58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

99/2007 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez jendaurrean jartzen da Vianako 15. poligonoko 36., 47., 48., 51., 52., 71., 72. eta 76. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua, Ingeniería Medioambiental Helios, S.L.k sustatua.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean jartzea Vianako 15. poligonoko 36., 47., 48., 51., 52., 71., 72. eta 76. lurzatietan eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua, Ingeniería Medioambiental Helios, S.L.k sustatua, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Vianako Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Vianako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 21ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0705142