58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

276/2007 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2007ko deialdia onesten duena.

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez, Musika eta Dantza Eskolen sorrerarako eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri ziren. Musika eskola batzuek ireki eta abian jartzeko baimena jaso dute eta, beraz, horietan guztietan entitate titularrak bere gain hartu du musika eskolaren sostengu ekonomikoa, foru dekretu horren 20. artikuluak ezartzen duen bezala.

Hala ere, Hezkuntza Departamentuak badu aurrekontuko kontusail bat udal titulartasuna duten musika eskolak finantzatzen laguntzeko.

Ebazpen honen helburua dirulaguntzak emateko arauak finkatzeko deialdi bat onestea da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa betez.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuko 8 ñ) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen deialdia onestea.

2. Nafarroako Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen deialdi horren arauak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. Gehienez 2.000.000,00 euroko gastua egiteko baimena ematea gastuen aurrekontu indarduneko 410000-41100-4609-322500 kontusailaren kargura ("Musika Eskoletarako dirulaguntzak" izeneko kontusaila).

4. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko martxoaren 16an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Nafarroako Udal Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2007ko deialdiaren arauak

1._Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki administrazioak edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateak titular dituzten musika eskoletarako dirulaguntzen kontzesioa arautzea, 2007. urtean.

2._Onuradunak.

Deialdi honetan arauturiko dirulaguntzak musika eskolen titularrak diren toki administrazioek edo haiei loturiko edo menpeko entitateek eskatzen ahalko dituzte, betiere Nafarroako Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude.

3._Ezarritako laguntzak.

Deialdi honetan arauturiko laguntzak musika eskolen mantentze eta funtzionamendua finantzatzeko erabiliko dira 2006-2007 ikasturtean, betiere eskola horien diru iturria titularren ekarpenak eta ikasleek ordaintzen dituzten tarifa edo prezio publikoak badira.

Horrenbestez, ebazpen honen arabera musika eskolen mantentze eta funtzionamendurako emanen diren dirulaguntzak HLOren 48.3 artikuluan ezarritako ikasketa arautu gabeetarako izanen dira osorik.

4._Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskatzaileek departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, Hezkuntza Departamentukoan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako tokietan, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4.2. Eskabidea legezko ordezkariak aurkeztu beharko du, Musika Eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabaki batek hartarako ahaldundurik. Udala ez denean, entitatearen estatutuak erantsiko dira.

4.3. Eskabidearekin batera honakoak aurkeztuko dira, ebazpen honen II. eranskineko ereduaren arabera:

4.3.1. Musika eskolaren dirusarrera eta gastuen 2006ko aurrekontu burutuak, eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsiak. Horietan zehaztuko dira, gutxienez, udalek edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateek, Hezkuntza Departamentuak, beste administrazio publiko batzuek eta partikularrek emandako dirusarrerak. Gastuen aurrekontu finkatuan gutxienez hauek zehaztuko dira: irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta kontserbazio gastuak.

4.3.2. Eskolaren dirusarrera eta gastuen 2007ko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko lerroaldean aipaturikoak zehaztuko dituena. Hori izan ezean, 2006ko aurrekontu burutua hartuko da kontuan.

4.3.3. Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2006-2007 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.

4.4. Dirulaguntza eskaera osorik betetzen ez bada edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren atalak behar bezala egiaztatzen ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio entitate titularrari. Horretarako hamar egun balioduneko epea emanen zaio gehienez ere, jakinarazpen egunaren ondokotik hasita. Eskaturiko agiriak osatzen ez badira, musika eskolaren titularrak dirulaguntza lortzeko izan dezakeen eskubidea galduko du, eta eskaera artxibatutzat joko da.

5._Dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura.

5.1. Deialdi honetako dirulaguntzak 2007ko gastuen aurrekontuko "Musika eskoletarako dirulaguntzak" izeneko 410000-41100-4609-322500 kontusailaren kargura emanen dira. Gehienez ere 2.000.000,00 euro eginen dute.

