56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1040/2007 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Erena Programako dirulaguntzak emateko 2007ko deialdia onesten duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren ildo estrategikoetako bat da Nafarroako ekoizpen-sarea sendotu eta dibertsifikatzea, etorkizuneko sektoreak sustatzeko.

Aurreko ildo estrategikoan Nafarroako Enpresa Nazioartera Ateratzeko Plana dugu. Plan horrek lortu nahi dituen helburuetako bat zerbitzu enpresak nazioartera ateratzea da.

Erena programak atzerritarrendako gaztelania ikastaroak, ostatua eta aisialdia eskaintzen dituzten ikastetxeak nazioartean sustatu nahi ditu. Beste herrialde batzuetako ikasleak gaztelania ikasten hemen egoteak balio erantsia ekarriko dio Nafarroari.

Dirulaguntzak ikastetxe horien zerbitzuak kanpoan sustatzeko dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Erena Programako dirulaguntzak emateko 2007ko deialdia onestea.

2. Dirulaguntzak emateko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, 2007ko Gastuen Aurrekontuko ondoko kredituak baimentzen dira, eta, betiere, aldaketak egiten ahal dira, jasotako eskaeren arabera:

_6.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4709/431300 kontu-sailaren kargura.

_12.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4819/431300 kontu-sailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen. Espedientean interesa dutenek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko apirilaren 11n._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

ERANSKINA

Erena Programako dirulaguntzak 2007an emateko oinarri arau-emaileak

1. araua._Xedea.

Arau hauen xedea da Erena Programa osatzen duten dirulaguntzen kontzesioa erregulatzea. Programa horrek Foru Komunitateko ikastetxeetan atzerritarrei gaztelania irakasteko zerbitzuak emateko gaitasuna indartu nahi du, entitate horiek atzerriko merkatuetan beren zerbitzuak ezagutarazteko sustapen gastu batzuk finantzatuko baitira.

Zerbitzu horren ondorioz, beteago egonen dira administrazioaren instalazioak, eta gehikuntza gertatuko da establezimendu turistikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen eskaeran.

2. araua._Dirulaguntza har dezaketen gastuak eta diru-zenbatekoa.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak 2006ko urriaren 1etik 2007ko irailaren 30a bitarte gauzatu beharko dira.

Onuradun batek, programa guztia hartuta, gehienez ere 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntzaren xede diren gastua, gaztelania irakasteko, hauexek dira:

1. Zabalkunde-materiala:

Hemen sartuko dira katalogoak, foiletoak eta bideoak. Kontzeptu horien ondoriozko autofakturazioa ez da dirulaguntzaren xede izanen.

Gastuen %50 arte helduko da dirulaguntza.

2. Publizitatea atzerriko hedabideetan:

Atzerriko hedabideetarako prestatutako iragarkiak bakarrik sartuko dira kontzeptu honen barrenean. Publizitate horretan, onuradunaren izena eta marka agertu beharko dira.

Gastuen %50 arte helduko da dirulaguntza.

3. Merkatu-azterketarako bidaiak:

Interes estrategikoa edo merkatukoa duten herrialdeetara egindako joan-etorriak; betiere, Espainiatik abiatuta.

Gehienez ere bi bidaia onuradun eta urteko.

Dirulaguntzak turista-klasean pertsona batek bidaiatzeko izanen dituen gastuak eta ostatatzekoak pagatuko ditu, eta herrialdeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

Bidaiak herrialde bat baino gehiago hartzen baditu, bidaia-poltsa handiena emanen da.

4. Atzerriko azoketara joatea.

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie dirulaguntza:

_Lekua errentan hartzea.

_Erakustokia dekoratzea.

_Produktuak garraiatzea.

_Erakusketetako laguntzaileak eta interpreteak kontratatzea.

_Joan-etorriak eta ostatua.

_Izena ematea eta nahitaezko asegurua, hala nola azokaren katalogoan sartzea.

Dirulaguntza gastuen %50era iritsiko da, lekualdatze eta ostatatze gastuetan izan ezik.

Kontzeptu honetan pertsona batek turista-klasean bidaiatzeko eta ostatatzeko izanen dituen gastuak sartzen ahal dira, eta herrialdeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

5. Mintegietara joatea eta haietan parte hartzea.

Betiere sektorearen berariazko gaiei buruzkoak badira.

Dirulaguntzak turista-klasean pertsona batek bidaiatzeko izanen dituen gastuak eta ostatatzekoak pagatuko ditu, eta herrialdeko ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere. Espainian baldin badira, poltsa 210 eurokoa izanen da.

Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.

3. araua_Onuradun izateko baldintzak.

Onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko orotariko betebeharrez gain, eskatzaileek ondoren aipatzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte:

Betebehar horiek 4. arauan aipatzen diren inprimakiak aurkeztuz frogatu beharko dira eta 2007ko irailaren 30a arte eutsi beharko zaie.

1. Helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

2. Ondoan zerrendatzen diren entitateetako bat izatea:

a) Prestakuntza-erakundeak, beren hezkuntza-eskaintzan gaztelania-ikastaroak dituzten unibertsitateak edo hizkuntza-ikastetxe publikoak esaterako.

b) Gaztelania-ikastaroak eskaintzen dituzten hizkuntza-ikastegiak, baldin eta zerbitzu oso-osoa emateko gaitasuna badute: hizkuntzaren irakaskuntza, ostatu zerbitzua eta aisialdiaren antolamendua.

4. araua._Eskaeren aurkezpena eta eskaturiko agiriak.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkeztuko dira Toki Administrazioko Departamentuko erregistroan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean, 3105 posta kodean), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskabidearekin batera ondoko agiri hauek aurkeztu behar dira (Fc7.07.04 inprimakia):

_Ekintza plana, parte hartzeko eskaeraren inprimakian ageri den edukien zerrendaren araberakoa.

_Erantzukizuneko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 13. artikuluko betebeharrak eta kobraturiko laguntzak azaltzen dituena, Fc6.02.02 inprimakiaren arabera.

Aipatzen diren inprimakiak helbide honetan egonen dira eskatzaileen esku:

http://www.cfnavarra.es/industria/areas/comex/ayplan.htm.

Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, Merkataritza Zerbitzuak hamar eguneko epean osatzeko eskatuko dio interesatuari. Horrela egiten ez badu, uko egiten diola ulertuko da, eta espedientea artxibatuko da, besterik gabe.

5. araua._Dirulaguntzak emateko irizpide objektiboak

Dirulaguntzak banatzeko erabiliko diren irizpideak hauexek dira:

1. 2. oinarrian ezarritako gehieneko portzentajeen eta mugen arabera kalkulatuko da dirulaguntza jaso dezaketen jarduerei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa.

2. Aurreko arauaren arabera kalkulaturiko dirulaguntzen batura deialdi honetarako baimenduriko gastua baino handiagoa bada, honelaxe eginen da:

Aurrekontuetako kontusailean dirurik bada, diru hori deialdiaren ondoriozko beharrak betetzeko erabiltzen ahalko da.

Soberakinik ez bada edo beharrak betetzeko adinakoa ez bada, onuradun guztien artean hainbanatuko da.

Hainbanaketa dirulaguntzaren xedearen arabera aplikatzekoa da. Haren helburua da ahalik eta atzerriko ikasle gehien ekartzea Nafarroara. Horregatik ez da komenigarritzat jo eskabideak hautatzeko irizpide baztergarriak ezartzea.

Hainbanaketaren ondoren, 2007ko ekitaldian aurrekontuko diru kopurua igotzen bada, laguntza osagarri bat emanen da, 2. arauan ezarritako portzentaje eta kopurukoa, gehienez ere.

6. araua._Jarduera planak baliozkotzea eta frogagiriak.

Merkataritza Zerbitzuak eskabideen edukia aztertuko du, 3. arauko betebeharrak egiaztatzeko, eta aurkezturiko ekintza planak baliozkotuko ditu.

Eskatzaileek betebeharrak bete ezik edo zerbitzu horrek haien jardunbide planak baliozkotu ezik, eskabidea ezesteko ebazpena emanen da.

Jardunbide plana baliozkoturik daukaten eskatzaileei halaxe jakinarazi eta eskatuko zaie 2007ko urriaren 19a baino lehen, egun hori barne, dirulaguntzen xede diren ekintzak frogatzen dituzten agiriak aurkez ditzatela.

Honako hau izanen da dokumentazioa:

_Fc7.07.14 justifikazio inprimakia, behar bezala betea.

_Fakturen kopiak.

_Ordainketen frogagiriak, esaterako banku-karguak eta ordainagiriak.

_Ondorengo frogagiriak:

.Zabalkunde-materiala: ale bat aurkeztuko da, fakturetan dirulaguntza jasotzeko agertzen den kontzeptu bakoitzeko.

.Publizitatea atzerriko hedabideetan: agertu den hedabidearen ale bat aurkeztuko da, eta portadaren eta iragarkiaren kopia bat.

Dirua jaso dezaketen ekintzak justifikatzerakoan dokumenturen bat aurkeztu ezin bada, eskatzaileak gertaera horren arrazoiak eman beharko ditu eta 2007ko urriaren 19a baino lehen epea luzatzeko eskatu. Luzapena ez da epearen erdia baino handiagoa izanen eta Merkataritza Zerbitzuak espresuki baimendu beharko du.

7. araua._Dirulaguntza eman eta pagatzeko ebazpena.

Merkataritza Zerbitzuak dirulaguntzaren xede izan daitezkeen jarduerak frogatzen dituzten agiriak, aurreko arauan aipatzen direnak, miatuko ditu.

Dokumentazioa osorik badago, Merkataritza Zerbitzuak dirulaguntza eman eta pagatzeko ebazpen proposamena igorriko du organo eskudunera. Proposamen horretan adieraziko da onuradunek betebehar guztiak betetzen dituztela.

