58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2007ko apirilaren 17ko 12:00etan aurkeztu direla "Sindicato Independiente de Trabajadores de Arvin Meritor Navarra" lanbide erakundearen estatutuak. Aipatutako enpresan dihardu elkarte horrek, eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten besteren kontuko langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Juan Carlos Pozas Fabián eta Andrés Morillas López.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2007ko apirilaren 19an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0706704