56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Ordainarazpenen ordenantzetako aldaketak, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko dutenak. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen jarraian azaltzen diren ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketak, 2007ko ekitaldirako.

Aldaketa horien hasierako onespena 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 31n, eta hogeita hamar egun balioduneko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aurkeztutako alegazioak ebatzita, behin betiko onetsirik gelditu dira. 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, testuko aldaketak ematen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Bestetik ere, aldatu ez dena aurreko ekitaldietan onetsi bezala mantentzen da.. Hona hemen:

A._TASAK

1._AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Eraikinak ikuskatzea, lerrokadurak eta sestrak seinalatzea eta mota guztietako ikuskapenak, alderdi batek eskaturik: 56 euro.

Info local 012 zerbitzuak emaniko erroldako agiriak eta ziurtagiriak doakoak izanen dira eta posta bidez igorriko dira Udaletxetik, betiere interesatuek pertsonalki jasotzeko aukera izanik.

2._IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

A) 60.101,21 eurorainoko aurrekontua duten establezimenduetarako: 144 euro.

120.202,42 euro bitarteko establezimenduak: %0,26.

300.506,05 euro bitarteko establezimenduak: %0,39.

601.012,10 euro bitarteko establezimenduak: %0,52.

601.012,10 eurotik goitiko establezimenduak: %0,65.

B) Berritik paratzen diren baina irekitzeko lizentzia lortzeko jarduera sailkatuen espedientea aldez aurretik tramitatzea behar ez duten establezimenduetarako, haien aurrekontuak 60.101,21 eurotik goiti egiten ez badu: 66 euro. 60.101,21 eurotik goiti egiten badu, A atalari jarraikiz kotizatu beharko dute.

3._ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea._Zangak irekitzea.

I.1._Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

I.1.1._Harrizko zoladura den lekuetan: 3,30 euro.

I.1.2._Zoladura orokorra den lekuetan: 1,70 euro.

Zangak ireki badira higiezinen bat eraikitzeko edota EIOZko zerga ordaindu behar izan duten bertze obrak egiteko, haien barruan sartuak daudela hartuko da. Ordaintzetik salbuetsirik egonen dira hornidura, saneamendu eta kaleko argien zerbitzuko matxuragatik sortutakoak.

I.1.3._Zola eman gabeko lekuetan: 0,90 euro.

I.2._Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

I.2.1._Harrizko zoladura den lekuetan: 7,50 euro.

I.2.2._Zoladura orokorra den lekuetan: 3,30 euro.

I.2.3._Zola eman gabeko lekuetan: 1,40 euro.

II. epigrafea._Tasa ordaintzetik salbuetsita geldituko dira minusbaliatuendako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko obrak.

4._UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

.Banakakoa

Pentsiodunak: 14 euro.

4tik 9 urte arte: 17 euro. Familia ugaria: 13,60 euro.

10etik 15 urte arte: 29 euro. Familia ugaria: 23 euro.

15 urtetik goitikoak: 34 euro. Familia ugaria: 27,20 euro.

.Familiarra

Senar-emazte erretiratuak: 17 euro.

Senar-emazteak: 50 euro. Familia ugaria: 42 euro.

.Sarrerak

10 urtetik behetikoak: 1,65 euro. Familia ugaria: 1,20 euro.

10etik 15 urte arte: 2,20 euro. Familia ugaria: 1,80 euro.

5._EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I.1._Mahaiak, aulkiak , mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

a) Herriko bestetan, 4,80 euro metro karratuko.

b) Urteko gainerako garaian, 2,40 euro metro karratuko.

I.2._Bestetako postuak eta barrakak:

Orokorrean, denek 27 euro egunean.

Bereziki, talka egiteko autoek eta gisakoek 587 euro besta egun guztiengatik.

I.4._Eremu publikoa obretarako okupatzea:

Lehen-lehenik argitu behar da ahal dela galarazi behar dela karrikak osorik okupatzea. Aldiz, ezinbestekoa bada, okupazio hori arautuko da eta, kasuan kasuko inguruabarrei begira, kuota berezia ordaindu beharko da, okupazio arruntarekiko proportzioa gordeko duena. Pasatzeko lekua uzten duena da okupazio arrunta, eta horren aldera kuota bakarra ordainduko da, karrikaren zer portzentaje okupatu duen kontuan hartu gabe: egunean 3,70 euro.

6._IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

Prezioa urtean 37 euro izanen da, Udalak ordaindu dutenei ematen dien bereizgarria paratu eta gero.

7._MURCHANTEKO HILERRIAN NITXOAK ALOKATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea (bakarra)._Nitxoak alokatzeko, haien artean inolako bereizketarik egin gabe, hona prezioa: 535 euro bakoitzak, 30 urtetarako, luzatzen ahal bada ere, adostasunez, epe bererako eta prezio berean.

8._UDALAREN ERAIKIN, LOKAL ETA INSTALAZIOEN ETA BERTAKO ZERBITZU BEREZI BATZUEN ERABILERA ARAUTZEKO ETA HORREN ALDERA PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEKO ORDENANTZA

c) Ezkontzen ospakizunak Herriko Etxean:

72 euroko kuota.

