56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1275/2007 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 2007rako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako enplegu publikoaren eskaintzan Espainiako nazionalitatea behar duten lanpostu hutsak zehazten dituena.

Urtarrilaren 29ko 8/2007 Foru Dekretuaren bidez 2007rako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen. Bertan, 4. artikuluan, ahalmena ematen zaio Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari berak erabaki dezan, kasuko hautapen probetarako deialdia onetsi baino lehen, zein lanpostuk berezko duten ahalmen publikoaren erabilera eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko ardura, haietan Espainiako nazionalitatea eskatzeko.

Hori horrela, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 7. artikuluak, gaur egun duen testuaren arabera (maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legearen bidez finkatua), ezartzen du Europar Batasuneko beste estatuetako kide diren herritarrak espainiarren baldintza berberetan sartzen ahalko direla lanpostu publiko guztietan, salbu eta aginte publikoan zuzenean edo zeharka parte-hartzea eratxikita dutenetan eta Estatuaren edo Administrazio Publikoen interesak gordetzeko helburua duten funtzionario lanpostuetan.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2007rako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako enplegu publikoaren eskaintzan Espainiako nazionalitatea behar duten lanpostu hutsak zehaztea, honako hauek hain zuzen ere:

_Administrazio Publikoko teknikaria (arlo ekonomikokoa).

_Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikokoa).

_Ogasuneko teknikaria.

_Mediku ikuskatzailea.

_Osasun Publikoaren ikuskatzailea.

_Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea.

_Suhiltzaileen sarjentua.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706597