58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

561/2007 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira "Murchanteko iparraldeko saneamenduko kolektorea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 25eko 26/2007 Ebapenaren bidez, jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, martxoaren 13ko 308/2007 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen aipatutako proiektua.

2007ko apirilaren 2ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, baita Tuterako eta Murchanteko alkateei ere, 2007ko maiatzaren 23an aipatutako udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezko bada, behin betiko okupaziokoak ere egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. María Isabel Vidaurre Argote, Gurutze Ubeda Etxarri eta Andrés José Gil Solana izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan.

4. Alfredo Torreblanca Lafraya, María Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri Administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako eta Murchanteko udaletxeetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, 2007ko apirilaren 24an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0706821