56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

A-29 exekuzio unitateko plan partziala. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko apirilaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko A-29 exekuzio unitatearen plan partziala, Igor Agüerok sustatua, L4 inversores Reunidos, S.L.ren izenean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2007ko apirilaren 13an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0706263