56. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1113/2007 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E maila edo taldeko 109 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 10eko 1113/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E maila edo taldeko 109 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebatzi da eta honela esleitu dira lanpostu hutsak:

María Blanca Sánchez Mendoza andreari 35774 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Iruñeko "Julio Caro Baroja-La Granja" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia.

Ana María Beraza Loidi andreari 35791 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Barañaingo "Alaiz" Bigarren Hezkuntzako institutuari atxikia.

Rosa María Ascunce Beguiristáin andreari 100 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Carmen Celina Satrústegui Oscoz andreari 3317 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

María Esther Ripoll Alava andreari 35789 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia.

Juan José del Villar Carabia jaunari 90 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa. B motako ibilgailuak gidatzeko baimena eta lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar ditu, eta lanpostua Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia dago. Destinoa Iruñean du.

Santiaga Martínez Arias andreari 1720 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Josefa Gómez Guardia andreari zeladore lanpostu huts bat, Nafarroako Ospitaleko Z.G.A. eta Zeladoreen Erizaintza Unitatean.

Gerarda Sánchez de Partearroyo andreari 4830 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari atxikia, destinoa Iruñean duena.

María Pilar Cabañas Napal andreari 868 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Trinidad Legarda Ibáñez andreari 7415 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Ana María Calderón Ruiz andreari 2943 lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Iruñeko "Santa Teresa" haurtzaindegiari atxikia.

María Mercedes García López andreari 34926 zenbakiko lanpostu hutsa, Museoko zaintzailearena, Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Candelaria de la Gracia Méndez andreari 2927 zenbakiko lanpostu hutsa, garbitzailearena, Iruñeko "San Jorge" haurtzaindegiari atxikia.

María Remedios Larreta Ciordia andreari, 35814 zenbakiko lanpostu hutsa, Museoko zaintzailearena, Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Rita Napal Oteiza andreari 35053 zenbakiko lanpostu hutsa, Museoko zaintzailearena, Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

María Luisa Pérez Alvarez andreari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 30185 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Elisa Gómez de Segura Juániz andreari 6334 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Lizarran duena.

Alejo Mindeguía Mindeguía jaunari 1491 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa (arrain haztegia). B motako ibilgailuak gidatzeko baimena eta lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar ditu eta lanpostua Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago. Destinoa Anotzen du.

María Carmen Espinar Cogolludo andreari 2929 lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Iruñeko "Ninia Etxea" haurtzaindegiari atxikia.

Inmaculada Zambrano Ruiz andreari 34910 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Antonio Gabari Herrero jaunari 35805 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, San Adriango Ega Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia.

María Elena Andrea Couto Lemos andreari, lan-kontratadun finkoen izaera eta lanaldi partzialeko kontratua baitu, 35816 zenbakiko lanpostu hutsa, Museoko zaintzailearena, lanaldi osokoa, Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta destinoa Iruñean duena.

Felisa Arenas Mariscal andreari 3121 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Iruñeko El Vergel zaharretxeari atxikia.

María Carmen Fernández Elvás andreari, lan-kontratadun finkoen izaera eta lanaldi partzialeko kontratua baitu, 5375 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa. B motako ibilgailuak gidatzeko baimena eta lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar ditu. Lanaldi osokoa da eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia dago. Destinoa Iruñean du.

Cristina Obanos García de Galdeano andreari 35057 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Lizarrako "Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia.

Cristina Jiménez Hernández andreari, lan-kontratadun finkoen izaera eta lanaldi partzialeko kontratua baitu, 7218 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, lanaldi osoarekin, Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta destinoa Tuteran duena.

Julia Pérez Jiménez andreari 34927 zenbakiko lanpostu hutsa, Museoko zaintzailearena, Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Begoña Rico Beaumont andreari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 37 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa. Lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar du. Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago eta destinoa Cordovillan du.

Dolores Nieto Navarro andreari 6332 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Agoitzen duena.

Ana Esther Serna Antón andreari 3162 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Iruñeko San José Zentroari atxikia.

María Dolores Induráin Campo andreari 2962 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Burlatako "Amanecer" haurtzaindegiari atxikia.

José María Martín Hernández jaunari, jarduneko zerbitzura itzuli dela-eta behin-behinekoz esleitu zaion lanpostuarekin, 4991 zenbakiko lanpostu hutsa, zerbitzu anitzetako enplegatuarena. Lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar du. Iruñeko Larrabide kiroldegiari atxikia dago.

Begoña Jiménez Matute andreari zeladore lanpostu huts bat, Nafarroako Ospitaleko Z.G.A. eta Zeladoreen Erizaintza Unitatean.

María Jesús Gutiérrez Imaz andreari, lan-kontratadun finkoen izaera eta lanaldi partzialeko kontratua baitu, 3202 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, lanaldi osokoa, Iruñeko San Jose Zentroari atxikia.

María Reyes Rodríguez Oteo andreari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 3269 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Iruñeko San Jose Zentroari atxikia.

Arturo Iturri Malón jaunari 3094 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Teknikoetako laguntzailea. Lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar du. Iruñeko El Vergel zaharretxeari atxikia dago.

María Luisa Iraola Sáez de Albéniz andreari, lan-kontratadun finkoen izaera eta lanaldi partzialeko kontratua baitu eta prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 5000 zenbakiko lanpostu hutsa, zerbitzu anitzetako enplegatuarena, lanaldi osokoa. Lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar du. Iruñeko Larrabide kiroldegiari atxikia dago.

Florentino Jiménez Merideño jaunari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 77 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa. B motako ibilgailuak gidatzeko baimena eta lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar ditu. Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago eta destinoa Iruñean du.

Puy Sánchez Serrano andreari 5403 zenbakiko lanpostu hutsa, zerbitzu anitzetako enplegatuarena. Lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar du. Iruñeko Larrabide kiroldegiari atxikia dago.

Iñigo Larrondo González jaunari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 2812 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa, Iruñeko El Vergel zaharretxeari atxikia.

Miguel Fernández Bortiri jaunari, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 87 zenbakiko lanpostu hutsa, Zerbitzu Orokorretakoa. Lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoa behar du eta Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago eta destinoa Iruñean du.

Deialdia 2006ko urtarrilaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 4. zenbakian.

Iruñean, 2007ko apirilaren 10ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706419