56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

207/2007 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Abeltzaintzako merkataritza" sektorearen lan hitzarmen kolektiboaren soldatak berrikusteko 2006ko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 31/2007).

Departamentu honetan, 2007ko otsailaren 23an sartu da "Abeltzaintzako merkataritza" sektorearen hitzarmenaren soldatak berrikusteko akordioa, 2006. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 95/2005).

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan aipatzen diren lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, eta hori Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, eta kontuan izanik Hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Abeltzaintzako merkataritza" sektorearen (kodea: 3101905) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 8an._Lan zuzendari nagusia, José María Andueza Azcona.

NAFARROAKO ABELTZAINTZAKO MERKATARITZARAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

AKTA

Iruñean, 2007ko otsailaren 21eko bostetan bildu da Nafarroako "Abeltzaintzako merkataritza" sektorerako hitzarmen kolektibo probintzialaren negoziazio batzordea, honela osatua: langileen aldetik, Alicia Sanz Pascal, UGT sindikatukoa, eta enpresaburuen izenean, Javier Prados Oroquieta, "Gremio Provincial de Empresarios Carniceros-Charcuteros de Navarra" izeneko elkartekoa.

Bilera hartan ondoko erabaki hauek hartu ziren:

Lehena._Ikusirik 2006ko KPI errealaren eta 2006rako aurreikusitakoaren arteko aldea %0,70 dela, 2006ko taula aldatzea, atzerako eraginarekin, eta akta honi atxikitzea; hori guztia indarra duen hitzarmen kolektibo honen 6. artikuluko C letrarekin bat.

Bigarrena._Hitzarmenaren soldaten taula Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, indarra duen araudian aurreikusitako ondorioetarako.

Akta honen edukiarekin adostasuna azaltzeko, negoziazio batzordeko kideek akta hau sinatzen dute, edukia berresteko eta behar diren ondorioak izan ditzan.

I. ERANSKINA

2006. urteko soldata taulak

1 Zuzendaria 1.076,37 161,46 1.237,83

2 Langileen, erosketen, salmenten burua 980,86 147,13 1.127,99

4 Sukurtsaleko burua, biltegi burua, establezimenduko burua 980,86 147,13 1.127,99

5 Bidaiaria, plaza-artekaria 849,80 127,47 977,27

5 Saltzaile nagusia 960,28 144,04 1.104,32

5 Saltzailea-ebakitzailea, 1. mailako ofiziala 920,92 138,14 1.059,06

5 Saltzailea-ebakitzailea, 2. mailako ofiziala 872,24 130,84 1.003,08

5 Saltzailea-ebakitzailea, laguntzailea 842,29 126,34 968,63

7 Ikastuna, bigarren urtekoa 527,65 79,15 606,80

11 Ikastuna, lehen urtekoa 493,94 74,09 568,03

8 Gidaria, 1. motako karneta duena (10 urteko esperientzia) 920,92 138,14 1.059,06

8 Gidaria, 1. motako karneta duena 872,24 130,84 1.003,08

8 Gidaria, 2. motako karneta duena eta banatzailea 842,29 126,35 968,64

9 Langilezaina, mutil espezializatua 812,31 121,84 934,15

10 Garbitzaileak (orduka) 6,16 0,93 7,09

3 Administrarien burua 980,86 147,13 1.127,99

4 Kontularia eta administraria, 1. mailako ofiziala 920,92 138,14 1.059,06

5 Administraria, 2. mailako ofiziala 872,23 130,83 1.003,06

7 Administrari laguntzailea. Hirugarren urtea 787,97 118,19 906,16

7 Administrari laguntzailea. Bigarren urtea 767,85 115,18 883,03

7 Administrari laguntzailea. Lehenengo urtea 752,37 112,85 865,22

11 Kutxako laguntzailea. Bigarren urtea 527,64 79,15 606,79

11 Kutxako laguntzailea. Lehenengo urtea (18 urtetik beherakoa) 493,92 74,09 568,01

Oharrak:

"Saltzaile-ebakitzailea, laguntzailea" kategoriararako beharrezkoa da bi urte ikasten eginak izatea.

"Saltzaile-ebakitzailea, 2. mailako ofiziala" kategoriarako beharrezkoa da laguntzailearenean bi urte eginak izatea.

"Saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofiziala" kategoriarako beharrezkoa da 2. mailako ofizialarenean bost urte eginak izatea.

(*) Zirkulazio kodearen arabera, erabiltzen duten ibilgailua gidatzeko lehen motako baimena behar denean.

Enpresabururen batek langileak kokatzen baditu hitzarmen honetan zehaztu ez diren zereginetan, haien lansariak ondoko hauenak bezalakoak izanen dira:

_Sukaldeko lanak, 1. kategoriakoak, saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofizialarenak bezalakoak.

_Sukaldeko lanak, laguntzailea, ebakitzaile-laguntzailearenak bezalakoak.

Iragarkiaren kodea: F0704935