena._Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua da Foru Komunitatearen menpeko gizarte zerbitzuak kudeatu eta koordinatzeko erakunde publiko eskuduna, erakunde horren estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 012 Informazio Zerbitzua Toki Administrazio Departamentuko Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuaren esku uztea.

2. Hauek dira Kalitate eta Modernizazio Zerbitzurako eremu, prestazio eta baldintzak:

a) Intraneteko kontsulta modulua mantendu eta erabiltzea jendaurreko bulego gisa, eta teknikarientzako baliabide gisa.

b) BDI 012 Infolocal Informazioko datu basearen mantentze-lana eta dokumentazio berariazkoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarentzat.

c) Call center zerbitzua (deiak hartzea, eskaerak prozesatzea, abisuak, kexak, iradokizunak), 12.000 dei arte. Adierazleen taula eskainiko da hilero.

d) Terminalerako desbideratzea edo telefonogune zerbitzua ere sartzen da. Lehenbiziko eragiketaren abisua 48 ordu lehenago emanen da, 012ko bulego nagusietatik.

d) Kanpainetan parte hartzea (inskripzioak, inkestak, etab. Gehieneko kopurua aurreko puntuan adierazi da).

e) Irteerako deiak kudeatzea (2500 gehienez ere, erabilera estandarrean)

f) 2 iragarki berariazko, prentsan.

g) 2 prestakuntza ekintza.

3. Kudeatzeko mandatu honek 2007ko abenduaren 31 arte izanen du indarra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

4. 11.700 (hamaika mila eta zazpiehun) euro, BEZa barne, gastatzeko baimena ematea, 012 Informazio Zerbitzua kudeatzeko. Gastu hau 2007ko gastuen aurrekontuko "012 telefono zerbitzua" izeneko 920000-93100-2279-231002 kontusailetik pagatuko da.

5. Espedientea Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzura igortzea; 21.500 zenbakiko kudeatze zentrora, hain zuzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpena Toki Administrazioko Departamentuko Kalitate eta Modernizazio Zerbitzura, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua Kudeatzeko Zuzendariordetzara eta erakunde bereko Kontabilitate Zentrora igortzea.

Iruñean, 2007ko martxoaren 15ean._Zuzendari kudeatzailea jardunean, Miguel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F0705134