56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

32/2007 FORU DEKRETUA, apirilaren 16koa. Haren bidez aldatzen dira Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak.

Abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak.

90/2006 Foru Dekretuko 12.2 artikuluak ezartzen du eritasuna dela edo beste edozein arrazoi dela-eta zuzendari kudeatzailea ez dagoenean Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketa zuzendariordeak ordezkatuko duela. Aldiz, ez du kontuan hartzen lanpostua hutsik egotearen kasua eta bidezko da estatutu horiek aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 103. eta 107. artikuluek xedatutakoaren arabera, Gobernuaren ardura da erakunde autonomoak sortu eta deuseztea eta foru lege beraren 106. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu baten bidez aldatuko direla estatutuak.

Horiek horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko apirilaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuaren 12.2 artikulua aldatzea. Hona hemen:

"12.2. artikulua. Eritasuna dela edo beste edozein arrazoi dela-eta zuzendari kudeatzailea ez dagoenean edo haren lanpostua hutsik dagoenean Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketa zuzendariordeak ordezkatuko du".

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Erriberrin, 2007ko apirilaren 16an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0706478