58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

328/2007 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko eta Bigarren Hezkuntzako institutuetarako ingelesezko atal elebidunen programa esperimentalerako deialdia egiten da.

Hizkuntzen ikaskuntza Europar Batasunaren eraikuntzaren eta herritarren mugikortasunaren sustapenaren funtsezko osagaia da. Europako Batzordeak "Hizkuntzen ikaskuntza eta hizkuntza aniztasuna sustatu: 2004-2006rako jarduketa plana" izeneko komunikazioan adierazi duenez, garrantzitsua da Europar Batasunean gizartearen eta kide bakoitzaren hizkuntza aniztasuna sustatzea.

2006-2007 ikasturtean Hezkuntza Departamentuak, izaera esperimentalez, frantsesezko atal elebidunen programarako deialdia egin zuen, frantsesaren ikasketa sustatzeko eta hobetzeko. Urtebete eman dugu programa hau positiboki garatzen orain, ingelesezko atal elebidunen programarako deialdia egiten da, Bigarren Hezkuntzako institutuetarako, baldin eta hala eskatu eta kalitatea bermatzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Horrenbestez, Nafarroan ingelesezko atal elebidunen programa esperimentalerako dei egiteko komenentziari buruzko txostena ikusirik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluko 1.d) idatz-zatiak eman dizkidan ahalmenen arabera,

EBATZI DUT:

1. Ingelesezko atal elebidunen programarako deialdia, eranskinean ageri dena, onestea, atzerriko hizkuntzak hobetu eta sustatzeko.

2. Deialdia eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Deialdia eta eranskinak igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera, Irakaslegoaren Prestakuntza Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko apirilaren 4an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

"Ingelesezko atal elebidunak" programarako deialdia, atzerriko hizkuntzak hobetu eta sustatzeko

1._Helburua eta aplikazio eremua.

Deialdi honen xedea da hala eskatzen duten Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan ingelesezko atal elebidun bat ezartzea, deialdi honetan xedaturikoarekin betetzen badute.

2._Ezaugarriak.

1. Atal elebidunen ezaugarria da bigarren hezkuntzako ikasle talde bati hizkuntzatik kanpoko arlo edo gaiak atal elebidunean lantzen den hizkuntzan irakastea, hizkuntzarekin eta kulturarekin batera, edukiak ere irakatsiz kasuan kasuko hizkuntzan.

3._Irakaskuntzak.

1. Hauexek dira atal elebidun baten irakaskuntzak:

1.1. Ingelesa, atzerriko hizkuntza. Haren edukia hizkuntza hau atzerriko hizkuntza gisa irakasteko bideraturik dago eta ingelesez irakutsiko diren hizkuntzatik kanpoko edukiak (azalpenak, narrazioak, argudioak, laburpenak, eskemak, informazioa bilatu eta sistematizatzea, eta abar) sostengatzeko behar den frantsesezko ezagutza sendotzeko bideraturik dago

1.2. Hizkuntzatik kanpoko arlo bat edo bi, hein batean, irakasleen prestakuntzaren eta eskuragarritasunaren arabera. Betiere, arlo horien edukia Nafarroako curriculum ofizialean ezarririk dagoena izanen da, ordutegian inolako aldaketarik egin gabe.

2. Esperientzia ezartzeko, ikasle talde bakoitzaren atzerriko hizkuntzaren hasierako jakite-mailaren arabera malgutasuna izan eta egokitzapenak eginen dira. Beraz, bertan parte hartzen duten irakasleek ikasgelako programazioa programa elebidunera egokitu eta, kasuan kasuko hizkuntza atzerritarraren departamentuarekin batera, behar diren material didaktikoak prestatuko dituzte.

3. Ikasleak indarra duten arauetan xedaturikoarekin bat ebaluatuko dira.

4._Egitura eta antolamendua.