Ospakizun horietarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8etatik 14ak arte, eta larunbatetan, berriz, 8etatik 13,30ak arte.

Larunbat arratsaldeetako kuota 113 euro izanen da, eta ordutegia, berriz, 19etatik 20,30ak arte.

Hortaz, ordutegi horretatik kanpo daude gainerako arratsalde guztiak, igande eta jaiegunak.

Aldez aurretik ordaindu beharko da.

d) Jaietako programak iragarkietako erabiltzea:

Orrialde osoa: 45 euro, gutxienez.

Ordu erdia: 29 euro, gutxienez.

Orri laurdena: 14,50 euro, gutxienez.

e) Udaleko langileek Udalaren aferetarako egiten dituzten bidaiak ordainduak izanen dira, honela:

_Dieta bakarra, egunean 25 eurokoa, osorik hartzen dena gastuen konpentsaziorako.

_Nork bere autoa erabiliz gero, kilometroko ordaina Nafarroako Gobernuak urtero ezartzen duenaren araberakoa izanen da.

9._ORDENANTZA ETA UDAL ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. epigrafrea (bakarra)._Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arautegiaren arlokoak, eraikinen segurtasun baldintzen gaineko azterketak, aurri egoeretako espedienteetako ikuskapenak, eta toki entitate honen gainerako ordenantza, erabaki eta aplikatzen ahal diren legezko edota erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoaren arabera, obra lizentzien ondorioz edota hirigintza kontuengatik udal ondareari egiten zaizkion kalteen gaineko ikuskapenak, horiek ofizioz edota alde batek eskatuta zein salaketa baten ondorioz egin badira.

Gutxieneko ikuskapena: 2 lanordu, arkitekto, aparejadore, peritu edo antzeko batena, 85 euro.

Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzagatik: 43 euro.

11._MURCHANTEKO UDALAREN HERRILURRETAKO LARREEN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

8. artikulua. Bazkalekuen balorazioa.

La Torreko bazkalekua: 9.887,876 euro, hau da, 3,15115 euro erreguko, 3.232 erregu baitira eta ez baita kendurarik egiteko biderik, Juan Pablo Escudero Arévalo jaunaren larreak pribatuak izanik.

Monte de las Viñasko bazkalekua: 13.950,665 euro, hau da, 2,55089 euro erreguko, 5.633 erregu baitira.

Asprasko lotea: 5.204,254 euro, hau da, 4,247529 euro erreguko, 1.262 erregu baitira.

12._LABORANTZAKO HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

d) Udalaren gainerako herrilurrak, dela euren egituragatik, dela kokapen, kalitate edo azalera eskasagatik, ezin dira erabili inondik ere laborantzarako, eta inoiz eskatu badira finka mugakide batzuen azalera handitzeko izan da edo laborantzako ez diren beste finketarako; hortaz, halakoetan "erabilpen lagapena" egin ohi da, desafektatu ondotik, eta honako prezio hauek erabiliko dira:

_Nekazaritzarako bakarrik: 0,08 euro/m².

_Nekazaritzarako bakarrik ez bada (adibidez, finka mugakide batzuen azalera handitzeko, bidera atera ahal izatea, etab.): 0,17 euro/m².

_Eraikuntza, biltegiratzeak, industriak, abeltzaintzako ustiategiak edo horrelatsukoak: 0,64 euro/m².

13._ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ORDENANTZA

27. artikulua. Alkateak zehatuko ditu ordenantza honen kontrako arau-hausteak, zenbateko hauen araberako isunak paratuz:

_Arinak: 30 euro.

_Larriak: 91 euro.

_Oso larriak: 301 euro.

Arau-hausteak arinak, larriak edota oso larriak ote diren jakiteko, isuna luzatu duen agintariak ezarritakoari eginen zaio men.

Zirkulazioaren gaineko Kodean "oso larritzat" jotako zehapenekin, aukera izanen da zehapen handiagoa ezartzeko, betiere haren nolakotasunari erreparatuta.

14._MUSIKA ESKOLAKO TASAK

Tarifen eranskina, Udalaren Musika Eskolako 2006-2007 ikasturteko ikastaroetan parte hartzeko

Matrikula irakasgai bakoitzeko: 18 euro/urtea.

Hastapena: 15 euro hilean.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 17,00 euro hilean.

Musika hizkuntza, 5. maila: 15,00 euro hilean.

Musika hizkuntza, 6. maila: 15,00 euro hilean.

Musika hizkuntza, 6. B maila: 20,00 euro hilean.

Musika tresnak: 24,00 euro hilean.

Lehen maila: 27,00 euro hilean.

Bigarren maila: 27,00 euro hilean.

Hirugarren maila: 29,00 euro hilean.

Laugarren maila: 31,00 euro hilean.

Bosgarren maila: 31,00 euro hilean.

Helduak: 36,00 euro hilean.

15._0-3 URTE BITARTEKO HAUR HEZKUNTZAKO IKASTETXEAREN TASAK

Ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen araberakoak izanen dira.

B._KARGA-TASAK

Denak berdin mantentzen dira.

Murchanten, 2007ko martxoaren 8an._Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0706666