55. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

345/2007 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez eusten zaien ikastetxeetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza-ikastaroak egiteko 39 laguntzatarako dei egiten duena.

Hezkuntza Departamentuak uste du behar-beharrezkoa dela Nafarroako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten irakasleek beren hizkuntz trebetasuna eguneratu eta beren prestakuntza metodologikoa hobetu dezatela, bereziki berezko eta egiazko giroetan, horrekin batera irakasten dituzten hizkuntzak hitz egiten dituzten herrien gizartea eta kultura ezagut ditzaten.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du eta horretan aditzera eman du beharrezkoa dela Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxeen Estatuko Erregistroan ageri diren ikastetxeetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza ikastaroetarako laguntzak emateko deialdia egitea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxeen Estatuko Erregistroan ageri diren ikastetxeetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza-ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen deialdia onestea 2007. urteko udarako.

2. Programa honetarako 28 laguntza baimentzea, ikastetxe publikoetarako, gehienez ere 39.200 euro, 2007rako aurrekontuko "Hizkuntza irakasleen prestakuntza" izeneko 422002 41540 2266 321200 kontusailetik finantzatuko da.

3. Programa honetarako 11 laguntza baimentzea, ikastetxe itunduetarako, gehienez ere 15.400 euro, 2007rako aurrekontuko "Hizkuntza irakasleen prestakuntza" izeneko 422001 41520 4809 321200 kontusailetik finantzatuko da.

4. Ebazpen hau eta honen eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 10ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako prestakuntza-ikastaroak egiteko laguntzetarako deialdia

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko helburua atzerriko hizkuntzetako irakasleek hizkuntza eta metodologia arloetako gaitasuna hobetzea da, berezko egoera batean murgildurik, irakasten duten hizkuntza mintzatzen den herrialdeko gizartea eta kultura ezagutaraziko diena.

Horretarako, Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publiko eta itunduetako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako 39 dirulaguntzatarako dei egiten da, atzerrian ikastaroak egin ahal ditzaten, arau hauei jarraituz:

ARAUAK

1._Deialdiaren xedea.

Hezkuntza Departamentuak Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako atzerriko hizkuntzetako irakasleendako 39 laguntzatarako dei egin du, irakasten duten hizkuntza mintzatzen deneko herrialdeetan ikastaroak egin ahal ditzaten, 2007ko uzta-agorriletan.

39 laguntza horietarik, 28 ikastetxe publikoetako irakasleendako dira eta 11 sare itunduko irakasleendako.

Gainera, Hezkuntza Departamentuak sustatzen dituen programa elebidunek irakasleen prestakuntza behar dutenez, sare publikoko 28 beketariko 4 Bigarren Hezkuntzan programa horien esparruan atzerriko hizkuntzetan diharduten baina hizkuntzarik irakasten ez duten irakasleendako izanen dira. Laguntza horiek banatzen ez badira, atzerriko hizkuntzen espezialitateko irakasleendako izanen dira.

2._Ikastaroen ezaugarriak.

Prestakuntzak gutxienez ere bi aste iraunen du eta gutxienez ere 25 ordu izanen ditu astean. Eskolaz kanpoko jardueren orduak, hala nola, bisitarenak, antzerkiarenak eta abarrenak ez dira behin ere zenbatuko.

3._Betebeharrak.

3.1. Hezkuntza Departamentuaren menpeko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan diharduten irakasleek hartzen ahalko dituzten laguntza hauek, betebehar hauetariko bat betetzen badute:

3.1.1. Atzerriko hizkuntzetako irakaslea izatea eta 2005-06 eta 2006-07 azken ikasturteetan atzerriko hizkuntza bat gutxienez ere 9 orduz irakatsi izana, Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxeen Estatuko Erregistroan ageri diren ikastetxeetan.

3.1.2. Bigarren Hezkuntzako irakaslea izatea, hizkuntzarik ez irakastea eta beren espezialitatea atzerriko hizkuntzan irakastea, Hezkuntza Departamentuak sustatu eta baimenduriko programen barruan.

3.2. 2004, 2005 eta 2006. urteetan atzeko laguntzarik hartu ez izana (Comenius 2.2.C, Grundtvig 3, Nafarroako Gobernuaren laguntzak eta abar).