1. Programa elebiduna DBHko lehen mailan hasiko da, hizkuntzatik kanpoko beste arlo batzuen edukiak ingelesez irakatsiz, ikastetxeko bereko eskuragarritasunaren eta baliabideen arabera, bestelako ikasgaiak deusetan galarazi gabe.

2. Ataleko hizkuntzez kanpoko ikasgaien ordutegia ez da behin ere luzatuko.

3. Atal elebidunak irakasten dituzten ikastetxeetako ikasketaburua arduratuko da programa antolatzen eta koordinatzen. Azken eginkizuna irakasle koordinatzaile baten esku uzten ahalko du. Kasu horretan irakasle horri bi ordu osagarri kenduko zaizkio bere ordutegitik.

5._Ikasleen parte-hartzea eta sarrera.

1. Atal elebidun batean sartzeko ikasleek DBHko lehen mailan matrikulaturik egon beharko dute, eta ikastetxeek, hala erabaki badute, horretarako egiten duten hasierako proban positiboki ebaluatu beharko dituzte.

2. Ikasleek gurasoen edo legezko tutoreen baimen idatzia eduki beharko dute atal elebidun batean parte hartzeko.

3. Atal elebidun bateko ikasleek ezin utziko dute ikasturtea bukatu baino lehen, salbu eta ikastetxeko zuzendaritzari arrazoiak emanda eta horrek baimendurik.

4. Batxilergoan, ikastetxeko zuendaritzak ikasle berriak onartzen ahalko ditu, DBHko 4. mailan atal elebidunaren xede den hizkuntzan eta arloan gutxienez ere "oso ongi" kalifikazioarekin ebaluatuak izanez gero.

5. Ikasturte bakoitza bukatzean, atal elebiduneko hizkuntzez kanpoko ikasgaian eta atzerriko hizkuntza horretan kalifikazio positiboa lortzen duten ikasleek ziurtagiri ofizial bat hartuko dute, ikastetxeak luzatua, atal elebidunean parte hartu dutela frogatuko duena. Eginbide baten bidez, halaxe adieraziko da eskolatze liburuan eta ikasketa espedientean.

Gainera, ikasleek aukera izanen dute hizkuntza ziurtagiri ofizialak eskuratzeko.

6._Irakasleak.

1. Atal elebidunean, kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan espezialistak diren irakasleek emanen dute atzerriko hizkuntzaren ikasgaia, oso-osorik.

2. Ikastetxeak aukeratzen dituzten hizkuntzatik kanpoko arloetako irakasleek funtzionarioak izan beharko dute eta konpromisoa hartu haien irakaskuntzak iraun dezan saiatzeko.

3. Atal elebidunean diharduten irakasleek konpromisoa hartuko dute horretarako prestakuntzan parte hartzeko eta programen koordinaziorako eta lan sistemetarako antolatzen diren saio guztietan ere bai (lehentasunezko helburuak, metodologia, ebaluazioa eta abar).

4. Programa horretan diharduten irakasleei ordu hauek gutxituko zaizkie:

_Maila bakoitzeko irakastordu bat.

_Bi ordu osagarri, gelako berariazko materialak prestatzeko.

_Ordu osagarri bat, atalean diharduten irakasle guztiak koordinatzeko.

5. Murrizketek ez dute ikastetxea behin ere behartuko irakasle gehiago hartzera.

6. Atzerriko hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzan irakasten diren hizkuntzez kanpoko ikasgaien irakasleek ziurtagiri bat hartuko dute, atal elebidunen plan honetan parte hartu dutela frogatuko duena. Hezkuntza Departamentuko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak luzatuko du ziurtagiri hori.

7._Baimenerako baldintzak.

1. Atal elebidunen programak ikastetxearen hezkuntza eskaintza osatuko du.

2. Ikastetxeetan atal elebidun bana baimenduko da gehienez.

3. Ikastetxeko irakasleen klaustroak eta eskola kontseiluak onetsi beharko dute atal elebidun bat irakasteko eskaera. Gainera, atal horren atzerriko hizkuntzaren departamentuak idatziz adierazi beharko dio bere sostengua programari eta horrekiko konpromisoa.

