56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1041/2007 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Natur Programako dirulaguntzak emateko 2007ko deialdia onesten duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren ildo estrategikoetako bat da Nafarroako ekoizpen-sarea sendotu eta dibertsifikatzea, etorkizuneko sektoreak sustatzeko.

Aurreko ildo estrategikoan Nafarroako Enpresa Nazioartera Ateratzeko Plana dugu. Plan horrek lortu nahi dituen helburuetako bat zerbitzu enpresak nazioartera ateratzea da.

Natur Programaren bidez enpresa turistikoak nazioartera atera daitezen bultzatu nahi da; horrela, atzerriko bisitariek instalazioak bisitatuz, balio erantsia sortuko da Nafarroarentzat.

Dirulaguntzak enpresa horien zerbitzuak kanpoan sustatzeko dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Natur Programako dirulaguntzak emateko 2007ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntzak emateko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko 50.000 euroko gastua onestea, 2007ko gastuen aurrekontuetako "Kanpoko sustapenerako egintzak" izeneko 850001/81410/4709/431300 kontusailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen. Espedientean interesa dutenek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko apirilaren 11n._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

ERANSKINA

Natur Programako dirulaguntzak 2007an emateko oinarri arau-emaileak

1. araua._Xedea.

Arau hauen xedea da Natur Programa osatzen duten dirulaguntzen kontzesioa erregulatzea. Laguntza hauen bitartez enpresa turistikoak nazioartera atera daitezen bultzatu nahi da, entitate horiek kanpoko merkatuan dituzten finkaguneak ezagutarazteko sustapen-gastuetako dirulaguntzak emanez. Sustapen lan horren ondorioz bisitari gehiago izanen ditu Nafarroak.

2. araua._Dirulaguntza har dezaketen gastuak eta diru-zenbatekoa.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak 2006ko urriaren 1etik 2007ko irailaren 30a bitarte gauzatu beharko dira.

Hala ere, programaren 2006ko mintegian parte hartu zuten enpresek edo elkarteek laguntzak eskatzen ahalko dituzte mintegia amaitzen denetik 2007ko irailaren 30era bitarte egiten dituzten jarduketengatik.

Enpresa batek, programa guztia hartuta, gehienez ere 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntzaren xede diren gastuak hauexek dira:

1. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala:

Katalogoak, liburuxkak, bideoak sartzen dira, baita web orria sortzea ere, eta hura edo haren edukiak atzerriko hizkuntzetan jartzea ere bai. Kontzeptu horien ondoriozko autofakturazioa ez da dirulaguntzaren xede izanen.

Atzerriko hizkuntza bat bederen sartu beharko da material gisa.

Gastuen %50 arte helduko da dirulaguntza.

2. Publizitatea atzerriko hedabideetan:

Kontzeptu honen barrenean iragarkiak egitea eta atzerriko hedabideetan argitaratzea baino ez da sartzen. Publizitate horretan, enpresa eskatzailearen izena eta marka agertu beharko dira.

Gastuen %50 arte helduko da dirulaguntza.

3. Merkatu-azterketarako bidaiak:

Enpresarentzat interes estrategikoa edo merkatukoa duten herrialdeetara egindako joan-etorriak; betiere, Espainiatik abiatuta.

Gehienez ere bi bidaia enpresa eta urteko.

Dirulaguntzak turista-klasean pertsona batek bidaiatzeko izanen dituen gastuak eta ostatua hartzekoak pagatuko ditu, eta herrialdeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da, gehienez ere.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

Bidaiak herrialde bat baino gehiago hartzen baditu, bidaia-poltsa handiena emanen da.

4. Atzerriko azoketara joatea.

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie dirulaguntza:

_Lekua errentan hartzea.

_Erakustokia dekoratzea.

_Produktuak garraiatzea.

_Erakusketako laguntzaileak eta interpreteak kontratatzea.

