51. ALDIZKARIA - 2007ko apirilaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO H.H.S.EN MANKOMUNITATEA

Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioa

Nafarroako Erriberagoieneko HHSen Mankomunitateko Batzarrak, 2007ko martxoaren 14an, ondotik heldu den xedapena eman du, datu pertsonalak dituzten fitxategiak xedapen hauetara egokitzeko: Datu Pertsonalak Babesteari buruz indarra duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurriei buruzko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua.

Ikusirik fitxategien egokitzapenari buruz Auditoretzak eginiko txosten orokorra, espedientean baitago, eta Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko,

Honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa._Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hau kentzea:

_Datu fiskalak, inskripzio kodearen zenbakia: 1942457121.

Fitxategi honi buruzko datu pertsonalak kudeaketa izeneko fitxategi sortu berrira aldatu dira.

Bigarrena._Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Zehapenen kudeaketa

_Deskripzioa: arau-hausteren bat egin dutenen datu pertsonalak paperean dituen fitxategia.

_Aurreikusitako xedea eta erabilerak: arau hausteen eta zehapenen sailkapena.

_Ukitutako norbanakoak edo taldeak: arau-haustea egin duen edozein pertsona.

_Datuak biltzeko prozedura: interesatuek berek emanda.

_Datuen komunikazioa: ez da izanen.

_Ardura duen organoa: Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea.

_Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea.

_Segurtasun maila: ertaina.

_Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak.

Izen-deiturak

Helbidea:

NAN/IFZ

Administrazioaren alorreko arau-hausteei buruzko datuak

Kudeaketa

_Deskripzioa: dagokion tasa ordaintzera behartuta daudenen datu pertsonalak dituen fitxategia.

_Aurreikusitako xedea eta erabilerak: zerga kudeaketa, diru-bilketa eta premiamendua.

_Ukitutako norbanakoak edo taldeak: dagokion tasa ordaintzera behartuta daudenak.

_Datuak biltzeko prozedura: Administrazio publikoetatik; udalak eta Nafarroako Gobernua.

_Datuen komunikazioa: ez da izanen.

_Ardura duen organoa: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Segurtasun maila: ertaina.

_Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak.

Izen-deiturak

Helbidea:

NAN/IFZ

Telefonoa

Datu ekonomikoak, finantza datuak eta aseguruenak

Aurrekontuetako kontabilitatea publikoa

_Deskripzioa: kontabilitate ekitaldian Mankomunitatearekin harreman ekonomikoa izan duten hirugarren datu pertsonalak dituen fitxategia.

_Aurreikusitako xedea eta erabilerak: Mankomunitateko kontabilitateaz arduratzea.

_Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Mankomunitatearekin harreman ekonomikoa duten hirugarrenak.

_Datuak biltzeko prozedura: interesatuek berek edo beren ordezkariek emanik.

_Datuen jakinarazpenak: Nafarroako Gobernua (Toki Administrazioko Departamentua), Comptos Ganbera, bidezko interesa duen edonor.

_Ardura duen organoa: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Segurtasun maila: oinarrizkoa.

_Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak.

Izen-deiturak

NANa

Helbidea

Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak

Agenda

_Deskripzioa: posta elektronikoaren helbidea, postako helbidea, telefonoa eta izen-abizenak dituen datu-basea.

_Aurreikusitako xedea eta erabilerak: administrazio lanak erraztea, posta arruntaren berezko helburua: mankomunitatearekin harremana dutenen pertsonekiko komunikazioak.

_Ukitutako norbanakoak edo taldeak: harremanetarako pertsonak.

_Datuak biltzeko prozedura: interesatuek berek edo beren legezko ordezkariek emanik

_Datuen komunikazioa: ez da izanen.

_Ardura duen organoa: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Segurtasun maila: oinarrizkoa.

_Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak.

Izen-deiturak

Posta helbidea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Batzarkideak

_Deskripzioa: Mankomunitatearen Batzarreko kideen datu pertsonalak dituen fitxategia.

_Aurreikusitako xedea eta erabilerak: jakinarazpenak bidaltzea, deialdiak, asistentzia.

_Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Mankomunitatearen Batzarreko kideak diren kargu publikoak.

_Datuak biltzeko prozedura: interesatuek berek emanda.

_Datuen komunikazioa: ez da eginen.

_Ardura duen organoa: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Segurtasun maila: oinarrizkoa.

_Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak.

Izen-deiturak

Helbidea

Telefonoa

Agirien erregistroa

_Deskripzioa: Mankomuniteari idatziz zuzentzen zaizkionen eta komunikazio ofizialen hartzaileen datu pertsonalak dituen basea.

_Aurreikusitako xedea eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

_Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Mankomunitateari idatziz zuzentzen zaizkion guztiak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

_Datuak biltzeko prozedura: interesatuek berek eta administrazio publikoek emanda.

_Datuen komunikazioa: ez da eginen.

_Ardura duen organoa: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Segurtasun maila: oinarrizkoa.

_Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak.

Izen-deiturak

Helbidea

Langileak

_Deskripzioa: Mankomunitateko enplegatuen datu pertsonalak dituen fitxategia.

_Aurreikusitako xedea eta erabilerak: langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, nahitaezko aseguruak, ordutegien kontrola, oporrak, bajak...

_Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Mankomunitateko enplegatuak.

_Datuak biltzeko prozedura: interesatuek berek emanda.

_Datuen komunikazioa: Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Gizarte Segurantzako Diruzaintza, aseguru entitateak.

_Ardura duen organoa: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatea.

_Segurtasun maila: handia.

_Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

Identifikazio datuak.

Izen-deiturak

Helbidea

IFZ

Gizarte Segurantzako zenbakia

Osasun arloko datuak

Ezaugarri pertsonalen datuak

Enpleguko xehetasunen gaineko datuak

Datu ekonomikoak, finantza datuak eta aseguruenak

Hirugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, eta sortutako fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan inskriba daitezela xedatzea.

Azkoienen, 2007ko martxoaren 20an._Mankomunitateko burua, Araceli Rincón Romero.

Iragarkiaren kodea: L0705014