55. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1253/2007 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 13ko 2773/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2006ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 8an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdiko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Era berean, bidezkoa da epaimahaian parte hartzeko Administrazio Erroko Langileen Batzordeko bi ordezkari izendatzea, Batzordeak ez baitu izendapenik egin; eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, kontuan hartuta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak proposaturiko aldaketak.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

_Epaimahaiburua: José Luis Menéndez Rodríguez jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren eta Telekomunikazioen Gizartea Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

_Ordezkoa: Alberto Solchaga Ibero jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: José Manuel López Alemany jauna, Telekomunikazio Ingeniaria, Obras Públicas y Telecomunicaciones de Navarra, S.A. (OPNATEL) enpresaren kudeatzailea.

_Ordezkoa: Jesús Jaime Flamarique Zaratiegui jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Departamentuen Proiektuen Ataleko burua.

_Mahaikidea: Yolanda Blanco Rodríguez andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua.

_Ordezkoa: Joaquín Sanz Ureta jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Azpiegitura eta Ingurune Teknologikoen Ataleko burua.

_Mahaikidea: Lino Vázquez López jauna, Telekomunikazio Ingeniaria, Obras Públicas y Telecomunicaciones de Navarra, S.A. (OPNATEL) enpresaren Proiektuen Arloko burua.

_Ordezkoa: José Manuel Vázquez López jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Gizarte eta Osasun arloko Proiektuetarako Ataleko burua.

_Mahaikide idazkaria: Jesús Ignacio Ilundáin Suquía jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Zerbitzuen Antolamendu eta Kudeaketa Ataleko burua.

_Ordezkoa: Manuel Goicoechea Sola jauna, Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa), Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuari atxikia.

3. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

_Txanda irekia:

Onartuak

ABARZUZA CORTAIRE, LUIS

ARAMENDIA MUNETA, JUAN RAMON

AZCONA LOPEZ, JAIONE

AZPARREN ARDANAZ, AINTZANE

BARTUAL GARCIA, FRANCISCO JAVIER

BASTERRECHEA TORRECILLA, NEREA

BELINCHON HERAS, DELIA

BLAZQUEZ FERNANDEZ, AMAIA

CIA GOYEN, IÑIGO

DELGADO HUARTE, DANIEL

DIAZ GALAN, SILVIA

DIAZ ITURRIAGA, MERCEDES

DOMINGUEZ ECHAVARRI, FRANCISCO JAVIER

ECHEVERRIA MARTORELL, SONIA

FERNANDEZ HERAS, JORGE

GARBISU DE GOÑI, UNAI

GARCIA CENOZ, JAVIER

GOÑI ITURRI, AMAYA

GOÑI SOTO, ARITZ

GOÑI VITORIA, ANTONIO

GONZALEZ BARBARIN, EDUARDO

HERNANDEZ RABAL, ANA

HUARTE MARTINEZ, IRENE

IBAÑEZ OTAZUA, OLATZ

ISIDRO TORREBLANCA, JOSE

JIMENEZ GARAYOA, CAROLINA

LARRAYA ESLAVA, MIGUEL ANGEL

LLORENTE BASTERRA, MYRIAM

LOCIGA SANTOS, ARKAITZ

MANGAS MARTINEZ, RUBEN

MARIÑELARENA GURBINDO, ALEJANDRO

MARRUEDO ARRICIBITA, ASIER

MELIZ GABAS, ELENA

MONTESINOS SANTANDER, MIGUEL

MORENO BAQUEDANO, JOKIN

MUÑOZ LABIANO, ANDER

OTEIZA CILVETI, JOSU

PADILLA LOPEZ, ESTHER

REMIREZ MAYAYO, AINHOA

RODES ESTENOZ, CARMEN

ROMANOS FORCADA, IÑIGO

SANZ CORRES, ANAI

SARAGÜETA ALVIRA, MIGUEL JAVIER

TAINTA AUSEJO, SANTIAGO

TURULLOLS CARDENAL, PEDRO

UCAR VARGAS, BEATRIZ

URIARTE BARTOLOME, BORJA

VILLAVERDE LOPEZ, THAIS

ZABALZA ITURRI, LEYRE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0706538