58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

34/2007 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, doktoreen ikerketarako gaitasuna hobetzeko 2007. urtean hasiko diren jarduerak egiteko doktoratu ondoko laguntzen deialdia bukatutzat ematen duena. 2006ko deialdia.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du. Bertan zenbait gorabehera azaltzen dira, doktoreen ikerketarako gaitasuna hobetzeko 2007. urtean hasiko diren jarduerak egiteko doktoratu ondoko beken espedientearen inguruan.

Laguntza horietarako deialdia, 2006ko deialdia, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak irailaren 8an emandako 167/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2006ko 122. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 11koa).

Zerbitzuko zuzendariak, bere txostenean, adierazi du 2006ko deialdiak berritasun bat daukala, 63/2006 Errege Dekretua argitaratu baita. Dekretu horren bidez, prestatzen ari diren ikertzaileen estatutua (EPIF) onetsi zen. Horren arabera, laguntzak zentroei emanen zaizkie ikertzaileak kontrata ditzaten eta ez zuzenean hauei. Aurrekoa galarazi gabe, egonaldia EPIF aplikatzekoa ez den atzerriko herrialde batean gertatzen bada eta zentroak ikertzailea kontratatzen ez badu, laguntza hori zuzenean ikertzaileari ematen ahalko zaio, beka baten bidez, estatutu hartan aipatzen dituen kotizazio sozialekin. Kotizazio horiek deialdia ematen duen organoaren kontu izanen dira.

Balorazio Batzordea 2006ko abenduaren 22an eratu zen, bilkuraren aktan ageri den moduan. Eta, 11. arauari jarraikiz, 2007ko urtarrilaren 31ko bilkuran, laguntzak eman eta ukatzeko behin-behineko zerrenda onetsi zen. Idazkariak horren akta ere egin du. Behin-behineko zerrendak jendaurrean egoteko aldia 2007ko otsailaren 12an bukatu zen eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu. Behin-behineko zerrendan laguntza jasotzeko proposatuta ageri zirenek bazuten epe bat laguntza onartzen zuten ala ez adierazteko eta behar diren agiriak aurkezteko. Epe hori ere bukatu da.

Hurrengo tramitea izanen da, deialdiko 9. arauak ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko behin betiko proposamena igortzea, aurkeztutako alegazioak, uko egiteak eta baterazintasun egoerak ikusita; gero, eman eta ukatutako laguntzen behin betiko zerrendaren ebazpena emanen da.

Batzordea 2007ko otsailaren 20an bildu zen eta, 9. arauari jarraikiz, aho batez onetsi zuen eman eta ukatutako laguntzen behin betiko zerrenda, aurkeztutako alegazioak eta uko egiteak ikusita, aktan ageri den bezala. Mota bakoitzeko laguntzen kopurua (ikertzaileendako beka, prestazio sozialak barne, eta ikertzaileak kontratatzeko laguntzak) eta haien zenbatekoa ere erabaki zituen, eta aktan jaso.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontuan harturik Departamentuarteko Balorazio Batzordearen erabaki lotesleak, bilkuretako aktetan ageri den moduan; kontuan harturik, halaber, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak egin duen txostena eta bere eranskin guztiak, egintza honetan oso-osorik ageri direnak,

EBATZI DUT:

1. I. eranskinean ageri diren pertsonen eskariak artxibatzea, uko egin baitiote laguntzari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 91.2 artikuluak ezartzen baitu "Administrazioak erabat onartuko duela atzera egitea edo uko egitea, eta prozedura amaitutzat joko duela".

2. Laguntza ukatzea II. eranskinean azaltzen diren eskabideei, deialdiaren 4. arauan eskatutako betebeharren bat ez baitute betetzen, kasuan-kasuan adierazi bezala.

3. Laguntza ukatzea III. eranskinean azaltzen diren eskariei, ez dutelako lortu deialdiaren 8.b arauan eskatutako gutxieneko puntuazioa; hau da, 20 puntu edo gehiago proiektuaren kalitate, interes eta bideragarritasunaren atalean.

4. Laguntza bat ematea IV. eranskinean ageri diren zentroei, ikertzaileak kontratatzeko. Azaltzen dira, halaber, kontratatu beharreko ikertzaileak, laguntzaren zenbatekoa eta iraunaldia, beka jaso duen jarduera, zuzendaria edo tutorea, jarduera egiteko zentroa eta tokia. Onarturiko laguntzak ikertzaile bakoitza zentro hartzailean sartzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak, alegia, lan kontratu izenpetua hasten denetik aurrera.

