58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

97/2007 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Etxalarko 2. poligonoko 357. lurzatian etxebizitza batera joateko pista urbanizatu eta hobetzeko. Proiektua Hilda Beatriz Codagnone Larusi andreak sustatu du.

Etxebizitza horretarako baimena Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren 2006ko irailaren 22ko 1491 Ebazpenaren bidez eman zen, baina orduan ez zen sarbideak eta dotazioak hobetzeko xehetasun teknikorik eman. Horrenbestez, azalpen horiei buruzko espedientea bereiz tramitatzen da orain.

Hauek dira egin nahi diren lanak: 251,5 metroko sarbidea zolatzea eta zabaltzea, batez beste 3 metro zabal izateko. Horrez gainera, zerbitzuen dotazioa egitea, hots, pistaren azpitik hornidura eta saneamendu hoditeria eta argindarra eramatea.

2006ko irailaren 21ean Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2.C eranskineko I, D eta N ataletan sailkatuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimenen araubidea aplikatu behar zaio.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Aipatutako 4/2005 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Ikusirik Etxalarko Udalaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostenak, espedienteari erantsi zaizkionak, 4/2005 Foru Legearen 27. artikuluari jarraikiz, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Etxalarko 2. poligonoko 357. lurzatian etxebizitza batera joateko pista urbanizatu eta hobetzeko. Proiektua Hilda Beatriz Codagnone Larusi andreak sustatu du.

Baimena ematearekin ingurumenari buruzko baldintza hauek bete beharko dira:

_Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari galdetuko zaio lurren mugimenduen segimendu arkeologikoa egin behar denetz.

_Pista zabaltzean, pista orlatzeko dauden hexkai eta zuhaitz baliagarrienak ukitzea saihestuko da. Hortaz, obrak hastean Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko landalanetako langileei abisatuko zaie (Mendi Zaindaritza) pistaren zuinketa gainbegiratzeko, horretarako egoki juzkatzen dituzten aldaketa txikiak aplikatzeko eta, zuhaitzen bat bota behar baldin bada, haiek markatzeko.

_Pista zabaltzeko zelaitze lanetan sortzen diren ezpondetan landare lurra botako da, berriz landareztatzen laguntzeko.

_Zankak irekitzean ateratzen den lurra alorretan bilduko da, inguruko hexkai eta zuhaitzei zuzenean edo zeharka kalterik eragin gabe.

_Argindarren sareari dagokionez, lur azpitik eramanen da pista ondoan dauden zuhaitzak ukitu gabe. Teknikoki posible bada, pista gurutzatu ondoren hoditeria eramateko irekitzen den zanga horretarako erabil liteke, Etxalarko 2. poligonoko 359. lurzatian.

_Posible ez bada, linea elektrikoaren espediente berria tramitatu beharko da. Horretarako, ingurumen ukipenen azterlana aurkeztuko da eta haren definizioan linearen ezaugarri teknikoak eta hegaztiengan eta Etxalarko paisajean eragin litezkeen kalteen balorazioa sartu beharko dira.

_Lanak bukatu ondoren, soberako materiala eta hondakin guztiak bertatik eraman beharko dira.

2. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Etxalarko Udalari eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 16an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0704836