55. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko deialdia, enpresa-sortzaile gazteek enpresak eratu ditzaten

Iruñeko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatuak 2007ko martxoaren 22an onetsi zuen diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko Deialdia, enpresa-sortzaile gazteek 2007. urtean enpresak eratze aldera.

Deialdi honen helburua enpresa-sortzaile gazteei banakako ebaluazioaren araubidean diru-laguntzak emateko prozedura garatzea da, jarduera ekonomiko berriak eratu ditzaten, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsi baitzuen. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu, jendaurreko epean, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoa betez.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 2006ko otsailaren 17ko 21. zenbakian.

Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da.

1._Aurrekontua.

Deialdi honi 32.700 euro esleituko zaio, gehienez ere, Udalaren Aurrekontuko 7145320/470000 kontusailaren kargura esleitu ere.

Pertsona fisikoei eta nortasun juridikorik gabeko sozietate irregularrei emanen zaien kopuruak ezin izanen du gainditu 600 euroko muga. Pertsona juridikoek, aldiz, 1.500 eurora bitarte jasotzen ahalko dute.

Baldin eta deialdi hau ebazteko datan 2007. urte honetarako Udalak hitzarmen eta diru-laguntzetarako duen programan egiteko diren beste zenbait jarduera egin gabe badira, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak deialdi honetarako esleitu ahalko dira, halako eran non horrek ez baitu ekarriko beste deialdi bat egin beharra; haatik, haien onuradun izanen dira oinarri hauekin bat eskaerak egin dituzten entitateak, betiere eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztu badituzte.

2._Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen xedea eta helburua enpresa-sortzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea da.

Onuradun izateko, jarduera ekonomiko berriak eratu behar dira, 2006ko abenduaren 1etik 2007ko azaroaren 15era bitarte doan epean eratu ere, eta, salbuespen gisara, jarduerok epe hori baino lehenago eratu dituztenak ere izan daitezke onuradun, baldin eta 2006ko deialdian parte hartu eta eskatutako dokumentazioa ezin izan dutela aurkeztu egiaztatzen badute.

Ez dute diru-laguntzarik jasoko jokoarekin, tabernekin edo antzekoekin loturiko jarduerek. Diru-laguntza ukatzeko zioa izanen da deialdi hau baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren konturako jardun izana.

Hona, onuradunen betebeharrak:

a) Diru-laguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea edo diru-laguntzaren oinarria den jokabidea hartzea.

b) Organo emailearen edo erakunde laguntzailearen aurrean justifikatzea betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela, bai eta jarduerari ekin diotela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete egin dutela ere.

c) Organo emaileak edo, bestela, erakunde laguntzaileak egin beharreko egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei men egitea, bai eta kontrol-organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei ere men egitea, betiere Udalaren agiritegietan jaso ez eta aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik. Horiek horrela, proiektuari 18 hilabetean zehar eutsi behar zaio, gutxienez, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman eta hortik aitzina. Eta diru-laguntza aldatu edo itzularazteko aukera izanen du, betiere itxiera ezinbesteko arrazoiek eragin ez badute.

d) Helburu berbera duten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea organo emaileari edo entitate laguntzaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak (aplikagarria izanez gero, egiaztatu beharko dute egunean dituztela nahitaezko mutualitateei ordaindu beharrekoak). Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du Udalarekiko betebeharrak egunean dituztela.

f) Kontabilitate-liburuak, izapide-erregistroak eta gainerako agiriak izan behar dituzte, behar bezala ikuskatuak izan ere, onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek ezarritakoekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.

g) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak, agiri elektronikoak barne direla, gordetzea, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.

h) Behar bezalako publizitatea egitea, dirua jaso behar duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak Iruñeko Udalak finantzatu dituztela jakitera emate aldera, betiere betekizun hori kasuan kasuko deialdiak, hitzarmenak edo ebazpenak exijitzen badu.

i) Jasotako funtsak itzultzea, Ordenantza honek horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.

j) Proiektuaren bideragarritasun-txostena eskuratua izatea, Ekonomiako Alorreko ekonomilari batek ikus-onetsia; bertan adierazi beharra dago, besteak beste, zenbat lanpostu sortu diren.

l) Diru-laguntza hau bakarrik behin jasotzen ahalko da, eta etorkizunean ezin izanen da deialdi honetan parte hartu.