_Joan-etorriak eta ostatua.

_Izena ematea eta nahitaezko asegurua, hala nola azokaren katalogoan sartzea.

Dirulaguntza gastuen %50era iritsiko da, lekualdatze eta ostatu hartzeko gastuetan izan ezik.

Kontzeptu honetan pertsona batek turista-klasean bidaiatzeko eta ostatatzeko izanen dituen gastuak sartzen ahal dira, eta herrialdeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da, gehienez ere.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

5. Mintegietara joatea eta haietan parte hartzea.

Betiere sektorearen berariazko gaiei buruzkoak badira.

Dirulaguntzak turista-klasean pertsona batek bidaiatzeko izanen dituen gastuak eta ostatu hartzekoak pagatuko ditu, eta herrialdeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da, gehienez ere. Espainian badira, poltsa 210 eurokoa izanen da.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

3. araua._Onuradun izateko baldintzak.

Onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko orotariko betebeharrez gain, eskatzaileek ondoren aipatzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte:

Betebehar horiek 4. arauan aipatzen diren inprimakiak aurkeztuz frogatu beharko dira eta 2007ko irailaren 30a arte eutsi beharko zaie.

1. Helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

2. Kanpaleku, landa-hotel, turismo-aterpetxe, landetxe, turismo-jardueretarako enpresa izatea.

3. ETEen beharkizunak betetzea, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera.

4. 2004 baino lehenagoko urteetan lehenbiziko tutoretza-fasean edo enpresentzat doan eskaintzen diren Programako Mintegietan parte-hartzea.

4. araua._Eskaeren aurkezpena eta eskaturiko agiriak.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da eta deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta argitaratzen denetik hilabetea betetzen den egunean amaituko da.

Eskabideak aurkeztuko dira Toki Administrazioko Departamentuko erregistroan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean, 31005 posta kodean), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskabidearekin batera ondoko agiri hauek aurkeztu behar dira (Fc7.07.04 inprimakia):

_Ekintza plana, parte hartzeko eskaeraren inprimakian ageri den edukien zerrendaren araberakoa.

_Erantzukizuneko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 13. artikuluko betebeharrak eta kobraturiko laguntzak azaltzen dituena, Fc6.02.02 inprimakiaren arabera.

_ETEa izateari buruzko erantzukizuneko adierazpena, Fc6.02.01 inprimakiaren araberakoa.

Aipatzen diren inprimakiak helbide honetan egonen dira eskatzaileen esku:

http://www.cfnavarra.es/industria/areas/comex/ayplan.htm.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, Merkataritza Zerbitzuak hamar eguneko epean osatzeko eskatuko dio interesatuari. Horrela egiten ez badu, uko egiten diola ulertuko da, eta espedientea artxibatuko da, besterik gabe.

5. araua._Dirulaguntzak emateko irizpide objektiboak.

Dirulaguntzak banatzeko erabiliko diren irizpideak hauexek dira:

1. 2. arauan ezarritako gehieneko portzentajeen eta mugen arabera kalkulatuko da dirulaguntza jaso dezaketen jarduerei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa.

2. Aurreko arauaren arabera kalkulaturiko dirulaguntzen batura deialdi honetarako baimenduriko gastua baino handiagoa bada, honelaxe eginen da:

Aurrekontuetako kontusailean dirurik bada, diru hori deialdiaren ondoriozko beharrak betetzeko erabiltzen ahalko da.

Kontusailean dirurik ez bada edo betebeharrak betetzeko aski ez bada, onuradun guztien artean orotariko hainbanaketa eginen da.

Hainbanaketa dirulaguntzaren xedearen arabera aplikatzekoa da. Haren helburua da ahalik eta bezero gehien erakartzea Nafarroako turismo establezimenduetara. Horregatik ez da komenigarritzat jo eskabideak hautatzeko irizpide baztergarriak ezartzea.

