58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

102/2007 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, Tutera eta Ablitas arteko gas kanalizazioak telekomunikazioko konduktoreak elkarrekin lotzeko erabil daitezen, Tenaria, S.A.k sustatuta.

2007ko otsailaren 15ean, aipatutako proposamenari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan, Tenaria, S.A.k sustaturik.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko M) atalean sarturik dago. Beraz, araudi horretan ezarritako tramitea bete behar da. Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen baten bidez ingurumeneko ukipenetarako baimena eman edo ukatuko du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tenaria, S.A.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, Tutera eta Ablitas arteko gas kanalizazioak telekomunikazioko konduktoreak elkarrekin lotzeko erabil daitezen.

Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:

_Landaredi naturala duten landa lurrak, obrek ukituko dituztenak, lehengoratu egin beharko dira belarkiak ereinez, garbi-garbi utziko dira eta hondakin guztiak baimendutako hondakindegira eramanen.

2. Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko bermea jartzea, baimendutako jarduerak ukipenik eragiten badu horiek gutxitzeko hartu beharreko neurriak bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Tutera eta Ablitaseko Udalei, eta Tenaria, S.A.ri, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 21ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0705145