3._Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak.

Baldintza orokorrak bete eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren batek ere ukitzen ez dituen pertsona fisikoek, sozietate irregularrek edo pertsona juridikoek eska ditzakete diru-laguntzak, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

I._Unitate ekonomikoa osatzen duten Iruñeko 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izatea, baldintza hori 2006/12/31n betetzen badute, betiere ondokoekin bat:

a) zerga-egoitza eta negozioa Iruñeko udalerrian izatea.

b) jardueraren eraketa-data baino lehen langabezian egotea,

c) eta tributu-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzea.

II._Sozietate Irregularrei dagokienez.

a) zerga-egoitza eta negozioa Iruñeko udalerrian izan behar dituzte.

b) kideen bi herenek 35 urtetik beherakoak izan behar dute.

c) kide diren langile guztiek langabezian egon behar dute, jardueraren eraketa-datan.

d) zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatu behar dute.

III._Pertsona juridikoei dagokienez.

a) zerga-egoitza eta negozioa Iruñeko udalerrian izan behar dituzte.

b) kideen bi herenek 35 urtetik beherakoak izan behar dute.

c) kide diren langile guztiek langabezian egon behar dute, jardueraren eraketa-datan.

d) jarduteko gaitasun betea izanen dute.

e) zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatu behar dute.

Era berean, ezinbestekoa izanen da Iruñeko Udalaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, 2006an zehar, 2006ko azaroaren 30etik abenduaren 31ra bitarte eratu diren jarduerentzat, eta 2007. urtean zehar, 2007ko urtarrilaren 1etik azaroaren 15era bitarte eratutakoentzat.

Onuradunek aipatu baldintzak betetzen dituztela eta diru-laguntza jasotzeko inongo debeku-ziok ukitzen ez dituela justifikatzeko, honi atxikirik doan txostena bete beharko dute (1. eranskina), non ondokoak jasoko baitira:

3.1. Eskabidea, eta hor izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa adierazita.

3.2. Enpresaren eraketari buruzko _eta aldaketari buruzkoa hala dagokionean_ eskrituraren fotokopia kautotua edo notario baten lekukotza, dagokion Merkataritzako Erregistroan edo erregistro ofizialean izena emanik dagoena, pertsona juridikoen kasuan. Nortasun juridikorik gabeko entitateak direnean (Sozietate Irregularrak), Ogasunean behar bezala aurkeztutako eratze-kontratuaren kopia.

3.3. Eratutako jardueraren legezko ordezkarien Nortasun Agiri Nazionalaren edo erregelamenduaren ariora haren ordezko gisa aritu behar duenaren agiriaren fotokopia kautotua edo notario baten lekukotza.

3.4. Eratutako jardueraren bazkide langileen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia kautotua edo notario baten lekukotza.

3.5. Kide diren langile guztien langabezi txartela edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak igorritako lan bizitzaren txostena, jardueraren eraketa-datan.

3.6. Identifikazio fiskaleko agiriaren fotokopia kautotua edo notario baten lekukotza.

3.7. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekin berariazko hitzarmenik izan ezean. Sozietate irregularren kasuan, kide bakoitzaren izenean aurkeztu beharko da.

3.8. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatutako egiaztagiria, eratutako enpresaren izenean, Ogasun Publikoarekiko betebeharrak egunean dituela ziurtatzeko.

3.9. Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du onuradunak eguneratuak dituela harekiko tributu-betebeharrak, bai eta 2007ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Iruñeko erroldan izena emana duela ere. Egiaztatze hori burutzeko nahikoa izanen da diru-laguntza hau jasotzeko eskabidea aurkeztea.

3.10. Erantzukizunpeko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako batek ere ez duela eskatzailea ukitzen egiaztatzeko, eta eskatzaileek deialdi honetan galdatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatze aldera.

Ez da beharrezkoa izanen Udalaren agiritegietan jasota dauden alderdiak agiri bidez egiaztatzea.

4._Diru-laguntzak bideratzeko eta haien gainean ebazteko organo eskudunak.

Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Idazkaritza Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.

