55. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARAITZ

Araizko Udaleko administrari ofizialaren izendapena

2006ko azaroaren 17ko 138. zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Araizko Udaleko administrari ofizialaren lanpostua, lan-kontratu finkoarekin, arautzen duen lehiaketa oposizioaren deialdia argitaratu zen. Lanaldi partziala beteko du, %64,29koa. Deialdi horren 10. oinarriak dioena betez, ondokoa ebatzi da:

Lehenengoa._María Concepción Cruz Liciaga, Araizko Udaleko administrari ofiziala izendatzea

Bigarrena._Interesatuari ebazpen hau jakinaraztea, jakinarazpena egiten denetik, hilabete batean lanpostua bete dezan.

Hirugarrena._Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea

Araitzen, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, Pedro M. Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0705855