5. Laguntza bat ematea V. eranskinean ageri diren bost pertsonei. Hortxe azaltzen dira, halaber, laguntzaren zenbatekoa eta iraunaldia, beka jaso duen jarduera, zuzendaria edo tutorea, jarduera egiteko zentroa eta tokia. Onarturiko laguntzak ikertzailea zentro hartzailean sartzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak, baina betiere laguntza ematen den egunaren ondoren.

6. 281.620,56 euroko gastua baimentzea guztira, "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzak" izeneko 431000-43100-4800-323100 kontusailaren kargura (Kontabilitateko 40000021/2007 espedientea . Honela banatuko da:

_2007ko aurrekontutik 249.848,56 euro. Horietarik, 42.172 euro 5. ataleko beka modalitateko laguntzetarako eta gainerakoa, alegia, 207.676,56 euro, 4. ataleko kontratu motako laguntzetarako.

_2008ko aurrekontutik, 31.772 euro 5. ataleko beka motako laguntzetarako.

7. IV. eranskinean aipatzen diren ikertzaileak kontratatzeko zentroetarako laguntzak deialdiko 12.1 arauan ezarri bezala pagatzeko aginduko da, atxikipen zentroak ikertzailea kontratatu duela frogatu ondoren.

8. V. eranskinean aipatzen diren beka motako laguntzak Hezkuntza Departamentuko Nomina Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalak pagatuko ditu, deialdiko 12.2 arauan ezarri bezala.

Horretarako, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak agiri bat igorriko du Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, ikertzailea zentro hartzailean sartu dela frogatuko duena. Horren ondoren, atal horrek behar diren zuzemenak eginen ditu onuradunak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatzeko, beste inoren konturako langileekin parekaturik, Prestatzen ari diren Langileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuko lehen xedapen gehigarriak arautzen dituen baldintzetan.

9. Gainerako eskatzaileei laguntza ukatzea (VI. eranskina), aurrekontuan behar beste diru ez dagoelako eskari horiei laguntza emateko, 8. arauko a) eta c) letren arabera.

10. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Unibertsitate Ikerketarako Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketarako Laguntzen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Administrazio Orokorreko Bulegoari eta laguntzetarako Balorazio Batzordeko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

11. Ebazpen hau eta IV. eranskina igortzea Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzara, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzara, Zaragozako Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzara, Bartzelonako Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzara, Uvieuko Unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzara eta Southamptoneko Unibertsitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

12. V. erankinarekin batera Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera igortzea.

13. Ebazpen hau ikertzaile interesdun guztiei jakinaraztea, banan-banan, I., II., III., IV. eta V. eranskinekin batera.

14. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://www.pnte.cfnavarra.es/dgupl/ webgunean argitara daitezela agintzea.

15. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko martxoaren 5ean._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

I. ERANSKINA

DOKTORATU ONDOKO LAGUNTZEN PROGRAMA

Uko egiteagatik artxibaturiko eskabideak. Espedienteen artxiboa. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 91. artikuluko 2. idatz-zatia

Laguntzei espresuki uko egiteagatik artxibatutako eskaerak

NANa: 44633594R. Solicitante: Iñigo Ganuza, Carmen. Ukoa jakinarazi zeneko eguna: 2007/02/08.

II. ERANSKINA

Doktoratu ondoko laguntzen programa

Baldintzak ez betetzeagatik ukatu diren laguntzak

N.A.N. E S K A T Z A I L E A UKATZEKO ARRAZOIA

72695207G FERNANDEZ BORGES, Natalia 4. arauko 3. puntua. Espainiako edo atzerriko unibertsitate batek emaniko doktore titulu baten jabe izatea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

72702227D LOPEZ ARANGUREN, Xabier 4. arauko 3. puntua. Espainiako edo atzerriko unibertsitate batek emaniko doktore titulu baten jabe izatea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

72.684.704N VERA UGALDE, María 4. arauko 1. puntua. Nafarroan erroldaturik egon izana, etenik gabe gutxienez ere bi urtez, eskabidea aurkezten den egunaren aurreko bi urteetan.

44621467H SAN JOSE ENERIZ, Gorka 5. arauko 4. puntua. 24 hilabete baino gehiagorako doktoratu ondoko bestelako bekarik eduki ez izana eta denbora bererako doktoratu ondoko kontraturik izenpetu ez izana. Eskatzaileek, muga horien barruan, doktoratu dirulaguntzaren xede diren jarduera baino lehen hartu eta lan eginak eta egin nahi direnak baturik.