Eskabideak zein hurrenkeratan sartu eta horren arabera ebatziko dira, eta haietan adierazten diren proposamenak Alkatetzari igorriko zaizkio, behin erantsitako agiri guztiak Udalaren Ekonomiako Alorrak eta Gazteriaren Unitateak batera aztertu eta gero. Horiek beharrezko diren agiri guztiak galdatzen ahalko dizkiete eskatzaileei. Halaber, ebazpenek baldintzak eta betebeharrak ezartzen ahalko dituzte, emaniko diru-laguntzen gozamen egokia egiten dela bermatzeko.

5._Eskabideak noiz arte eta non aurkeztu.

Interesdunen eskaerak deialdi honek ezarritako arauzko ereduarekin bat etorri eta eskatzaileak sinatu beharreko eskabide baten bitartez egin behar dira.

Eskabideak aurkezteko epea Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean noiz argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoa hartuko du.

Nolanahi ere, indarraldia 30 egun naturalekoa izanen da, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izena eman eta hortik aitzina.

Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman baino lehen eratutako jarduerek 30 egun naturaleko epea izanen dute, eskabidea aurkezteko, hori argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Deialdi hau ezarritako aurrekontu-zuzkidura noiz agortu eta orduan amaituko da, edo, bestela, 2007ko abenduaren 15ean.

Eskabidearekin batera, deialdi honen zazpigarren oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 72-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan.

6._Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da. Epe hori eskabidea bideratzeko organo eskudunaren erregistroan aurkeztu eta hortik aitzina kontatuko da.

Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

7._Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.

Eskabideekin batera (1. eranskina) ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

a) 3. oinarrian galdatutako baldintzak egiaztatzeko agiriak.

b) Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa. Horretaz gain, bestelako erakundeen aurrean aurkeztu eta deialdi honetan parte hartzen duen unean ebazteke dauden laguntza-eskaerak aipatuko dira.

c) Dagokion Enpresa-plana aurkeztea, Ekonomiako Alorreko ekonomialari batek ikus-onetsia, edo bestela, Iruñeko Udalaren Enpresak Sustatzeko zerbitzuak edo mota horretako beste zerbitzu batek. Bertan ezinbestean agertu behar da jarduera berriak zenbat lanpostu sortuko dituen.

d) Helbideratzearen banku-datuen ziurtagiria.

e) Ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agiria, deialdi honen 12. oinarrian ezarritakoaren arabera.

Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo bere erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko aitorpena aurkezten ahalko da, eta bertan adieraziko, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, ezin izanen dira bost urte baino gehiago igaro, dagokien prozedura amaitu denetik.

Aurrekoan xedatutakoa alde batera utzita, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.

Galdatutako agiriek jatorrizkoak izan behar dute, edo Udalaren Erregistroan edo Notarioaren aurrean konpultsatutako fotokopiak.

8._Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Halaber, ebazpenaren edukia oso-osorik argitaratuko da, Iruñeko Udaletxeko Iragarki-taulan.

9._Diru-laguntzen xede diren gastuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuetan, eskuratze-kostua inoiz ez da izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Deialdi honetan ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua hartuko da egindako gastutzat.

Ondoko gastuak ez dira inola ere izanen diru-laguntzaren xedea:

a) Banku-kontuetako zorrek eragindako interesak.

b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak zein penalak.

c) Auzi-prozedurek eragindako gastuak.

d) Tokiko tributuak, legeetan aurreikusi gabeko zerga-kentzerik, konpentsaziorik edo tokiko ogasunarekin hartutako zorrak gutxiagotzerik ekartzen badute.

Jarduera ekonomikoa eratzeko eta jarduera hori abian jartzeko beharrezko gastu guztiak izanen dira diru-laguntza honen xede.

10._Diru-laguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio, entitate edo pertsonengandik xede bererako diru-laguntzak eskuratzearekin.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.

11._Ordainketa.

Diru-laguntza ordainduko da, behin onuradunak justifikatu eta gero diru-laguntza zein xedetarako eman eta hori bete duela.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, horiek eguneraturik ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

12._Justifikazioa.

Diru-laguntza ematerakoan ezarri ziren baldintzak eta helburuak bete direla frogatzeko, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 35. artikuluak ezarritakoari jarraitu behar zaio.

1. Gastua frogatzeko kontu-ematea derrigorrez aurkeztu behar dio onuradunak edo entitate laguntzaileak diru-laguntza eman duen organoari. Kontu horretan, dirua jaso duen jarduera dela-eta aitortzailearen erantzukizunaren pean egindako gastuak oro justifikatu behar dira (ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa), gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta. Fakturak eta gainerako agiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatze aldera.

