58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

95/2007 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, lur gaineko eta lur azpiko linea elektriko bat, 13'2 kV-ko tentsiokoa eta transformazio zentro bat, 400 kWA-ko potentziakoa, instalatzeko, handik Ezkabarteko kiroldegia energiaz hornitzeko.

2006ko abenduaren 19an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako Baimena lortzeko eskaera, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeari jarraikiz.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena eman du, eta adierazi du Ezkabarteko Arau Subsidiarioek, 1994az geroztik indarra dutenek, lur hura nekazaritza edo abeltzaintza ekoizpen ertainekotzat jotzen dutela eta horrelakoetan baimentzen ahal direla azpiegitura elektriko horiek.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ezkabarteko Udalari Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, lur gaineko eta lur azpiko linea elektriko bat, 13'2 kV-ko tentsiokoa eta transformazio zentro bat, 400 kWA-ko potentziakoa, instalatzeko.

Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:

_Lur gaineko linea elektrikoaren azken euskarriaren begi-inpaktu nabarmena, jendea biltzen den hurbileko tokietan, txikiagotu daiteke euskarria iparralderago eramanez, 10. poligonoko 196. lurzatiaren muga ondoan.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Ezkabarteko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 15ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0704835