55. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

283/2007 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen deialdi orokorra behin betikoz bukatutzat ematen duena, 2006-2007 ikasturterako.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, uztailaren 19ko 752/2006 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen deialdia onetsi zuen, 2006-2007 ikasturterako.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, azaroaren 22ko 1241/2006 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz eman zuen bukatutzat deialdia.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuak, Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen behin-behineko ukapenak berrikusteko eskabideen gainean ebatzi ondoren, txosten bat aurkeztu du, non proposatu baitu, deialdiko zortzigarren arauan xedaturikoarekin bat, ebazpen bat eman dadila, Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak behin betikoz eman eta ukatzen dituena, 2006-2007 ikasturterako. Hezkuntza Bereziko Beka eta Laguntzen Batzordearen akta erantsi du, laguntzak behin betikoz eman eta ukatzeko proposamena biltzen duena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Bereziko beka eta laguntza eman eta ukatuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean agertzen den bezala.

2. Behin betiko zerrenda Hezkuntza Bereziko Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuan jendaurrean para dadila, deialdiko zortzigarren arauan xedaturikoarekin bat.

3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak egin ditzala. Guztira 98.504 euro dira emaniko laguntzak pagatzeko. 2006rako gastu aurrekontuko 4000079891 agiriko soberakinen kontutik finantzatuko da.

4. Ebazpen hau, eranskinik gabe, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Berariazko Hezkuntza Berezien Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Berariazko Programen Bulegoari, Eskola Orientaziorako Bulegoari eta CREENAko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

Iruñean, 2007ko martxoaren 22an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0705884