2. Frogatzeko kontu-ematea ondoko agiriek osatuko dute:

a) Diru-laguntzen xedea den jardueraren gaineko Ebaluazio-memoria (7.c oinarrian galdatutako enpresa-planarekin parekagarria); bertan xehetasunez aitortuko dira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua.

Memoriak gutxienez ondoko edukiak jasoko ditu:

_Programaren edo proiektuaren izena.

_Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

_Egindako jarduketak eta proposatutako helburuen zein lortutako emaitzen deskripzioa.

_Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak.

_Finantza bideak zerrendatu: Diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta.

_Ondorioak.

b) Udaleko teknikari eskudun batek sinatutako balorazio-txostena, bertan espresuki jasota guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak. Inbertsioak egiteko diru-laguntzen kasuan, akta edo txosten bat aurkeztu behar da, egindako egiaztapen materialaren emaitzen gainean.

c) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.

d) Maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak (uztailaren 4ko 96/2005 Foru Dekretuak aldatua) aipatzen dituen egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak eta ordainagiriak, gastua egiaztatze aldera, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta balio frogagarria duten bestelako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Agiri horien fotokopiak egin eta zerbitzu kudeatzaileak konpultsatu eta adostuko ditu, jatorrizkoak interesdunei itzuliko zaizkielarik. Agiri jatorrizkoak edo horien kopia konpultsatuak entitate onuradunak gorde beharko ditu, gutxienez, lau urtean.

Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:

d.1. Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZatik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

d.2. Langileria gastuak soldata-kostuen gisara egiaztatzeko, beharrezkoa da ondoko agiriak aurkeztea: lan-kontratuaren kopiak, langileei dagozkien nominak, jasotzaileak sinaturik eta ordainduta daudela egiaztatuta, edo, bestela, bankuaren abonu-agiria, eta gizarte segurantzaren kotizazioei dagozkien ziurtagiriak.

d.3. Proiektua gauzatzeko dataz besteko bat duten fakturak onartuko dira, baldin eta organo eskudunak aldez aurretik proiektuaren aldaketaren bat baimendu badu eta aldaketa horrek proiektua gauzatzeko epeari eragiten badio.

e) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

f) Dagokion itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik bada edo diru-laguntzen xede izan den jardueraren kostua baino diru gehiago jaso bada, eta horiei dagozkien berandutze-interesak.

Jasotako diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izena eman eta hortik aitzina.

13._Jarduera funts publikoz finantzatu dela iragartzeko publizitatea.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programak, jarduerak, inbertsioak eta ekintzak Iruñeko Udalak finantzatu dituela.

14._Datu pertsonalen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakitera ematen dizugu deialdi honen 4. oinarrian eskatzaileen gainean jasotako datuak, Iruñeko Udala jabe duen fitxategi automatizatu batean bildu ahal izanen direla, betiere datuak zertarako diren eta horren arabera. Era berean, eskatzaileek datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko eskubidea dute. Halako eskubidea gauzatzeko, Erregistro Orokorrera jo beharko dute.

15._Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

I. ERANSKINA

Enpresa-sortzaile gazteek enpresak eratzeko diru-laguntzen deialdirako eskaera-txostena, erantzukizunpeko aitorpena eta justifikazioa

(Txosten hau betetzea eta hemen adierazten diren jatorrizko agiriak edo horien konpultsak aurkeztea Iruñeko Udalak diru-laguntzen deialdi honetarako ezarritako baldintzak dira).

1._Eskaera. Datuak (3.1 oinarria).

Izen-deiturak ..........., bizitokia ............, helbidea ....................., IFZ ................, telefonoa ................., e-posta ....................

Ondokoaren izenean:

Izena edo izen soziala ......................, IFZ ..........., bizitokia ................., kalea ..............., telefonoa .................., faxa ..........., e-posta* .....................

(*) Baimena ematen du espresuki posta elektronikoa erabiltzeko, kasuan kasuko jakinarazpenak jasotzeko bitarteko gisara.

AZALPENA:

Enpresa-sortzaile gazteei jarduera ekonomiko berriak eratzeko diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emateko deialdiaren berri izan dute.

ESKAERA:

Eskaera hau kontuan hartzea, Deialdi horretan. Xede hori harturik, eskatutako agiriak atxikirik doaz, haien egiazkotasuna nik ziurtatuta.