5.2. Ezarritako diru guztia behin-behinekoz banatuko da eskola bakoitzean matrikulatuta dauden ikasleen zuzeneko proportzioan (eskola guztietako ikasle kopurua aldean jarrita), ondoko ponderazio-indizeen arabera:

HLOren 48.3 artikuluan ezarritako ikasketa arautu gabeetako hasierako ikasleentzako 1, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 2. idatz-zatiak aipatzen dituen lautik zazpi urte bitarteko ikasleentzako alegia.

HLOren 48.3 artikuluan ezarritako ikasketa arautu gabeetako irakasgai osagarriak ikasten dituztenentzako 2/3, zortzi urte edo gehiago badituzte eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluan sartuak badira edo eskolako kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzen badute, foru dekretu bereko 9.1.c artikuluak dioenarekin bat.

HLOren 48.3 artikuluan ezarritako ikasketa arautu gabeetako instrumentu_ edo kantu-ikasleentzako 2,5, baldin eta zortzi urte edo gehiago badituzte eta aldi berean irakasgai osagarrien klaseak hartzen badituzte (musikako hizkuntza edo ahozko zein instrumentuzko taldeak), 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluak ezartzen duen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentuko ikasleen edo eta irakasgai osagarrikoen edo instrumentu_ edota kantu-ikasleen arteko gutxienekoa.

Aurreko hiru atalek aipatzen duten adinaren baldintza betetzeko, aipatzen den adina 2006. urtean betea izan beharko da.

5.3. Zenbatekoa kalkulatu ondoren, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak interesatuei jakinaraziko die zein den eta jakinarazpena jasotzen dutenetik 10 egun naturaleko epea izanen dute behar diren erreklamazioak egin ahal ditzaten.

Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta, bidezkoa bada, haiek erantzun ondoren, deialdi honetako dirulaguntzak behin betikoz emateko ebazpena emanen da.

5.4. Udal musika eskola bakoitzari eman beharreko diru-kopurua ebazpen horietan finkatuko da, baina ezin izanen da 2006. urtean eskolako titularra den entitateak, ekitaldi horretako aurrekontu burutuan agertzen denaren arabera, haren funtzionamendurako eta mantentze-lanetarako jartzen duen diru-ekarpena baino handiagoa izan. Musika eskolaren batek Hezkuntza Departamentuaren funtzionamendu baimena 2006-2007 ikasturtean lortu badu, ez zaio lerroalde honetako gehieneko muga aplikatuko dirulaguntza kalkulatzeko.

Era berean, eskola bakoitzarentzat 5.2 atalean ezarritakoa aplikaturik lortzen den zenbatekoa ez da izanen eskolaren 2007ko gastuen hasierako aurrekontuaren %33 baino handiagoa.

Aurreko bi lerroaldeetan ezarritako gehienekoak gaindituz gero, lortutako laguntzari mugaz gaindi gelditzen den diru-kopurua kenduko zaio.

Aurreko lerroaldea aplikatzearen ondorioz ateratzen den dirua, 5.2 puntuan adierazi den diru-kopuruari erantsiko zaio behin-behinean emandako dirulaguntza osatzeko, hortaz, 5.4 idatz-zatian adierazitako diru-mugara iritsi ez diren gainerako musika eskolen artean banatuko da, dena batera, 5.2 ezarritako irizpide berberak erabiliz.

5.5. Eskola bakoitzean instrumentu, maila eta irakasgai osagarri ezberdinetan eta hastapenean dauden ikasleen kopurua, dirulaguntzaren kalkulua egiterakoan kontuan hartuko dena, ebazpen hau sinatzen den egunean departamentu honetako Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren esku dagoena izanen da.

Horretarako, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, ebazpen hau igorri eta hilabeteko epean, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura eskola bakoitzeko ikasle kopuruaren egoera-orriak eramanen ditu, eskola bakoitzak ematen dituen mailen, instrumentuen eta irakasgai osagarrien eta musika hastapeneko taldeen arabera sailkatuak. Kanpoan utziko dira musika eskolak baimenduak ez dituen instrumentuetan, ikasketa planetan edo mailetan ari diren ikasleak.

6._Dirulaguntzak ematea.

Deialdi hau ebatziko da, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusi ondoren, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hiru hilabeteen barnean. Deialdiaren behin betiko ebazpena interesatuei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Berariaz adierazitako edo ustezko ezespenen aurka jotzeko, administrazio publikoek egintzen aurka jotzeko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Entitate titularrek 4. atalean aipaturiko epean atal horretako agiri guztiak aurkezten ez badituzte edo eskolako ikasleen matrikulako datuak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eramaten ez badituzte, dirulaguntza jasotzeko legokiekeen eskubidea galduko dute.