3.3. 2007ko udarako antzeko laguntzarik hartu ez izana (banakako mugikortasunerako laguntzak: Comenius, Grundtvig edo Arion).

3.4. Espainia osoko lekualdatze lehiaketarik egonez gero, destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo eskatu ez izana.

4._Laguntzen zenbatekoa eta estaldura.

4.1. Laguntza hauen helburua ez da jarduerak sorturiko gastuen %100 estaltzea, matrikula, osatua, ohiko bizilekutik ikastaroa egiten den tokirako joan-etorriak eta bestelako oinarrizko gastuak baizik.

Laguntzak ez ditu behin ere estaliko mantenduaren gastuak, agentziek ikastaroak bilatu eta kudeatzekoak, bidaia aseguruenak, txangoenak edo ikastaroa egiten den tokira egunero joatekoak. Gastuak deialdi honetako 9.3 puntuan xedatzen denaren arabera frogatu beharko dria.

4.2. Kobratu beharreko laguntzaren zenbatekoa 1.400 euro bitartekoa izanen da, kontzeptu bakoitzerako ezartzen diren gehieneko mugak kontuan hartuz, ondoren bi asterako zehazten denaren arabera:

_Matrikula: 1000 euro bitarte.

_Ostatu hartzea: 250 euro bitarte astean.

_Joan-etorriak:

a) 300 euro bitarte, Europan izanez gero.

b) 500 euro bitarte, Europan ez bada.

Erabiltzen den garraiobidearen (hegazkin, tren edo autobusaren) jatorrizko billeteen %100 pagatuko da edo, horrela ez bada, edozein garraiobidetako turista klaseko billetearen zenbatekoa.

4.3. Betiere Hezkuntza Departamentuak aukera izanen du salbuespenezko gorabeherak baloratzeko, kontzeptu bakoitzerako ezarririko zenbatekoa kasuan-kasuan aldatzen ahalko dutenak. Halaber, gehiegizkotzat jotzen baditu, gastu edo frogagiri batzuk ezesten ahalko ditu. Kobratzen den laguntzak ez dio inoiz mozkinik sortuko esleipen-hartzaileari. Dirulaguntza horiengatik ez da zergarik pagatu behar.

5._Agiriak.

Deialdian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten irakasleek honela egin behar dute eskaera:

5.1. Eskabidea, ereduaren arabera (2. eranskina).

5.2. Emaniko zerbitzuak frogatzea:

5.2.1. Ikastetxe publikoetan:

_Zerbitzuen orria, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak ofizioz bilduko duena.

_Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria, non adieraziko baitira: eskatzaileak irakasten duen atzerriko hizkuntza, hezkuntza maila, maiztasuna (irakaslearen asteko ordutegiaren fotokopia konpultsatua), bai ikasturte honetakoa, bai aurreko ikasturtekoa (05-06 eta 06-07 ikasturteetakoa).

Hizkuntzarik ez baina beren diziplinak atzerriko hizkuntza batean irakasten dituzten irakasleen kasuan, ziurtagiri horrek atzerriko hizkuntzan diren arlo eta mailak zehaztu beharko dira.

5.2.2. Ikastetxe itunduetan:

Kasuan kasuko ikastetxeko zuzendaritzak ziurtatu beharko ditu zerbitzuak, hezkuntza ikuskatzailetzaren oniritziarekin, eta horietan hizkunza, hezkuntza maila, maiztasuna (irakaslearen asteko ordutegiaren fotokopia konpultsatua), bai ikasturte honetakoa, bai aurreko ikasturtekoa (05-06 eta 06-07 ikasturteetakoa) zehaztuko dira.

5.3. Alegatu nahi diren ikasketa eta lanbide merezimenduak jatorrizko agirien bidez edo kotokopia konpultsatuen bidez frogatzea (3. eranskineko 2, 3, 4 eta 5. puntuak).

5.4. Aurkezten diren agirien zerrenda, bakoitza bere zenbaki, data eta sinadurarekin, aipatu baremoan ageri den ordenari segituz.

6._Eskabideen aurkezpena.

Laguntza hauek hartzeko eskabideak Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña), Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariari igorririk.

