56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRONKARI

Exekuzio unitatearen birmugapena. Behin betiko onespena

Erronkariko Udaleko Alkatetzak apirilaren 12an eman 16/2007 ebazpenaren bidez, eta hogei eguneko jendaurreko epea iraganik (2007ko 32. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 14koan, iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita), abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143.2 artikuluak 74 eta 76.ari dagokionez aurreikusitakoari jarraikiz, eta ikusirik haren aurka ez dela alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da Erronkariko Udalaren Hirigintza Planeko UO-8 unitatearen birmugapena, Fernando Ambustegui Bara jaunak Unai eta Nerea Ambustegui César jaun-andreak ordezkatuz aurkeztu duena.

Erronkarin, 2007ko apirilaren 12an._Alkate udalburua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0706536