55. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoaren hasierako onespena

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak 2007ko otsailaren 27an eginiko osoko bilkuran, 2007. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 236. artikuluarekin loturik, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2007ko martxoaren 16an._Lehendakaria, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0705856