4. Arloko irakasleek behar diren agirien bidez frogatuko dute atal elebidunerako atzerriko hizkuntzako maila egokia dutela. Gutxieneko titulua B2 maila izanen da. Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari dagokio tituluak baliozkotzea, irakasleek atal elebidun honetan parte har ahal dezaten.

Atzerriko hizkuntzaren maila frogatzen duen agiririk izan ezik, baloratzeko beste prozedura batzuk sortzen ahalko dira.

5. Taldeek gutxienez hamabost ikasle izanen dituzte.

8.-Aurkeztu beharreko agiriak eta horretarako epea.

1. Ikastetxeko zuzendaritzaren baimen eskaera eta aipatu diren ziurtagiri guztiak Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira, 25 egun naturaleko epean, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

2. Esperientzia horretan parte hartu nahi duten ikastetxeek, eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskola kontseiluak proiektua onetsi duela frogatzen duen agiria.

b) Klaustroaren erabakiaren ziurtagiria, non espresuki adieraziko baita arloko irakasleak atal elebidunean mantentzeko konpromisoa, arloak irauten duen bitartean, baita ingeles hizkuntzaren departamentuaren konpromisoa ere, eginkizunak koordinatzen laguntzeko eta programarekin konprometitzeko.

c) Atal elebidunari atxiki nahi zaizkion arloko irakasleen zerrenda eta 7. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren ziurtagiriak.

d) Atal elebidunerako proiektua (3. eranskina ikusi).

9._Hautatzeko irizpideak eta Hautapen Batzordea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiek eskatzen ahalko dute plan honetan parte hartzea, deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

2. Baimentzeko, Hezkuntza Departamentuak Hautapen Batzorde bat osatuko du, kide hauek izanen dituena:

Batzordeburua: Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordeko kideak: Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko burua eta Hezkuntza Departamentuko bi hizkuntza teknikari.

3. Hautatzean, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Ikastetxearen parte-hartzea.

b) Ikasle espezialisten parte-hartzea.

c) Hizkuntzez kanpoko ikasgaien irakasleen parte-hartze maila eta horien ingeles maila.

d) Proiektua.

e) Proiektuaren bideragarritasuna.

f) Beste proiektu batzuetan parte hartzea (Europako programetan, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetan).

10._Baimena.

1. Atal elebidunetarako programa honetan parte hartzeko baimena ematea Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Horrexek emanen du ebazpena baimentzeko.

11._Irakasleak prestatzea eta plana begiratzea.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzua arduratuko da baimentzen diren atal elebidunetako irakasleak prestatzeko jarduerak lantzen eta horietarako dei egiten, gai honetan autoritatea duten erakunde ofizialekin elkarlanean. Halaber, ikastetxe parte-hartzaileen eta Hezkuntza Administrazioaren beraren arteko informazio eta trukaketa bideak sustatuko ditu, programa hau ebaluatzeko.

Programa begiratzeko, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren lankidetza izanen da. Horrek atal bakoitzeko txosten bana emanen du, eta hartan adieraziko plana nola gauzatu den eta zein balorazio egin duten ikasleek, gurasoek edo legezko tutoreek eta ikastetxeko zuzendaritzak. Halaber, atal elebiduna luzatzeko proposamena ere baloratuko da.

12._Ikasturte bukaerako memoria.

Ikasturtea bukatzean, atal elebidun bakoitzeko arloko edo ikasgaien irakasleek ebaluazio memoria bat igorriko dute Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, ikastetxeko zuzendaritzaren oniritzia izan beharko duena. Memoria horrek atala abian jartzeko eta garatzeko modua aztertuko du, eta honako hauek bilduko ditu: ikasleen datuak, ikastetxeak antolamenduan izandako parte-hartzea, oharrak, ondorioak eta atzerriko hizkuntzaren departamentuaren laguntza.

