56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 26an emandako 1845/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko 14 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2006ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 30ekoa).

Idoia Martínez Alcat eta doña Ana Elena López Villar andrek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiko epaimahaiak oposizioko lehen eta bigarren ariketetan emandako behin betiko emaitzen aurka, hurrenez hurren. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko apirilaren 18an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706580