51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Cascanteko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 3. jarduketa publikoko 1. jarduketa asistematikoaren kudeaketari buruzko hirigintza hitzarmena

Cascanteko Udalak kudeaketako hirigintza hitzarmenaren zirriborroa egin du, Manuel Angós Alava, Juan Manuel Casado Angós eta María Angeles Casado Angós jaun-andreekin eta Zarimsa 2005, S.L. merkataritzako enpresarekin; Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 25.4 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da Cascanteko Udalaren idazkaritzan, hogei egun baliodunean; egun horien kontaketa iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko da. Aipatutako epean interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa edo ohar guztiak aurkezten ahalko dituzte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2007ko apirilaren 18an._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0706434