13._Luzapena.

Ikastaroko azken txostenarekin batera, ikastetxeko zuzendaritzak ziurtatu beharko du atal elebiduna baimentzeko baldintzek bere horretan dirauten hurrengo ikasturterako.

14._Proiektuan parte-hartzetik gelditzea.

Denboraldi batean proiektuan parte hartu ondoren, atal elebiduna irakasten segitu nahi ez dutenek idatziz jakinarazi beharko diote Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, programan parte-hartzetik gelditzen direneko urteko ekainaren 30a baino lehen.

2. ERANSKINA

Ingelesezko atal elebiduna baimentzeko eskaera

Ikastetxearen datuak

Izena ............................... Kodea

Helbidea ....................................... P.K.

Herria ................................... Telefonoa

Posta elektronikoa ....................... Faxa

Atalean lantzen den hizkuntza lehenbiziko/bigarren atzerriko hizkuntza da:

Eskaerarekin batera aurkezten diren agirien zerrenda

f Atal elebidunerako proiektua

f Irakasleei buruzko banakako fitxak

f Irakasleen klaustroak proiektua onesteko akta

f Parte hartuko duten departamentu didaktikoen onespen akta

f Eskola Kontseiluak proiektua onesteko akta

Eskabidea

.................................... jaun/andreak, ...................... ikastetxeko zuzendaria den aldetik, eskatzen du atal elebidunen programa arautzen duen deialdian xedaturikoarekin bat, bere ikastetxean ingelesezko atala ezartzeko baimena eman dakiola.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren .......(e)an.

Ikastetxeko zuzendaria (Izenpea eta zigilua)

Sinadura: ............................................

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

3. ERANSKINA

Ikastetxearen datuak

Izena ................................. Kodea

Helbidea .................................... P.K.

Herria ................................... Telefonoa

Posta elektronikoa ....................... Faxa

Proiektua

1._Orotariko helburuak.

Proiektuak ikastetxean ezarri nahi den atal elebidunaren helburuak bilduko ditu. Helburuen artean eskaturiko atalaren mintzairaren hizkuntza eta kultura kontuak aipatuko dira. Betiere, proposaturiko atal elebidunaren helburuen artean kasuan kasuko curriculumak hezkuntza maila bakoitzerako ezartzen dituen helburuak aipatuko dira.

2._Ingelesez emanen diren arlo edo ikasgaiak.

Proiektu elebidunak hizkuntzez kanpoko arloen egutegi proposamen bat bilduko du gutxienez, bereziki atzerriko hizkuntzan irakatsiko den zatiarena, eta orduen banaketa ere bai.

3._Metodologia.

Atal elebidunean diharduten irakasleek irakaskuntzarako irizpide metodologikoak eta horiek gauzatzeko proposamen arrazoitua azaldu beharko dituzte.

4._Ebaluaziorako irizpideak.

Atal elebiduneko ikasleendako ebaluaziorako irizpide eta prozeduren azterketa bilduko da proiektuan.

5._Proiektuaren bideragarritasunaren frogak: ikastetxeak abian jartzeko dauzkan langile eta baliabideen zerrenda zehatza.

Proiektuaren bideragarritasuna honelaxe frogatuko da:

a) Ikastetxeko zuzendariaren txosten baten bidez. Hartan azalduko dira ikastetxean proiektua abian jartzeko bide ematen duten zergatiak edo inguruabarrak.

b) Proiektua garatzeko eta aurreikusiriko beharrak betetzeko ikastetxeak dauzkan baliabideen zerrenda zehatzaren bidez.

c) Ikastetxean atal elebiduna garatzen parte hartuko duten irakasleen zerrendaren bidez.

6._Prestakuntza: beharrak atzematea eta ikastetxeak eskaturiko prestakuntza ekintzak lehenestea.