Eskabideak aurkezteko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusten den edozein bulego ere erabiltzen ahalko da. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntza eskaera ez badago puntu guztietan betea, edo eskaera baloratzeko behar diren alderdi guztiak ez badira behar adina frogatu, eskatuko zaio eskatzaileari zuzen dezala atzemandako akatsa, jakinarazi eta biharamunetik bost egun naturaleko epean. Epe horretan gainerako agiriekin batera aurkezten ez diren merezimenduen ziurtagiriak ez dira behin ere onartuko.

7._Hautapen Batzordea.

Horretarako izendatuko den Batzorde batek baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskabide guztiak. Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendaria izanen da Batzordeko lehendakaria edo, bestela, hark izendatzen duena. Zerbitzu horri atxikiriko langile teknikoak izanen dira Batzordeko kideak.

8._Deialdiaren ebazpena.

Hautapen Batzordeak zerrenda baten bidez argitaratuko ditu hautapen prozesuaren behin-behineko emaitzak, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian eta http://www.pnte.cfnavarra.es webgunean. Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:

8.1. Hautatu diren eskarien eta lortu diren puntuazioen zerrenda, eta esleitutako gehieneko zenbatekoa.

8.2. Ordezko gelditu direnen zerrenda, puntuazio ordenaren araberakoa.

8.3. Baztertutako eskabideen zerrenda, arrazoia zein izan den erantsirik.

Hautagaiek erreklamazioak aurkez ditzakete Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuan, aipatutako behin-behineko ebazpena jendaurrean jarri eta 5 egun naturaleko epean. Epe hori iraganik, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, batzordeak laguntzak emateko behin betiko zerrenda argitaratuko du.

Behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hamar egun naturaleko epean, hautatuek beren onarpena edo uko espresa igorri beharko dute Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, faxaren bidez (848 426615), posta elektronikoaren bidez (eechenie@pnte.cfnavarra.es), edo ohiko postaz (Hezkuntza Departamentua, Santo Domingo aldapa, zk.g, 31001 Iruña) eta eskaturiko jardueran izaniko edozein aldaketa adierazi, horrelakorik bada.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du.

Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta bertan onuradunen, erreserbako irakasleen eta, zergatikoak emanda, ezetsitako eskabideen izen-deituren zerrenda sartuko da.

Hezkuntza Departamentuak ikastaroa egiteko aldez aurreko laguntza ezabatzeko eskubidea atxikitzen dio, destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatu dela edo betebehar gisa ezartzen den edozein baldintzak 2007-2008 ikasturtean indarrean ez dirauela frogatzen bada.

Epe horretan horri uko egin dakiokeenez eta erreserbako eskatzaileak bere beharretarako egoki den ikastaroa aurkitzea zaila denez, denbora gutxi baita, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maiatzaren 31ren ondorengo edozein uko hurrengo deialdietatik baztertzeko arrazoi izanen da. Horrela, 2007ko deialdian edo antzekoetan laguntza izan zirenak antzeko aukera berdintasunean izanen dira.

9._Agiriak eta laguntzen ordainketa.

Esleituriko laguntza guztiak jarduera egin dela frogatu ondoren pagatuko dira. Horretarako, partaideek, 2007ko irailaren 7a (ostirala) arte, egun hori barne, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

9.1. Ikastaroko azken txostena, haren ezaugarri eta helburuak, eginiko jarduerak eta norberaren balorazioa bilduko dituena (4. eranskina).

9.2. Ikastaroa joan dela ziurtatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua, partaidearen izen-deiturak, ikastaroaren datak eta eginiko ikastorduak azalduko dituena (eskolaz kanpoko jarduerak, osagarriak eta gizarte programa ez dira aipatuko).

9.3. Jatorrizko faktura eta billeteak (edo, bidezko bada, elektronikoak) edo eginiko ordainketa frogatzen duen agiria, non bidaiaren, osatatuaren eta ikastaroaren izen emateko gastuak sailkaturik agertuko baitira. Beste kontzeptu batzuengatik gasturik egin bada, bereizirik agertu beharko dute.

Dirulaguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, betiere, nazioko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak batera erdietsi badira, dirulaguntza emateko ebazpenak aldatu ahalko dira.

Dirulaguntza jaso dutenak beharturik daude Hezkuntza Departamentuak eska diezaiekeen argibide oro ematera eta behar den finantza kontrolaren menpe geldituko dira.

