56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

33/2007 FORU DEKRETUA, apirilaren 16koa, Teresa Aranaz Jiménez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Estatutuetan, abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, 12. artikuluak ezartzen du ezen Nafarroako Gobernuak ahalmena duela institutu horretako zuzendari kudeatzailea izendatu eta kentzeko, atxikirik dagoeneko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horiek horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko apirilaren 16o bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Teresa Aranaz Jiménez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzena, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2007ko apirilaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Erriberrin, 2007ko apirilaren 16an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0706479