Hezkuntza erkidegoko kideen prestakuntza beharrak atzeman ondoren, ikastetxeak eskaturiko prestakuntza behar lehenetsiak bilduko ditu proiektuak, baita horietan diharduten irakasleen zerrenda ere.

7._Beste proiektu batzuetan parte hartzea: Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialak, irakurketaren sustapena, Europako programak, "e-twinning" programa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak eta hezkuntza berritzeko beste edozein proiektu.

Ikastetxeak parte hartu edo parte hartzen duen beste proiektu batzuk ere bil daitezke, betiere hauekin loturik: irakurketaren sustapena, atzerriko hizkuntzak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta hizkuntzen ikas-irakaskuntzari loturiko hezkuntza berriztapena.

8._Hezkuntza erkidegoaren parte-hartzea.

Proiektuak proiektu elebiduna garatzeko hezkuntza erkidegoaren parte-hartzea adierazi beharko du. Eskola kontseiluari eta irakasleen klaustroari eginiko galderen emaitzen bidez eginen da balorazioa, 4. eta 5. eranskinen arabera.

9._Geroko ekintzen aurreikuspena.

Proiektuaren arduradunak txosten bat biltzen ahalko du, non geroko ekintzak bilduko baitira. Ekintza horiek proiektua zabaldu eta hobetzea izanen dute xede. Txosten horrek, nahitaez, egin asmo diren jarduketen egutegia eta haiek burutzeko konpromisoa bildu beharko ditu.

4. ERANSKINA

Irakasleei buruzko datuen fitxa

Ikastetxearen datuak

Izena ................................... Kodea

Herria ................................... Probintzia

Irakaslearen datuak:

Izen-deiturak

Zenbateko antzinatasuna ikastetxean (oraingo ikasturtea barne)

Diploma/Lizentzia

Beste titulu batzuk:

L.E.Z. .................................... Kidegoa

Espezialitatea

Egoera administratiboa:

f Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin

f Funtzionarioa, praktiketan edo destinoaren zain

f Funtzionarioa, zerbitzu eginkizunetan

f Bitartekoa

f Beste batzuk (zehaztu)

Hizkuntza mailaren frogak

HIZKUNTZA TITULUA

GAITASUNA (8. eranskinaren arabera)

(X batez adierazi bidezko dena atal bakoitzean)

ULERMENA

MINTZAMENA

IDAZMENA

ENTZUNEZKO

ULERMENA

IRAKURMENA

AHOZKO

ADIERAZPIDEA

MINTZAMENA

ADIERAZPEN

IDATZIA

A

A

B

B

C

C

A

A

B

B

C

C

A

A

B

B

C

C

A

A

B

B

C

C

A

A

B

B

C

C

5. ERANSKINA

Irakasleen klaustroak proiektua onesteko akta

................................................. jaun/andreak, ..................... herriko ................ ikastetxeko idazkaria den aldetik, Kodea.........

ADITZERA EMATEN DU:

1. Ikastetxeko klaustroak atal elebidunetarako hezkuntza programaren edukia eta ezaugarriak ezagutzen dituela.

2. Klaustroak, 2007ko .........aren ...(e)an eginiko bilkuran,

f Atal elebidunetarako programa ezartzeko eskaerari babesa eman diola.

f Atal elebidunetarako programa ezartzeko eskaerari ez diola babesik eman.

Bozketaren emaitza:

Klaustroan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua

Bozketan egon diren klaustroko kideen kopurua

Programa eskatzeko aldeko bozen kopurua

Programa eskatzeko aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean sinatzen du.

Oniritzia. Ikastetxeko zuzendariak emana. Idazkaria

Sinadura: Sinadura:

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

6. ERANSKINA

Eskola Kontseiluak proiektua onesteko akta

................................................. jauna/andreak, ..................... herriko ................ ikastetxeko eskola kontseiluko idazkaria den aldetik, Kodea.........