Bestela, hein batean eman eta pagatzeko ebazpen proposamena igorriko da. Frogagiriak osatu ondoren, falta den zatia pagatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen horretan epe bat emanen da eta interesatuari ohartaraziko zaio, bete ezik, kobratzeke dagoen dirulaguntza onartua kobratzeko eskubidea galdu dela adieraziko duen ebazpena emanen dela.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesatuek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, Administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. araua._Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala egiaztatzeko, Fc6.02.02 inprimakiko adierazpenean, eskatzaileari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak dirulaguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

2. Dirulaguntza eman eta pagatzeko ebazpenean, arau hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharrak bete ezik, onarturiko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharrak hein batean bete ezik, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehaztuko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuliko.

9. araua._Dirulaguntzen bateragarritasuna eta laguntzen "de minimis" izaera.

1. Deialdi honen dirulaguntzak bateraezinak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

2. Deialdiko dirulaguntzak "de minimis" izaerako laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean eman 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emaniko "de minimis" laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da hiru zergaldiko edozein denboralditan.

Horretarako, onuradunak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako "de minimis" laguntzak adieraztera, eskabideak aurkezten dituztenean.

10. araua._Arauen aurkako errekurtsoa

Arau hauen kontra interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

11. araua._Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Kontsumo Zerbitzuak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, ondokoak zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

BIDAIA POLTSAK

H E R R I A L D E A POLTSA

ALBANIA 870

ALEMANIA 410

ANGOLA 1.730

SAUDI ARABIA 1.220

ALJERIA 360

ARGENTINA 1.730

ARMENIA 1.020

AUSTRALIA 1.940

AUSTRIA 610

AZERBAIJAN 1.220

BANGLA DESH 1.530

BELGIKA 410

BIELORRUSIA 1.020

BOLIVIA 1.630

BOSNIA-HERZEGOVINA 610

BOTSWANA 1.840

BRASIL 1.560

BRUNEI 1.940

BULGARIA 920

KAMERUN 1.330

KANADA (EKIALDEKO KOSTA) 1.120

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA) 1.430

TXAD 1.120

TXILE 1.840

TXINA 2.080

TXIPRE 710

KOLONBIA 1.330

KONGO 1.730

HEGO KOREA 2.040

BOLI KOSTA 1.330

COSTA RICA 1.330

KROAZIA 610

KUBA 920

DANIMARKA 410

EKUADOR 1.330

AEB (ERDIALDEA) 1.140

AEB (EKIALDEKO KOSTA) 940

AEB (MENDEBALDEKO KOSTA) 1.460

EGIPTO 820

EL SALVADOR 1.330

ARABIAR EMIRERRI BATUAK 1.220

ESLOVAKIA 610

ESLOVENIA 510

ESTONIA 1.020

ETIOPIA 1.220

FILIPINAK 1.840

FINLANDIA 610

FRANTZIA (HEGO-MENDEBALDEA) 205

FRANTZIA (GAINERAKOA) 360

GABON 1.330

GEORGIA 1.220

GHANA 1.330

GREZIA 560

GUATEMALA 1.330

GINEA BISSAU 920

GINEA KONAKRY 1.020

EKUATORE GINEA 1.120

HERBEHEREAK 410

HONDURAS 1.330

HUNGARIA 710

INDIA 1.560

INDONESIA 1.840

IRAK 1.120

IRAN 1.330

IRLANDA 410

ISLANDIA 920

ISRAEL 820

ITALIA 410

JAMAIKA 1.330

JAPONIA 2.080

JORDANIA 920

KAZAKHSTAN 1.430

KENIA 1.220

KIRGIZISTAN 1.430

KUWAIT 1.220

LETONIA 1.020

LIBANO 920

LIBERIA 1.020

LIBIA 820

LITUANIA 1.020

LUXENBURGO 410

MADAGASKAR 1.840

MALAYSIA 1.840

MALAWI 1.840

MALI 1.220

MAROKO 360

MAURITANIA 820

MEXIKO 1.140

MOLDAVIA 1.120

MONGOLIA 2.040

NAMIBIA 1.840

NEPAL 1.730

NIKARAGUA 1.330

NIGERIA 1.330

NORVEGIA 610

ZEELANDA BERRIA 2.040

OMAN 1.220

PAKISTAN 1.530

PANAMA 1.330

PARAGUAI 1.630

PERU 1.630

POLONIA 710

PORTUGAL 200

PUERTO RICO 1.020

QATAR 1.200

ERRESUMA BATUA 410

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1.330

TXEKIA 710

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1.730

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 920

ERRUMANIA 920

ERRUSIA 1.040

SENEGAL 920

SERBIA-MONTENEGRO 610

SINGAPUR 1.840

SIRIA 920

SOMALIA 1.220

SRI LANKA 1.840

HEGOAFRIKA 1.330

SUEDIA 610

SUITZA 510

THAILANDIA 1.840

TAIWAN 2.040

TUNISIA 410

TURKMENISTAN 1.430

TURKIA 820

UKRAINA 1.120

URUGUAI 1.730

UZBEKISTAN 1.430

VENEZUELA 1.330

VIETNAM 2.040

YEMEN 1.220

ZAMBIA 1.730

ZIMBABWE 1.730

Iragarkiaren kodea: F0706371