10._Ziurtapena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak ziurtagiri bat eginen du, jarduerari ofizialki aitorpena emanen diona, ikastarora joateko ziurtagirian zehazten denaren adinako ordu zenbaketa barne. Behin ere ez dira 30 ordu baino gehiago astean ziurtatuko ikastarorako. Eskolaz kanpoko orduak ere ez dira kontatuko.

11._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntza kontseilariari igorria, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu, jendaurrean paratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

12._Aurkezturiko agiriak jasotzea.

Behin betiko ebazpena argitaraturik, hori irmo bihurtzean, interesdunek edo pertsona baimendunek agiriak eramaten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentura, hilabete iragan arte, salbu eta bide administratiboan errekurtsoren bat paratzeagatik zaindu behar direnean.

2. ERANSKINA

Eskabide eredua

I._Norberaren datuak.

Izen-deiturak

NAN/IFZ ................., Helbidea

Posta kodea ................., Herria ................., Probintzia

Telefonoa .................................., Posta elektronikoa

II._Lanbidearen datuak.

Abiaburuko kidegoa ........................... LEZ:

Lan egoera (behin betikoa, behin-behinekoa, kontratupekoa)

Irakasten dituen arlo eta mailak

Ikastaroak

Helmugako ikastetxea

Ikastetxe mota (publikoa, itundua) ..............................................., Telefonoa

Ikastetxearen helbidea

Herria ................... Posta kodea

III._Jardueraren datuak.

Ikastaroaren izenburua

Ikastetxe antolatzailea

Tokia

Egunak ................. Zenbat aste

Gastuen aurreikuspena (gutxi gorabehera):

Matrikula eta irakaskuntza

Ostatu hartzea

Bidaia

Guztira

.................................(e)n, 2007ko ...............aren.....(e)an.

(Sinadura)

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

3. ERANSKINA

Atzerriko hizkuntzetako irakasleendako baremoa

1._IRAKASKUNTZA-MEREZIMENDUAK.

1.1. Eskaturiko ikastaroaren xede den hizkuntza irakasten emaniko urte bakoitzeko (0,25 puntu).

3

Zerbitzu ziurtagiria, Hezkuntza Departamentuak emana.

Irakaskuntza pribatuan emandako zerbitzuen ziurtagiria.

1.2. Hizkuntza irakasten funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko (0.25)

2

1.3. Katedradun izateagatik.

0.50

2._ATZERRIKO HIZKUNTZAK SUSTATZEKO JARDUERAK, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK AITORTUAK:

Trukaketak, Europa osoko proiektuak, Nafarroako hizkuntza eskoletan irakastea, eta abar.

2

Egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

3._ETENGABEKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK:

Bestelako ikastaro, mintegi, lantalde egonkor edo prestakuntza modalitateak, programako hizkuntzekin eta haien metodologiarekin lotuak badaude. (0,1 puntu prestakuntzaldiko 10 orduko, gehienez ere 0,5 puntu jarduerako).

3

Egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

4._ATZERRIKO HIZKUNTZEI ETA HAIEN IRAKASKUNTZARI BURUZKO ARGITALPEN, IKERKETA ETA LANAK

(0,5 puntu bitarte laneko).

1

Egindakoaren aleak.

5._BESTE HIZKUNTZA BATZUK:

Irakasten duena edo irakasteko gaitasuna ematen diotena ez beste hizkuntzen eskola ofizialetako titulazioak. Oinarrizko zikloa (0,5 puntu), goi zikloa (puntu bat).

2

Ikasketa titulu edo ziurtagirien fotokopia konpultsatua.

6._LEHENAGO PARTE HARTU IZANA:

6.1. Atzerrian behin ere Administrazio Publikoek finantzaturiko prestakuntzarik egin ez izana.

2

Zinpeko adierazpena (beste autonomia erkidego batzuetatik datozenendako).

6.2. Atzerrian azken 5 urteetan Administrazio Publikoek finantzaturiko prestakuntza-ikastarorik egin ez izana.

1

Zinpeko adierazpena (beste autonomia erkidego batzuetatik datozenendako).

Atzerriko hizkuntzetan hizkuntzarik irakasten ez duten irakasleendako baremoa

1._IRAKASKUNTZA-MEREZIMENDUAK.

1.1. Eskaturiko ikastaroaren xede den hizkuntza irakasten emaniko urte bakoitzeko (0,25 puntu).

3

Zerbitzu ziurtagiria, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak emana.