ADITZERA EMATEN DU:

1. Ikastetxeko eskola kontseiluak atal elebidunetarako hezkuntza programaren edukia eta ezaugarriak ezagutzen dituela.

2. Eskola Kontseiluak, 2007ko .........aren ...(e)an eginiko bilkuran,

f Atal elebidunetarako programa ezartzeko eskaerari babesa eman diola.

f Atal elebidunetarako programa ezartzeko eskaerari ez diola babesik eman.

Bozketaren emaitza

Eskola kontseiluan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua

Bozketan parte hartu duten eskola kontseiluko kideen kopurua

Proiektua eskatzeko aldeko bozen kopurua

Proiektua eskatzearen aurkako bozen kopurua

Boz zurien kopurua

Balio ez duten bozen kopurua

Eta hala ager dadin, adierazi den tokian eta egunean sinatzen du

Oniritzia. Eskola Kontseiluko buruak emana Idazkaria

Sinadura: Sinadura:

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

7. ERANSKINA

Eskaerak baloratzeko irizpideak

Ikastetxearen datuak

Izena .............................. Kodea

Herria ................................... Probintzia

Irizpideak Gehienez Puntuak

1._Ikastetxearen parte-hartzea. 15

2._Atal elebidunaren xede den hizkuntzan espezialistak edo gaituak diren irakasleen parte-hartzea.

3._Hizkuntzan hizkuntzatik kanpoko arloetako irakasleen parte-hartzea eta atal elebidunaren xede den hizkuntzan duten gaitasuna.

4._Curriculuma prestatzeko proposamena, helburuei, edukien egutegiari, metodologiari eta ebaluatzeko irizpideei bereziki kasu emanez.

5._Beste proiektu batzuetan parte hartzea. 10

GUZTIRA 100

8. ERANSKINA

Irakasleen hizkuntza maila frogatzeko eskaturiko tituluak

Ondoren aipatzen diren tituluek frogatzen dute atal elebiduneko ingelesezko maila:

Maisu-maistrak

Ingelesa espezialitateko maisu-maistrak.

Lizentziako hiru maila gutxienez gaindituak izatea

_Filologia ingelesean.

_Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentzia.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingelesezko oinarrizko agiria.

Hizkuntza eskola ofizialetako ingelesezko gaitasun agiria.

First Certificate in English (FCE) (CEFR B2).

Certificate in Advanced English (CAE) (CEFR C1).

Certificate of Proficiency in English (CPE) (CEFR C2).

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Ingeles Filologian lizentziatua.

Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretetzako lizentzia.

Hizkuntza eskola ofizialetako ingelesezko gaitasun agiria.

First Certificate in English (FCE) (CEFR B2).

Certificate in Advanced English (CAE) (CEFR C1).

Certificate of Proficiency in English (CPE) (CEFR C2).

9. ERANSKINA

Hizkuntzetarako Europako Esparru Erkideko erreferentzia mailak (autoebaluazioa)

ULERMENA

ENTZUNEZKO ULERMENA

Oso hitz eta esaera oinarrizkoak, normalean erabiltzen direnak, ezagutzen ditut, nire buruaz, nire familiaz eta nire giroaz, mantso eta argi hitz eginez gero.

Interes pertsonaleko gaiei buruzko esaldi eta hizkera ohikoenak ulertzen ditut (norberaren eta familiaren gaineko informazioa, oso oinarrizkoa, erosketez, bizitokiaz, lanaz).

Ohar eta mezu labur, argi eta errazen ideia nagusia ulertzeko gai naiz.

Argi eta normaltasunez hitz eginez gero, ideia nagusiak ulertzen ditut, lantokiko, eskolako, aisialdiko eta abarreko eguneroko gaiez. Gaurko gaiez eta interes pertsonal edo profesionaleko aferez ari diren irrati edo telebistako saio askoren ideia nagusia ulertzen dut, mantso eta argi ahoskatzen dutenean.

