56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Oharra, Euskara Zerbitzuak emana, 2007ko EGA azterketarako Proba Idatziaren atzerapena maiatzaren 19ra onesten duena.

2007ko Nafarroako Gobernuaren EGA azterketako Atariko Probaren puntuazioari egindako erreklamazioen prozesua dela eta, Proba Idatzia atzeratu egingo da maiatzaren 19ra, hasiera batean maiatzaren 5ean egitekoa bazen ere. Beraz, Proba Idatzia maiatzaren 19an egingo da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, goizeko 10etan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 30ean._Hezkuntza Departamentua.

Iragarkiaren kodea: F0707076