56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1276/2007 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2007rako enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik ezgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan zein sartuko diren ezartzen duena.

Urtarrilaren 29ko 8/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2007rako enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen.

Foru dekretu horren 3. artikuluko 2. puntuak ezartzen du enplegu publikoaren eskaintza honetan %33ko edo gehiagoko ezgaitasun maila duten pertsonendako txanda murriztuetako lanpostu kopurua 65 izanen dela. Eta hauxe ere ezarri zuen: aipatu lanpostuak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko ditu, sartzeko hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, betiere Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan ezintasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak aginduzko txostena luzatuta, eta aipatu Batzorde Mistoak 2007ko martxoaren 13an eta 28an egindako bileretan hartutako erabakiarekin bat, bidezkoa da aipatu zehaztapena egitea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2007rako enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik ezgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba txandetan, 100eko 33ko ezgaitasun maila edo hortik gorakoa duten pertsonentzakoak honako hauek izanen direla:

A) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagozkion deialdiak:

_Administrazio Publikoko (arlo juridikoa) teknikari bat.

_Psikologo bat.

_Enpresa zientzietako diplomatu bat.

_Industri ingeniari tekniko bat.

_Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludun bat.

_Erdi mailako teknikari bat.

_Gizarte langile bat.

_Liburutegiko 2 arduradun.

_Koordinazio operadore laguntzaile bat.

_Liburutegiko laguntzaile bat.

_Telefonista bat.

_12 administrari laguntzaile.

_Mandatari bat.

_Zerbitzu anitzetako bost langile.

_Zerbitzu orokorretako 2 langile.

_Museoko 2 zaintzaile.

B) Hezkuntza Departamentuari dagokion deialdia: maisu-maistra izateko 10 lanpostu, espezialitate hauetan:

_Entzumen eta Hizkuntza espezialitateko bat (gaztelaniaz).

_Ingeleseko bat (gaztelaniaz).

_Ingeleseko bat (euskaraz).

_Musikako bat (gaztelaniaz).

_Pedagogia terapeutikoko bat (gaztelaniaz).

_Lehen Hezkuntzako 3 (gaztelaniaz).

_Lehen Hezkuntzako bat (euskaraz).

_Euskarazko bat.

C) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkion deialdiak:

_OOLTko 24 mediku.

_5 OLT/EUD.

_Fisioterapeuta bat.

_LTE bat.

_ETE bat.

_Erizaintzako laguntzaile bat.

_6 zeladore.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706596