56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2007ko martxoaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntual bat, katastroko 1. poligonoko 1.101. lurzatian eragiten duena, Leringo Udalak sustatua, Tomás Urmeneta Fernández arkitektoak prestaturiko proiektuaren arabera, hirilurzoru industriala handitzearren aipatutako lurzatiaren puska batean, S.I.2 industri sektorearekin mugakidea baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluek xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2007ko martxoaren 21ean._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0706656