55. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

111/2007 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiak emana, gazteak elkartasunean sentsibilizatzeko "Joan, Begiratu, Parte Hartu eta Kontaiguzu" izeneko programarako dirulaguntzak emateko prozedura ebazten duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak azaroaren 13an emandako 255/2006 Foru Aginduaren bidez, gazteak elkartasunean sentsibilizatzeko programarako dirulaguntzetarako deia egin zen. "Joan, Begiratu, Parte Hartu eta Kontaiguzu" izeneko programa da. Deialdiko 2. eta 3. arauetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren eta 7.ean balorazioa egiterakoan eta diruz laguntzeko zenbatekoa zehazterakoan kontuan hartuko diren elementuak finkatu ziren, eta hori guztia Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearekin bat.

Ikusirik, sentsibilizazio programa egiteko asmoz ageri diren gobernuz kanpoko erakundeen eskabideak, eta kontuan izanik eskabide horiek aurkeztu direneko data.

Dagozkien espediente administratiboak aztertuta eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuak horiei buruz aurkeztutako proposamen txostena ikusirik.

Ikusirik Ogasunak Departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako eskaera ezestea:

_Macodou S.Sall (ASOCMACS) Elkarte Soziokulturalak aurkezturikoa, Senegalen lau leku finantzatzeko (44/07 esp.), zazpigarren 1-2 arauari jarraikiz, eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik. (Puntuazioa: 35).

2. Ondoko eskaerak ematea balorazio positiboa izan dutelako zazpigarren arauarekin bat eta 41.656,84 euroko gastua onestea, eskaerak finantzatzeko 255/2006 Foru Aginduaren bidez baimendu baita. Diru kopuru hori 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako nazioarteko lankidetza" izeneko 900000-91200-4819-143102 kontusailetik erabiliko da.

_47/07 espedientea, "Karmeldar oinutsak" entitatearena, (IFZ: Q-3100079-G), lau leku finantzatzeko: 2 Panaman eta 2 Guatemalan. Bakoitzak 60 puntu ditu. Dirulaguntza osotara eta justifikatu beharreko zenbatekoa: 4.682,64 euro.

_51/07 espedientea, "PROCLADE" entitatearena, (IFZ: G-31458227), 3 leku finantzatzeko: 2 Nikaraguan, bakoitzak 70 puntu eta Bolivian 1, 65 puntu. Dirulaguntza osotara eta justifikatu beharreko zenbatekoa: 10.768,75 euro.

_53/07 espedientea, "Mugarik Gabeko Ingeniaritza" entitatearena, Argentinan 2 leku finantzatzeko, bakoitzak 73 puntu. Dirulaguntza osotara eta justifikatu beharreko zenbatekoa: 2.664,46 euro.

_55/07 espedientea, "Prokarde Elkartea" entitatearena, (IFZ: G-0122254-6), Kamerunen leku 1 finantzatzeko, 60 puntu. Dirulaguntza osotara eta justifikatu beharreko zenbatekoa: 2.260,00 euro.

_56/07 espedientea, "Tau-Fundazioa" entitatearena, (IFZ: G-2082365-4), Bolivian leku 1 finantzatzeko, 56 puntu. Dirulaguntza osotara eta justifikatu beharreko zenbatekoa: 1.730,00 euro.

_57/07 espedientea, "Juan Ciudad Fundazioa" entitatearena, (IFZ: G-78519303), 6 leku finantzatzeko: 4 Bolivian eta 2 Perun. Bakoitzak 73 puntu ditu. Dirulaguntza osotara eta justifikatu beharreko zenbatekoa: 22.915,56 euro.

3. 255/2006 Foru Aginduaren hamargarren arauari jarraikiz, entitate bakoitzarentzat ezarritako dirulaguntzaren %75 aldez aurretik ordainduko zaio bakoitzari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak programako plazak gazteei adjudikatu ondoren.

4. 45.021,41 euroko gastua onestea 2. atalean aipatzen diren entitateen alde, 2007ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako Nazioarteko Lankidetza" izeneko 900000-91200-4819-143102 kontusailaren kargura. Horien IFZak bertan azaltzen dira.

5. Ebazpen hau entitate interesatuei eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan eta ohartaraztea ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 13an._Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusia, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0704773