Hainbanaketaren ondoren, 2007ko ekitaldian aurrekontuko diru kopurua igotzen bada, laguntza osagarri bat emanen da, 2. arauan ezarritako portzentaje eta kopurukoa, gehienez ere.

6. araua._Jarduera planak baliozkotzea eta frogagiriak.

Eskabideak jasotakoan, Merkataritza Zerbitzuak haien edukia aztertuko du, Turismo eta Sustapen Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, 3. arauan eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko, eta aurkeztutako jardunbide planak baliozkotzeko.

Eskatzaileek betebeharrak bete ezik edo zerbitzu horrek haien jardunbide planak baliozkotu ezik, eskabidea ezesteko ebazpena emanen da.

Jardunbide plana baliozkoturik daukaten eskatzaileei halaxe jakinarazi eta eskatuko zaie 2007ko urriaren 19a baino lehen, egun hori barne, dirulaguntzen xede diren ekintzak frogatzen dituzten agiriak aurkez ditzatela.

Honako hau izanen da dokumentazioa:

_Fc7.07.14 justifikazio inprimakia, behar bezala betea.

_Fakturen kopiak.

_Ordainketen frogagiriak, esaterako banku-karguak eta ordainagiriak.

_Ondorengo frogagiriak:

.Zabalkunde-materiala: ale bat aurkeztuko da, fakturetan dirulaguntza jasotzeko agertzen den kontzeptu bakoitzeko.

.Publizitatea atzerriko hedabideetan: agertu den hedabidearen ale bat aurkeztuko da, eta azalaren eta iragarkiaren kopia bat.

Dirua jaso dezaketen ekintzak justifikatzerakoan dokumenturen bat aurkeztu ezin bada, eskatzaileak gertaera horren arrazoiak eman beharko ditu eta 2007ko urriaren 19a baino lehen epea luzatzeko eskatu. Luzapena ez da epearen erdia baino handiagoa izanen eta Merkataritza Zerbitzuak espresuki baimendu beharko du.

7. araua._Dirulaguntza eman eta pagatzeko ebazpena.

Merkataritza Zerbitzuak dirulaguntzaren xede izan daitezkeen jarduerak frogatzen dituzten agiriak, aurreko arauan aipatzen direnak, miatuko ditu.

Dokumentazioa osorik badago, Merkataritza Zerbitzuak dirulaguntza eman eta pagatzeko ebazpen proposamena igorriko du organo eskudunera. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek betebehar guztiak betetzen dituztela.

Bestela, hein batean eman eta pagatzeko ebazpen proposamena igorriko da. Frogagiriak osatu ondoren, falta den zatia pagatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen horretan epe bat emanen da eta interesdunari ohartaraziko zaio, bete ezik, ebazpena emanen dela, kobratzeke dagoen dirulaguntza onartua kobratzeko eskubidea galdu dela adieraziko duena.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesatuek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, Administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. araua._Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala egiaztatzeko, Fc6.02.02 inprimakiko adierazpenean, eskatzaileari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak dirulaguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

2. Dirulaguntza eman eta pagatzeko ebazpenean, arau hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharrak bete ezik, onarturiko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharrak hein batean bete ezik, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehaztuko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuliko.

9. araua._Dirulaguntzen bateragarritasuna eta laguntzen "de minimis" izaera

1. Deialdi honen dirulaguntzak bateraezinak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

2. Deialdiko dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean eman 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emaniko "de minimis" laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da hiru zergaldiko edozein denboralditan.

Horretarako, onuradunak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako "de minimis" laguntzak adieraztera, eskabideak aurkezten dituztenean.

