56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

24. ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalbatzak, 2007ko apirilaren 19ko osoko bilkuran, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko tasak arautzen dituen 24. ordenantza fiskala hasiera batez aldatzea onetsi zuen.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea Udaletxeko Idazkaritzan dago ikusgai. Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 19an._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0706665