Diskurtso eta mintzaldi luzeak ulertzen ditut eta argudio zailei jarraitzeko gai naiz, gaia nahiko ezaguna baldin bada. Gaur egungo gaiez telebistako berri gehienak ulertzen ditut.

Film gehienak ulertzen ditut, hizkera estandarrean hitz egiten badute.

Diskurtso luzeak ulertzen ditut, argitasunez egituraturik ez egon arren, eta harremanak bakarrik inplizituak direnean, esplizituki adierazirik egon gabe. Telebistako saioak eta filmak ahalegin handirik gabe ulertzen ditut.

Edozein hizkera ulertzeko ez dut inolako zailtasunik, bai zuzeneko solasaldietan, bai diskurtso emitituetan, jatorrizko hiztunen lastertasunaz izanik ere, azentura egokitzeko betarik badut.

IRAKURMENA

Hitz eta izen ezagunak eta esaldi oso errazak ulertzen ditut, errotulu, afixa eta katalogoetakoak, adibidez.

Oso testu labur eta errazak irakurtzeko gai naiz. Badakit eguneroko izkribu errazetan, hala nola, iragarki, prospektu, menu eta ordutegietan, berariazko argibideak atzematen, aldez aurretik asmatzen ahal direnak, eta gutun pertsonal labur eta errazak ulertzen ditut.

Eguneroko edo lanari loturiko hizkeran idatziriko testuak ulertzen ditut. Gutun pertsonaletan adieraziriko gertaera, sentimendu eta nahien azalpena ulertzen dut.

Gaur egungo aferez artikuluak eta txostenak irakurtzeko gai naiz, non egileek postura edo ikuspuntu zehatzak adierazten baitituzte. Gaur egungo prosa literarioa ulertzen dut.

Testu luze eta zailak ulertzen ditut, literarioak edo gertaeretan oinarrituak, eta estilo diferentziak atzematen ditut.

Artikulu espezializatuak eta jarraibide tekniko luzeak ulertzen ditut, nire espezialitateari loturik ez badaude ere.

Ia hizkera idatziaren modu guztiak erraztasunez ulertzeko gai naiz, egitura edo hizkeraren aldetik zailak diren testu abstraktuak barne, hala nola, eskuliburak, artikulu espezializatuak eta lan literarioak.

MINTZAMENA

AHOZKO ADIERAZPIDEA

Elkarrizketetan modu errazean hartzen ahal dut parte, baldin eta beste pertsona prest badago gauzak berriro esateko edo beste hitz batzuekin esateko, mantsoago, eta esan nahi dudana adierazten laguntzen badit. Berehalako beharrei eta ohiko gaiei buruzko galdera errazak egin eta erantzuten ditut.

Lan erraz eta arruntetan komunikatzeko gai naiz, eguneroko jarduera eta gaiez erraztasunez eta zuzenean argibideak trukatuz. Harreman oso laburrak izateko gai naiz, normalean elkarrizketa bat izateko adina ulertzen ez badut ere.

Mintzaira hori hitz egiten den herrira joaten naizenean gertatzen zaizkidan ia egoera guztietan moldatzen dakit. Interes pertsonaleko eguneroko gaiei edo eguneroko bizitzarako egokiak diren gaiei buruz (hala nola, famila, zaletasunak, lana, bidaiak eta ohiko gertaerak) elkarrizketa batean parte hartzen ahal dut.

Erraztasun eta berezkotasun handi samarraz elkarrizketa batean parte hartzen ahal dut eta, beraz, jatorrizko hiztunekin komunikazio normala izaten ahal dut. Eguneroko egoerei buruzko eztabaidetan parte hartzen ahal dut eta nire iritziak azaldu eta defendatu.

Erraztasunez eta berezkotasunez mintzatzen naiz, esaera egokiak modu nabarmenean bilatzen ibili gabe. Hizkera malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen dut gizartean eta lanean.

