51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Dirubilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Dirubilketa. Iragarkia, ondasunak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Dirubilketa Zerbitzuko zuzendariak 2006ko abenduaren 5ean emandako enkanterako Erabakia eta Ebazpena (2007ko otsailaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 17. zk.).

Zorduna: "Construcciones Ruiz Amatria, S.L.", I.F.Z.: B31173123.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak iragarri du ondotik zehazten diren ondasunak zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko eskaintzak aurkezteko epea hasi dela. Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunen besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2007ko maiatzaren 17ko 14:30era arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko bulegoetan (Paulino Caballero kalea, 50, behea). Eskaintzak 2007ko maiatzaren 18an, 9:30ean irekiko dira, leku berean.

2. 43.052,38 eurotik beherako eskaintzak baztertuko dira.

3. Eskaintzak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, honakookin batera:

_Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen izena, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako prezioa. Eskaintza entitate batek egiten badu, aurkezlearen ahalordea jarduteko.

_Gutxieneko zenbatekoaren ehuneko hogeiko bermea, hau da, 8.610,47 euro, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez, Nafarroako Foru Komunitatearentzat gordailuan uztea. Berme hori irmo sartuko da Foru Administrazioaren Diruzaintzan, baldin eta adjudikazio-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko adjudikazioa ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoan eraginiko kalte handiagoengatik izan litezkeen erantzukizunak. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.

4. Posturarik hoberenean gutun-azal itxian aurkeztu eskaintza batek baino gehiagok bat egiten badute, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna adjudikaziorako, 5. atalean arautzen den eskaintzen hobekuntza deusetan galarazi gabe.

5. Gutun-azalak ireki ondotik, bertan dauden parte-hartzaileek eskaintzak hobetzen ahal dituzte gutxieneko prezioaren %1eko tarteez baliatuz, hau da, 430,52 euroko tarteak.

6. Egun horretan ondasunak esleitzen ez badira, enkantearen mahaiak erabakitzen ahalko du eskaintzak aurkezteko beste epe bat irekitzea. Eskaintza ekonomikoen gutxieneko zenbatekoa aldatzen ahalko du.

7. Adjudikazio zuzenaren bidez besterentzeko tramitazioa 2007ko irailaren 10ean bukatuko da, baldin eta ondasun higiezinak adjudikatu aurretik ebatzi ez bada.

8. Interesatuei ohartarazten zaie ondasuna besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein momentutan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutze-korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

9. Adjudikazio-hartzaileak beharturik daude adjudikatzean bertan edo bost eguneko epean utzitako bermearen eta lotea adjudikatzeko prezioaren arteko aldea pagatzera. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen bukaeran ageri diren karga eta zamak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota dira, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi horretarako askitzat ematea errematearen prezioa.

10. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko zamak ez direnak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, adjudikazio-hartzaileen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

11. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakiola eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

12. Enkantean jarritako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

13. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean erregistroko titularrak ez beste inor bizi denik.

14. Hona hemen zuzenean adjudikatuz besterendu nahi diren ondasunen eta haien gaineko zamen ezaugarriak:

Lote bakarra:

Erregistroko datuak: 8708 finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 3086. liburukia, 111. liburua. Hirilurrekoa: bat zenbakia: Sotoan dagoen lokala, erabat diafanoa. Ibilgailuak kale horretatik bertatik edo El Marinal kaletik, arrapala baten bidez, sartzen dira. Oinezkoak San Adriango El Marinal kalean eraikitzen ari diren eraikin bateko beheko atariarekin lotzen duen eskailera baten bidez. Eremu eraikia hirurehun eta berrogeita bederatzi metro eta laurogeita hamar dezimetro karratu. Horietarik, berrogeita 18 metro eta hogei dezimetro karratu arrapalakoak dira, hamar metro eta berrogeita hamabi dezimetro karratu eskailerakoak eta besteak, berrehun eta laurogei metro eta hemezortzi dezimetro karratu berezko lokalekoak. Eremu osoa hirurehun eta hamahiru metro eta berrogeita hamabost dezimetro karratu. Berrehun eta berrogeita hemeretzi metro eta zortzi dezimetro karratu lokalekoak dira eta besteak, berrogeita hamabost metro eta berrogeita zazpi dezimetro karratuak arrapalakoak.

Katastroko datuak: San Adrianen dago, Marinal kaleko 18an, 875. lurzatian, 3. poligonoan, 2. azpieremuan, 15. hiri unitatean.

Titulartasuna: Construcciones Ruiz Amatria, S.L. enpresaren izenean dago, zatiketa horizontal gisa.

Bahitu beharrekoa: egin beharreko bahitura 2005eko irailaren 27ko behin-behineko bahiturarako eginbidearen ondoriozkoa da. Lizarrako Jabetza Erregistroan idatzi zen, 2005eko urriaren 7an, "C" letrarekin. 2006ko otsailaren 10ean behin betiko bihurtu zen. 2006ko otsailaren 27an Jabetza Erregistroan "F" letraz idatzi zen.

Balorazioa: 108.000,00 euro.

Eskaintzen gutxieneko zenbatekoa: 43.052,38 euro.

_Dirauten zamak:

_San Adriango Udala, (Hipotekei buruzko Legearen 194. artikuluaren arabera _1946ko otsailaren 8ko Dekretuak onetsitako testu bategina_ lehentasuna du aurtengo saria eta mugaeguna beterik duen azkena kobratzeko): guztira 369,05 euro, 2005eko eta 2006ko kontribuzioari dagozkionak.

15. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 948292974, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2007ko apirilaren 13an._Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0706294