56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Udal Planaren aldaketaren hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2007ko urtarrilaren 22ko bilkuran, Udal Planaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez. Aldaketa hori Erroko UE15 exekuzio unitateari dagokio eta Anizpe, S.L.k sustatu du. Alkateak, 2007ko martxoaren 30ean emandako ebazpenaren bidez erabaki hura berretsi du.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Erron, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0705924