Deialdi honetan, doktoratu ondoko laguntza edo kontratua doktore titulua behar dutenak dira.

III. ERANSKINA

Doktoratu ondoko laguntzen programa

Behar direnak baino puntu gutxiago lortzeagatik ukaturiko eskabideak

8.b) araua Eskaeren puntuazioa. Puntuak emateko irizpideak.

1. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea, interesa eta bideragarritasuna: gehienez 40 puntu.

"1. ataleko ebaluazioan 20 puntu baino gutxiago eskuratzen dituzten eskaerei laguntza ukatuko zaie."

X1638818E REYES CATALAN MYRIAM 6

IV. ERANSKINA

Doktoratu ondoko laguntzen programa

Kontratu motarako laguntzak

IV.-A) Nafarroako Unibertsitate Publikorako laguntzak (IFZ: Q-3150012-G).

72788074C

BAÑUELOS VILLAVERDE, Patricia

Empleo de organocatalizadores en la reacción de Michael entre 4-hidroxi-4-metilpent-1-en-3-ona y diferentes B-cetoésteres.

Jesús M.ª García Castillo.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Kimika aplikatua. - Iruña (Espainia).

TALDEA: 3 Arloa: 3.4 - Kimika arloa.

12 hilabete

18.200

4.732

22.932

16584234S

CORNEJO IBERGALLARTU, Alfonso

Diseño, síntesis e inmovilización de ligandos quirales, monitorización de reacciones catalíticas "test", optimización de procesos en flujo continuo y utilización de disolventes benignos mediambientalmente.

María José Gil Idoate.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Kimika aplikatua. - Iruña (Espainia).

TALDEA: 3 Arloa: 3.4 - Arlo kimikoa.

12 hilabete

18.200

4.732

22.932

52166914Q

JIMENEZ MORENO, Nerea

Estudio de aminas biógenas en el vino.

Carmen Ancín Azpilicueta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Kimika aplikatua. - Iruña (Espainia).

TALDEA: 1 Arloa: 1.3 - Elikagaien zientzia eta teknologia arloa.

12 hilabete

18.200

4.732

22.932

72687512Z

OSES FERNANDEZ, Javier

Desarrollo de films y recubrimientos comestibles activos para la mejora y conservación de productos cárnicos.

Mercedes Paloma Vírseda Chamorro.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Kimika aplikatua. - Iruña (Espainia).

TALDEA: 1 Arloa: 1.3 - Elikagaien zientzia eta teknologia arloa.

12 hilabete

18.200

4.732

22.932

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA, GUZTIRA

72.800

18.928

91.728

IV-B) Nafarroako Unibertsitaterako laguntzak (IFZ: Q-3168001-J.

33443628H

LAZCOZ RIPOLL, Paula

Estudio de la actividad de fármacos antineoplásicos conocidos sobre células madre tumorales del sistema nervioso.

Javier Sáez Castresana

Zaragozako Unibertsitatea. Biologia eta Burmuineko Tumoreen Unitatea - Iruña (Espainia).

TALDEA: 2 Arloa: 2.1 - Biologia molekular, zelular eta genetikoaren arloa.

12 hilabete

18.200

4.732

22.932

NAFARROAKO UNIBERTSITATEA, GUZTIRA

18.200

4.732

22.932

IV-C) Zaragozako Unibertsitaterako laguntzak (IFZ: Q-5018001-G).

52442802L

ALFARO PEREZ, Francisco José

Ahondamiento en el conocimiento de fuentes demográficas y perfeccionamiento del uso metodológico. Migraciones y sociedades.

José Antonio Salar Ausens.

Zaragozako Unibertsitatea. Aro Berrietako Historia. - Zaragoza (Espainia).

TALDEA: 5 Arloa: 5.3 - Ekonomia Arloa.

12 hilabete

18.200

4.732

22.932

ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEA, GUZTIRA

18.200

4.732

22.932.

IV-D) Bartzelonako Unibertsitaterako laguntzak (IFZ: Q-0818001-J)

33.428.341A

HERNANDEZ MOYES, Aurelia

Crecimiento económico, oferta energética y política fiscal en el contexto de redes empresariales.

Paloma Fernández Pérez eta Francesca Antolín Fargas.

Nafarroako Unibertsitatea. Historia eta Instituzio Ekonomikoak. - Bartzelona (Espainia).

TALDEA: 5 Arloa: 5.3 - Ekonomia Arloa.

