51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

497/2007 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Gizarte Kontseiluaren erabakia, Gizarte Kontseiluko idazkariaren lansariak finkatzen dituena, argitara ematea agintzen duena.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gizarte Kontseiluaren erabakia, Gizarte Kontseiluko idazkariaren lansariak finkatzen dituena. Ondoren datorren hau da:

GIZARTE KONTSEILUKO IDAZKARIAREN LANSARIAK FINKATZEN DITUEN ERABAKIA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluari buruzko abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legeak 12. artikuluan xedatzen du Gizarte Kontseiluaren eskumena dela Gizarte Kontseiluko idazkariaren lansariak finkatzea, "(...) antolakuntza eta funtzionamendu Erregelamenduan kargu horiendako ezartzen den dedikazio graduari dagozkionak". Erregelamendu honek 36. artikuluan ezartzen du "Idazkariaren dedikazioa lanaldi osoari dagokiona izanen da", eta idazkariaren eginkizunak ere ezartzen ditu 35. artikuluan. Orain lansari hauek egokitu behar dira Gizarte Kontseiluko idazkariak garatzen dituen zereginetara.

Gizarte Kontseiluko buruak proposatuta, eta Ekonomia Batzordearen txostena ikusirik, ondoko hau da Gizarte Kontseiluak onetsi duen

ERABAKIA 3/2007

Lehenengoa._Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluari buruzko abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legeak 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Gizarte Kontseiluko idazkariak 50.936,54 euroko lansaria izango du 2007an, 14 hilabeteko ordainketatan banaturik, betiere, funtzionarioa bada, indarrean dagoen araudiaren arabera dagokion antzinatasun- eta gradu-lansaria jasotzea galarazi gabe.

Bigarrena._Erabaki honek ondorioak izango ditu 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hirugarrena._Erabaki hau kudeatzaileari eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari igortzea.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Bosgarrena._Erabaki hau errektoreari igortzea, bete ahal izateko.

Gizarte Kontseiluko Burua, Jesús Irurre Arigita.

Iruñean, 2007ko apirilaren 3an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0706006