10. araua._Arauen aurkako errekurtsoa

Arau hauen kontra interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

11. araua._Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Kontsumo Zerbitzuak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, ondokoak zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

BIDAIA POLTSAK

H E R R I A L D E A POLTSA

ALBANIA 870

ALEMANIA 410

ANGOLA 1.730

SAUDI ARABIA 1.220

ALJERIA 360

ARGENTINA 1.730

ARMENIA 1.020

AUSTRALIA 1.940

AUSTRIA 610

AZERBAIJAN 1.220

BANGLA DESH 1.530

BELGIKA 410

BIELORRUSIA 1.020

BOLIVIA 1.630

BOSNIA-HERZEGOVINA 610

BOTSWANA 1.840

BRASIL 1.560

BRUNEI 1.940

BULGARIA 920

KAMERUN 1.330

KANADA (EKIALDEKO KOSTA) 1.120

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA) 1.430

TXAD 1.120

TXILE 1.840

TXINA 2.080

TXIPRE 710

KOLONBIA 1.330

KONGO 1.730

HEGO KOREA 2.040

BOLI KOSTA 1.330

COSTA RICA 1.330

KROAZIA 610

KUBA 920

DANIMARKA 410

EKUADOR 1.330

A.E.B. (ERDIALDEA) 1.140

A.E.B. (EKIALDEKO KOSTA) 940

A.E.B. (MENDEBALDEKO KOSTA) 1.460

EGIPTO 820

EL SALVADOR 1.330

ARABIAR EMIRERRI BATUAK 1.220

ESLOVAKIA 610

ESLOVENIA 510

ESTONIA 1.020

ETIOPIA 1.220

FILIPINAK 1.840

FINLANDIA 610

FRANTZIA (HEGO-MENDEBALDEA) 205

FRANTZIA (GAINERAKOA) 360

GABON 1.330

GEORGIA 1.220

GHANA 1.330

GREZIA 560

GUATEMALA 1.330

GINEA BISSAU 920

GINEA KONAKRY 1.020

EKUATORE GINEA 1.120

HERBEHEREAK 410

HONDURAS 1.330

HUNGARIA 710

INDIA 1.560

INDONESIA 1.840

IRAK 1.120

IRAN 1.330

IRLANDA 410

ISLANDIA 920

ISRAEL 820

ITALIA 410

JAMAIKA 1.330

JAPONIA 2.080

JORDANIA 920

KAZAKHSTAN 1.430

KENIA 1.220

KIRGIZISTAN 1.430

KUWAIT 1.220

LETONIA 1.020

LIBANO 920

LIBERIA 1.020

LIBIA 820

LITUANIA 1.020

LUXENBURGO 410

MADAGASKAR 1.840

MALAYSIA 1.840

MALAWI 1.840

MALI 1.220

MAROKO 360

MAURITANIA 820

MEXIKO 1.140

MOLDAVIA 1.120

MONGOLIA 2.040

NAMIBIA 1.840

NEPAL 1.730

NIKARAGUA 1.330

NIGERIA 1.330

NORVEGIA 610

ZEELANDA BERRIA 2.040

OMAN 1.220

PAKISTAN 1.530

PANAMA 1.330

PARAGUAI 1.630

PERU 1.630

POLONIA 710

PORTUGAL 200

PUERTO RICO 1.020

QATAR 1.200

ERRESUMA BATUA 410

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1.330

TXEKIAR ERREPUBLIKA 710

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1.730

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 920

ERRUMANIA 920

ERRUSIA 1.040

SENEGAL 920

SERBIA-MONTENEGRO 610

SINGAPUR 1.840

SIRIA 920

SOMALIA 1.220

SRI LANKA 1.840

HEGOAFRIKA 1.330

SUEDIA 610

SUITZA 510

THAILANDIA 1.840

TAIWAN 2.040

TUNISIA 410

TURKMENISTAN 1.430

TURKIA 820

UKRAINA 1.120

URUGUAI 1.730

UZBEKISTAN 1.430

VENEZUELA 1.330

VIETNAM 2.040

YEMEN 1.220

ZAMBIA 1.730

ZIMBABWE 1.730

Iragarkiaren kodea: F0706372