7._Onuradunaren betebeharrak.

Dirulaguntza hauen onuradun diren entitateek hartutako dirua ebazpen honen 3. atalean aipatzen den helbururako erabili beharko dute.

Horretarako, entitate titularraren organo eskuduneko idazkariak, alkatearen edo organo horretako buruaren ikus-onetsiarekin, ziurtagiria emanen du eta bertan adieraziko du jasotako diru-funtsak musika eskolaren dirusarreren aurrekontuan sartu direla, musika eskolaren gastuak finantzatzeko helburua ez duten bestelako kontusailetara ez direla eraman eta ebazpen honen xederako erabili direla eta azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 9. artikuluarekin lotutako beharkizun guztiak bete direla. Ziurtagiri hori departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan aurkeztuko da 2008ko martxoaren 1a baino lehen.

Ziurtagiria aurkeztu ezean, onuradunek hartu bai baina dirulaguntzaren helbururako erabili ez dituzten diru-funtsak Foru Ogasunari itzuli beharko dizkiote.

8._Bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira onuradunek administrazio honetatik, beste administrazio publiko batzuetatik edo nazioko zein nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik jasotzen dituzten dirulaguntzekin.

9._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra administrazio publiko interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

Diruzaintzako saldoa, 05/12/31n:

...............(e)ko Musika Eskolaren 2006ko dirusarreren eta gastuen aurrekontu burutua.

DIRUSARREREN AURREKONTUA

III. KAPITULUA

Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak

_Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako:

_Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...):

IV. KAPITULUA

Transferentzia arruntak

_Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. KAPITULUA

Ondareko dirusarrerak

_Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. KAPITULUA

Inbertsio errealak besterentzea

_Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. KAPITULUA

Kapital transferentziak

_Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. ETA IX. KAPITULUAK

Finantza aktibo eta pasiboak

_Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira:

GASTUEN AURREKONTUA

I. KAPITULUA

Langileen gastuak:

_Irakasleak:

.Lansari gordinak

.Entitatearen kargurako kostu sozialak

_Irakasle ez diren langileak:

.Lansari gordinak

.Entitatearen kargurako kostu sozialak

II. KAPITULUA

Gastu arruntak

_Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. KAPITULUA

Transferentzia arruntak

_Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. KAPITULUA

Inbertsio errealak

_Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

_Hobetzeko obrak:

VIII. ETA IX. KAPITULUAK

Finantza aktiboak eta pasiboak

_Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira:

................. 2007ko ...............aren .....(ean).

O.E.

Alkatea edo entitateko burua Udaleko edo entitate titularreko

idazkaria

Diruzaintzako saldoa, 2006/12/31n:

...............(e)ko Musika Eskolaren 2007ko dirusarreren eta gastuen hasierako aurrekontua

DIRUSARREREN AURREKONTUA

III. KAPITULUA

Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak

_Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako:

_Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...):

IV. KAPITULUA

Transferentzia arruntak

_Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. KAPITULUA

Ondareko dirusarrerak

_Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. KAPITULUA

Inbertsio errealak besterentzea

_Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. KAPITULUA

Kapital transferentziak

_Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

_Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

_Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. ETA IX. KAPITULUAK

Finantza aktiboak eta pasiboak

_Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira:

GASTUEN AURREKONTUA

I. KAPITULUA

Langileen gastuak

_Irakasleak:

_Lansari gordinak:

_Kostu sozialak:

_Irakasle ez diren langileak:

_Lansari gordinak:

_Kostu sozialak:

II. KAPITULUA

Gastu arruntak

_Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. KAPITULUA

Transferentzia arruntak

_Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. KAPITULUA

Inbertsio errealak

_Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

_Hobetzeko obrak:

VIII. ETA IX. KAPITULUAK

Finantza aktiboak eta pasiboak

_Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira:

................. 2007ko ...............aren .....(ean).

O.E.

Alkatea edo entitateko burua Udaleko edo entitate titularreko

idazkari

Iragarkiaren kodea: F0704953