1.2. Atzerriko hizkuntzan irakasten funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko (0.25 puntu).

2

1.3. Bere espezialitatea ikastaroaren xede den atzerriko hizkuntzan irakasten emandako orduak (0,5 puntu 3 orduko)

2

Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria

2._ATZERRIKO HIZKUNTZAK SUSTATZEKO JARDUERAK, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK AITORTUAK:

Trukaketak, Europa osoko proiektuak, eta abar.

2

Egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

3._ETENGABEKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK:

Atzerriko hizkuntzei eta hauen irakaskuntzari loturiko ikastaro, mintegi, lan talde egonkor edo bestelako prestakuntzetara joateagatik (0,1 puntu prestakuntzaldiko 10 orduko, 0,5 puntu jarduerako).

3

Egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

4._IKASKETA MEREZIMENDUAK.

4.1. Irakasten duena edo irakasteko gaitasuna ematen diotena ez beste hizkuntzen eskola ofizialetako titulazioak. Oinarrizko zikloa (0,5 puntu), goiko zikloa (1 puntu).

2

Ikasketa titulu edo ziurtagirien fotokopia konpultsatua.

4.2. Laguntzaren xede den hizkuntzaren espezialitateko lizentzia edo diploma (1 puntu)

2

5._BERTZELAKOAK:

5.1. Atzerrian behin ere Administrazio Publikoek finantzaturiko prestakuntzarik egin ez izana.

2

Zinpeko adierazpena (beste autonomia erkidego batzuetatik datozenendako).

5.2. Atzerrian azken 5 urteetan Administrazio Publikoek finantzaturiko prestakuntza-ikastarorik egin ez izana.

1

Zinpeko adierazpena (beste autonomia erkidego batzuetatik datozenendako).

4. ERANSKINA

Ikastaroko azken txostena

Datu orokorrak

Partaidea:

_Izen-deiturak

_NANa

_Hezkuntza erakundea: HLHIP, DBHI, BHI, HEO, bestelakoak (zehaztu)

_Irakasten dituen arlo eta mailak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBHko 1. zikloa, DBHko 2. zikloa, Batxilergoko 1.a, Batxilergoko 2.a (zehaztu)

_Ikastetxean duen kargua: zuzendaria, ikasketaburua, idazkaria, departamentuburua, irakasle tutorea.

_Irakaskuntzan emandako urteak

_Hizkuntzak irakasten emandako urteak

_Parte hartu dueneko ikastaro, mintegi edo lan taldeak, hizkuntzari lotuak (kopurua)

Ikastaroa:

_Izenburua:

_Ikastetxe antolatzailea:

_Tokia eta egunak:

_Partaideen kopurua (gutxi gorabehera), ezaugarriak eta nazionalitatea:

_Ikastordu kopurua:

_Ordutegia: (galdetegiarekin batera programa aurkeztu)

Bestelakoak:

_Ostatu hartzea: familia batekin, egoitza batean, bestelakoak: (zehaztu). Zu arduratu zinen ala ikastaroa antolatu duen ikastaroa?

_Bidaia

_Eskolaz kanpoko jarduerak edo gizarte programa

Memoria pedagogikoa (bi orri, gutxi gora behera)

_Ikastaroa aukeratzeko arrazoiak, irakaskuntzari lotuak

_Ikastaroa bukatu ondoren zabalpenerako izan litezkeen estrategiak.

_Zuk eginiko jarduerak ikasleengan eta ikastetxean izaniko eragina baloratu.

_Ikastaroa zehaztasunez azaldu:

.Helburuak

.Edukiak

.Metodologia

.Ikastaroa baino lehenagoko prestakuntza

.Ondorengo jarraipena

.Lan metodoa (ponentziak, lantegia, banakako eta taldekako jarduerak)

.Materialak

_Bestelako ekarpenak

5. ERANSKINA

Hizkuntza irakasleendako atzerriko ikastaroen gastuen zerrenda. 2007ko uda

Izen-deiturak:

Herrialdea. Hiria:

Zenbat aste:

Bidaia gastuak:

Ikastaroaren gastuak:

Ostatu hartzea:

Bestelakoak:

Gastuak, guztira:

Pagatu beharrekoa, guztira:

Eguna:

Iragarkiaren kodea: F0706482