56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CINTRUENIGO

Akats zuzenketa, Cintruenigoko udaltzain izateko lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko deialdian

Aipatu deialdia 2007ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, apirilaren 25ean, eta hartan akatsa bazela oharturik hona hemen behar den zuzenketa:

4544. orrialdean, 2. zutabean, honela zioen:

" c) Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokideren bat izatea."

Eta honela behar du:

" c) Eskola graduatuen titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokideren bat izatea."

Iruñean, 2007ko apirilaren 30ean_Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: L0707073