Ideiak eta iritziak zehaztasunez adierazten ditut eta nire solasaldiak beste hizlarienekin trebetasunez lotzen ditut.

Ahaleginik gabe edozein solasaldi edo eztabaidatan parte hartzen dut eta eguneroko hizkerako esaera eta adierazpenak ongi ezagutzen ditut. Erraztasunez mintzatzen naiz eta ñabardurak zehaztasunez adierazten ditut. Arazorik izanez gero, zailtasuna hain diskrezio handiaz saihesten dut ezen besteak ia ez baitira konturatzen.

MINTZAMENA

Bizi naizen tokia eta ezagutzen ditudan pertsonak deskribatzeko esaera eta esaldi errazak erabiltzen ditut.

Nire familia eta beste pertsona batzuk, nire bizimodua, nire hezkuntzaren jatorria, gaur egun dudan lana edo izan nuen azkena erraztasunez deskribatzeko esaera eta esaldiak erabiltzen ditut.

Esaldiak erraztasunez lotzen badakit, esperientziak, gertaerak, ametsak, esperantzak eta nahiak azaltzeko.

Badakit nire iritziak eta nire proiektuak laburki azaltzen eta justifikatzen. Istorio edo narrazio bat eta liburu edo film baten muina kontatzen badakit eta nire erreakzioak azaltzen ahal ditut.

Nire espezialitateari loturiko gaietan deskripzio argi eta zehatzak egiten ahal ditut.

Gai bati buruz ikuspegia azaltzen dakit, aukera batzuen abantailak eta eragozpenak adieraziz.

Gai zailei buruz deskripzio argi eta zehatzak egiten ahal ditut, ideiak garatuz eta ondorio egokiekin bukatuz.

Deskripzioak edo argudioak argitasunez eta erraztasunez egiten ahal ditut, testuingurura egokituriko estilo batekin eta egitura logiko eta eraginkor batekin, entzuleak ideia garrantzitsuez konturarazteko eta oroitarazteko.

IDAZMENA

ADIERAZPEN IDATZIA

Posta txartel labur eta errazak idazteko gai naiz, adibidez zorionak adierazteko.

Datu pertsonalen inprimakiak betetzen badakit, adibidez, nire izena, nire nazionalitatea eta helbidea hotel bateko erregistroko inprimakian.

Nire berehalako beharrez ohar eta mezu labur eta errazak idazteko gai naiz.

Gutun pertsonal errazak idazten ahal ditut, adibidez norbaiti eskerrak emateko.

Testu errazak eta ongi lotuak idazten ahal ditut ezagutzen ditudan gaiez edo interes pertsonalekoez.

Esperientziak eta iritziak azaltzen dituzten gutun pertsonalak idazten ahal ditut.

Testu argi eta zehatzak idazteko gai naiz nire interesei loturiko gaiez.

Argibideak adierazteko edo ikuspuntu bat sostengatu edo ukatzeko zergatikoak proposatzeko idazlan edo txostenak idazten ahal ditut. Gertaera eta esperientzia batzuei ematen diedan garrantzia nabarmentzen duten gutunak idazten ahal ditut.

Testu argi eta ongi egituratuen bidez adierazteko gai naiz, ikuspegiak modu zabal samarrean azalduz.

Gutun, idazlan edo txostenetan gai zailei buruz idazten ahal dut, garrantzitsutzat jotzen dudana nabarmenduz. Nire izkribuen xede diren irakurleendako estilo egokia hautatzen dut.

Testu argi eta arinak estilo egokian idazten ahal ditut. Argudioak dauzkaten gutun, txosten edo artikulu zailak egitura logiko eta eraginkorraren bidez idazten ahal ditut, entzuleak ideia garrantzitsuez konturarazteko eta oroitarazteko.

Obra profesional edo literarioen laburpen edo iruzkinak idazten ditut.

Iragarkiaren kodea: F0706019