ADIERAZPENA:

Eskatzaileak deialdi honetan galdatzen diren baldintza guztiak betetzen ditu (3.10 oinarria), eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ez du eskatzailea ukitzen (3.10 oinarria).

Iruñean, ......(e)ko ................................aren ...............(e)an.

(Sinadura)

IRUÑEKO ANDRE ALKATE UDALBURUA.

2._Nortasunaren justifikazioa (3. oinarria).

Aurkeztu beharreko agiriak.

2.1. Pertsona fisikoak.

2.1.1. NANa.

2.1.2. Langabezi-txartela edo lan-bizitzaren txostena.

2.1.3. Ziurtagiria, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko.

2.1.4. Ziurtagiria, Administrazio eskudunarekiko zerga betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko.

2.2. Sozietate irregularrak.

2.2.1. Eratze-kontratua, Ogasunean behar bezala aurkeztuta.

2.2.2. Eratutako jardueraren legezko ordezkarien NANa.

2.2.3. Bazkide langileen ororen langabezi-txartela edo lan-bizitzaren txostena.

2.2.4. Identifikazio fiskaleko agiria.

2.2.5. Ziurtagiria, bazkide bakoitzaren izenean, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko.

2.1.6. Ziurtagiria, eratutako jardueraren izenean, Administrazio eskudunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko.

2.3. Pertsona juridikoak.

2.3.1. Enpresaren eratze-eskritura.

2.3.2. Eratutako jardueraren legezko ordezkariaren NANa.

2.3.3. Bazkide langileen ororen NANa.

2.3.4. Bazkide langileen ororen langabezi-txartela edo lan-bizitzaren txostena.

2.3.5. Identifikazio fiskaleko agiria.

2.3.6. Ziurtagiria, enpresaren izenean, Gizarte Segurantako betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko.

2.3.7. Ziurtagiria, eratutako jardueraren izenean, Administrazio eskudunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko.

3._Jasotako diru-laguntzen gaineko aitorpena (7.b oinarria).

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, adierazten dut:

f Ez dudala jaso inolako diru-laguntzarik beste administrazio publiko, entitate publiko zein pribatu edo partikularrengandik _ez naziokoengandik, ez nazioartekoengandik_, eskaera honen xedea betetze aldera.

f Ondoko diru-laguntzak jaso ditudala beste administrazio publiko, entitate publiko zein pribatu edo partikularrengandik _naziokoengandik edo nazioartekoengandik_, eskaera honen xedea betetze aldera:

(Euroak milakoetan)

Datuak eguneratzeari dagokionez,

Konpromisoa hartzen dut aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri Departamentu horri idatziz helarazteko, 15 eguneko gehienezko epean, behin jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Halaber, konpromisoa hartzen dut diru-laguntzaren bat zein entitate publikori eskatu eta horiei guztiei aurrekoaren berri emateko. Bai eta jarduera abiatu eta handik lehen 18 hilabete bitarte gerta daitekeen beste edozein aldaketarena ere. Jakitun nago halakoetan gerta daitekeela diru-laguntza aldatu edo itzuli behar izatea, betiere itxiera ezinbesteko arrazoiek eragin ez badute.

Iruñean, ..............ko ......................ren .............an.

(Eskatzailearen sinadura)

4._Aurkezten diren beste hainbat agiri (7.c/d oinarria).

4.1. Enpresa-plana, non agertuko baita zenbat lanpostu berri sortu diren.

ZENBAT LANPOSTU BERRI SORTU:

4.2. Banku-datuen ziurtagiria, banku bidez helbideratzeko.

5._Ordainagirien zerrenda. (Eredua).

1.

1

2

3

4

2.

5

6

7

8

9

10

11

12

13

3.

14

15

4.

16

17

18

5.

19

20

6.

21

22

23

24

25

ZENBATEKOA, GUZTIRA:

(1) Fakturak gastuen kontzeptuka eta hurrenkera kronologikoan aurkeztuko dira.

Oharra: Behar izanez gero, lerro gehiago txerta daitezke ordainagirien zerrendan, "beste hainbat kontzeptu" gisara.

Iruñean, 2007ko martxoaren 22an._Zinegotzi Delegatua, M. Teresa Mur Dallo.

Iragarkiaren kodea: L0705601