58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

440/2006 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Haren bidez ingurumen baimen integratua ematen zaio Granja la Serna, S.A.k Mendigorriko udalerrian sustatu duen zerramen ustiategiari, eta proiektu horrek ingurumenean duen eragina adierazten da.

Instalazio hori uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 9.3 c) epigrafean sarturik dago, "Hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, zerramentzat 750 toki baino gehiago dituztenak" izenekoan, eta, beraz, ingurumen baimen integratuko araubidearen menpe dago.

Halaber, instalazio hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2B eranskineko 9.1 d) epigrafean sarturik dago, "Eskorta hegaztiak edo behiak edo zerriak intentsiboki hazteko instalazioak, zerramentzat 750 toki baino gehiago dituztenak" izenekoan, eta, beraz, ingurumen baimen integratuko araubidearen menpe dago.

Bestaldetik, instalazioa sarturik dago ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I. eranskineko 1. taldeko e) atalean.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legean xedaturikoarekin bat tramitatu da espedientea, eta halaxe eman zaio adostasun txostena. Ingurumen baimen integratua emateko prozesuan sartu dira martxoaren 8ko 6/2001 Legean aurreikusi diren ingurumen ebaluazioaren arloko jarduketak. Lege horren bidez ingurumen eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatu zen.

Burutu den tramitazio administrazioaren laburpena ematen da Foru lege honen IV. eranskinean. Ez da proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu jendaurrean egon den artean.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ingurumen baimen integratua ematea 20 kg arteko zerrikumeen haztegiari, Granja la Serna, S.A. titularra dela. Mendigorriko 2. poligonoko 92. lurzatian dago ustiategia.

2. Instalazio proiektuak ingurumenean duen eragina adieraztea. Proiektua bideragarritzat jotzen da ingurumenaren arlotik.

3. Lurzoru urbanizaezinetarako jarduera baimentzea, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoaren arabera.

4. Ingurumen baimen integratuaren eskaeraren oinarrizko proiektuan eta 490/05 (AAI) espediente administratiboko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzekin bat garatzea jarduera, betiere foru agindu honen II. eranskineko neurriak betez.

5. Ingurumen arloko baimen honek zortzi urteko indarraldia du. Indarraldia amaitu baino hamar hilabete lehenago, gutxienez, titularrak berriztapena eskatu beharko du, erregelamendu bidez ezarriko den administrazio prozedurari jarraikiz.

6. Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du funtsezko aldaketa den edo ez, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 11. artikuluan xedaturikoarekin bat.

7. Nafarroako Hondakin Arriskugarrien Sortzaile Txikien Erregistroan PP/1315/NA/2006 zenbakiarekin inskribatzea, 312/1993 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean aipatzen diren hondakin arriskugarriak bakarrik sortzen ahalko dira.

8. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

9. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

10. Foru agindu hau jakinaraztea Mariano Granja la Serna, S.A.ri, Mendigorriko Udalari, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 27an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Oharra: foru agindu honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. mailan, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan).

Iragarkiaren kodea: F0704964