12 hilabete

18.200

4.732

22.932

BARTZELONAKO UNIBERTSITATEA, GUZTIRA

18.200

4.732

22.932

IV-E) Southampton Instituturako laguntzak.

44.611.746A

MORENO BRUNA, Beatriz

Perfeccionamiento de técnicas en neurociencias mas concretamente esclerosis múltiple.

V. Hugh Perry

Southampton Institute. CNS Inflammation Group. - Southampton (Erresuma Batua).

TALDEA: 2 Arloa: 2.1 - Biologia molekular, zelular eta genetikoaren arloa

12 hilabete

18.200

6.020,56

24.220,56

SOUTHAMPTON INSTITUTE, GUZTIRA

18.200

6.020,56

24.220,56

IV-F) Uvieuko Unibertsitaterako laguntzak (IFZ: Q-3318001-G).

33438569L

RICO OSES, Clara

Análisis de la presencia francesa en la danza española y su contexto del siglo XVIII.

Beatriz Martínez del Fresno Uvieuko Unibertsitatea

Artea eta Musikologia. - Uvieu (Espainia).

TALDEA: 6 Arloa: 6.2 - Historia eta Artearen arloa.

12 hilabete

18.200

4.732

22.932

UVIEUKO UNIBERTSITATEA, GUZTIRA

18.200

4.732

22.932

KONTRATU MOTARAKO LAGUNTZAK, GUZTIRA

163.800

43.876,56

207.676,56

V. ERANSKINA

Doktoratu ondoko laguntzen programa

Beka motarako laguntzak

44612014H

CIRIZA ASTRAIN, Jesús

31/1009503439

La función de nicho hematopoyético en la migración de las células madre fetales hematopoyéticas del hígado fetal a la médula ósea.

Marcos García-Ojeda

Kaliforniako Unibertsitatea. Merced. Scholl of Natural Sciences. - Kalifornia (Estatu Batuak).

TALDEA: 2 Arloa: 2.1 - Biologia molekular, zelular eta genetikoaren arloa.

12 hilabete

18.486

15.600

2.886

10.543

7.943

29156941W

GIL BEA, Francisco Javier

31/1014551176

Relación entre el estréx oxidativo y la apoptosis en las enfermedades de Alzheimer y Parkinson: efectos del Apoe. B-Amiloide y a-Sinucleina en las proteínas tioredoxina y glutaredoxina.

Angel Cedazo Minguez.

Karolinska Institutet. KI-Alzheimer's Disease Research Center. - Estokolmo (Suedia).

TALDEA: 2 Arloa: 2.1 - Biologia molekular, zelular eta genetikoaren arloa.

12 hilabete

18.486

15.600

2.886

9.002,50

9.483,50

33438160R

URTASUN ALONSO, Raquel

31/1001255409

Comunicación entre células hepáticas y la respuesta fibrogéncia.

Friedman, Scott L.

Mount Sinai School of Medicine. Dept Medicine/Liver Division. - New York (Estatu Batuak).

TALDEA: 2 Arloa: 2.1 - Biologia molekular, zelular eta genetikoaren arloa.

12 hilabete

18.486

15.600

2.886

15.164,50

3.321,50

44618142M

ZABALA UGALDE, Maider

31/1012875504

Identificación de células madre tumorales en animales transgénicos que desarrollan espontáneamente cáncer de mama y su aplicación en el desarrollo de metástasis.

Michael F. Clarke.

Stanford University. Stem Cell Biology and Regenerative Medicine. - Palo Alto, Kalifornia (Estatu Batuak).

TALDEA: 2 Arloa: 2.1 - Biologia molekular, zelular eta genetikoaren arloa.

12 hilabete

18.486

15.600

2.886

7.462

11.024

BEKA MOTARAKO LAGUNTZAK, GUZTIRA

73.944

62.400

11.544

42.172

31.772

VI. ERANSKINA

Doktoratu ondoko laguntzen programa

Aurrekontuan behar beste diru ez izateagatik ukatutako laguntzak

8.c) araua "Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago. Kasu horretan laguntza har dezaketen eskabideak hartu eta, talde bakoitzean dauden eskaeren eta kopuru osoaren artean proportzionaltasun erregela aplikatuko da, talde bakoitzeko gutxienez laguntza bat ematea bermatuz. Talde bakoitzean eman behar diren laguntzen kopurua zehaztuta, bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari segituko zaio, aurrekontua agortu arte."

Eskatzailea: Soria Saldise, Elena. Taldea: 2. ANEP arloa: Biologia molekular, zelular eta genetikoaren arloa.

Iragarkiaren kodea: F0704438