55. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROIBAR

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Martin Jose Villanueva jaunak eta beste batzuek sustatu duten Erroibarko Udal Planaren Orondrizko UE-8 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsi dela kontuan hartuz, aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen dela hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Erron, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0705922