56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

896/2007 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, Rafael Díez de Arizaleta Elduaien jauna izendatu da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herri lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 19ko 896/2007 Ebazpenaren bidez, Rafael Díez de Arizaleta Elduaien jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu du, herri lanetako ingeniari teknikoen lanetan aritzeko, eta 7048 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikirik dago eta lantokia Lizarran du.

Deialdia 2006ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 24an.

Iruñean, 2007ko martxoaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706420