58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 19an hartua, "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

2006ko abenduaren 11n izenpetu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Errioxako Autonomia Erkidegoaren arteko protokolo orokorra, honako hauei buruzkoa: "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzeko jarduketak" eta "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak".

Protokoloaren 2. klausulako 2. atalean ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak kudeatu eta finantzatu behar ditu bere foru lurraldean beharrezkoak diren desjabetzeak, eta Errioxako Gobernuko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Departamentuaren esku utzi proiektua egiteko lurren erabilera, mugarik gabe.

2007ko otsailaren 19an, Errioxako Gobernuak "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" izeneko proiektua igorri du, eta beraz bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak desjabetze espedientea hastea.

Ikusirik, hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia jasaten duela eta eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "LR-131 eta NA-134 errepidea Errioxako Cantabria industrialdetik Nafarroako Las Cañas industrialdera bitarte berritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 49.000,00 eurokoa da eta 2007ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzeak" izeneko 620000 61340 6001 453200 kontusailaren kargura ordainduko da.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari jakinaraztea.

Iruñean, 2007ko martxoaren 19an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0705077