58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

222/2007 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Lan zuzendari nagusiak emana, Cortesko "Ultracongelados de Cortes, S.L." enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 32/2007).

Departamentu honetan, 2007ko otsailaren 28an sartu da "Ultracongelados de Cortes, S.L." enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2007ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 73/2005).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik Hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cortesko "Ultracongelados de Cortes, S.L." (kodea: 3107542) enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"ULTRACONGELADOS DE CORTES, S.L." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

AKTA

Cortesen (Nafarroa), Ultracongelados de Cortes S.L. enpresaren lokaletan bildu dira, 2007ko otsailaren 8ko 18:00etan, enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkariak. Hauek hain zuzen:

_Zuzendaritzaren izenean:

Juan Jesús Pérez Villarroya.

Pablo Cabadilla Irún.

Langileen aldetik:

Carlos Blasco Cerdán.

Miguel Guiral Sánchez.

Fernando Huete Sarnago.

Angel Sanz Lahuerta.

Bi alderdiok gaitasun aski onartzen diote elkarri eta erabaki dute:

1. Ultracongelados de Cortes S.L. enpresarako hitzarmen kolektiboaren 2007. urteko soldaten taula onestea eta sinatzea.

2. Enpresako zuzendaritzaren ordezkariei ahalmena ematea behar diren kudeaketak egin ditzaten, soldaten taula dagokion bulego publikoan erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

Eta beren adostasuna adierazteko, goian adierazitako tokian eta egunean sinatu dute.

Langileek eta Zuzendaritzak.

ULTRACONGELADOS DE CORTES, S.L.

2007. urteko lansarien taulak Plantillako langile finkoak

GOI MAILAKO TITULUDUN TEKN. 1.1 MAILA 1.314,20 19.713,01 19,69 1,05 1,69

1. MAILAKO ADMINISTRARI BURUA 1.2 MAILA 1.212,42 18.186,36 18,17 0,99 1,56

ERDI MAILAKO TITULUDUN TEKN. 1.3 MAILA 1.212,42 18.186,36 18,17 0,99 1,56

2. MAILAKO ADMINISTRARI BURUA 1.4 MAILA 1.160,58 17.408,70 17,39 0,92 1,49

ARDURADUN NAGUSIA 1.5 MAILA 1.159,91 17.398,60 17,38 0,92 1,49

FABRIKAZIOKO BURU TEKNIKOA 1.6 MAILA 1.137,31 17.059,71 17,04 0,90 1,46

1. MAILAKO ADMINISTRARI-OFIZIALA 1.7 MAILA 1.104,92 16.573,86 16,55 0,88 1,42

ATALEKO ARDURADUNA 1.8 MAILA 1.101,52 16.522,79 16,50 0,88 1,41

BIDAIARI-SALTZAILEA 1.9 MAILA 1.064,24 15.963,62 15,95 0,85 1,37

1. MAILAKO OFIZIALA 1.10 MAILA 1.025,26 15.378,90 15,36 0,88 1,32

2. MAILAKO ADMINISTRARI-OFIZIALA 1.11 MAILA 1.019,19 15.287,88 15,27 0,88 1,31

2. MAILAKO OF.-MAKINAKO OPERADOREA 1.12 MAILA 1.018,00 15.270,02 15,25 0,88 1,31

ESPEZIALISTA 1.13 MAILA 980,90 14.713,51 14,70 0,88 1,26

LAGUNTZAILEA 1.14 MAILA 980,90 14.713,51 14,70 0,88 1,26

17 URTEKO PINTXEA 1.15 MAILA 816,99 12.254,81 - - -

15 URTEKO PINTXEA 1.16 MAILA 755,79 11.336,85 - - -

Aldizkako langile finkoak eta behin-behinekoak

1. MAILAKO OFIZIALA 2.10 MAILA 8,19 15,36 0,88 5,26 2,93 1,32 0,59 8,78

2. MAILAKO OF.-MAKINAKO OPERADOREA 2.12 MAILA 8,13 15,25 0,88 5,23 2,91 1,31 0,58 8,72

ESPEZIALISTA 2.13 MAILA 7,84 14,70 0,88 5,04 2,80 1,26 0,56 8,40

LAGUNTZAILEA 2.14 MAILA 7,84 14,70 0,88 5,04 2,80 1,26 0,56 8,40

17 URTEKO PINTXEA 2.15 MAILA 6,53 - - 4,19 2,33 - 0,47 6,99

16 URTEKO PINTXEA 2.16 MAILA 6,04 - - 3,88 2,16 - 0,43 6,47

Orduko soldatan igandeei eta, bidezko bada, larunbatei, jaiegunei eta oporregunei dagozkien zati proportzional guztien %66,67 eta aparteko 2 ordainsari eta egonaldiko soldata sarturik daude.

Iragarkiaren kodea: F0704847