I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
ERABAKIA, 2007ko martxoaren 26koa, Nafarroako Gobernuak hartua. Honen bidez Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak berrikusten dira eta Nafarroako Gobernuak 2006ko martxoaren 26ko Erabakian onetsitako bidesariak eta deskontu berariazkoak eguneratzen dira.
2006ko martxoaren 20ko Erabakiaren bitartez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak berrikusi eta Nafarroako Gobernuak 2005eko martxoaren 21eko Erabakiaren bidez onetsitako bidesariak eta deskontu berariazkoak eguneratu zituen.
Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian (Nafarroako autobidearen lehen fasea eraiki, zaindu eta ustiatzeko kontratuaren zenbait alderdi aldatzen dituena) ezarritako prozedurari jarraikiz, kontzesio-hartzaileak tarifak eta deskontu berariazkoak berrikus daitezen eskatu du, 2007ko martxoaren 31tik hasi eta 2008ko martxoaren 30era bitarterako.
Kontuan hartuz 2006ko martxoaren 1etik 2008ko otsailaren 28ra Kontsumorako Prezioen Indizeak %2,40ko igoera izan duela, 1997ko abenduaren 15eko Erabaki horren 2. atalean ezarritakoa eta Nafarroako Gobernuak kontzesio-hartzailearenean duen Ordezkaritzaren adostasun txostena ikusirik, bidezkoa da oinarrizko tarifak %2,28 goratzea.
Bestetik, Nafarroako Gobernuak eta Audenasa enpresa kontzesio-hartzaileak 2001eko martxoaren 23an Itun bat sinatu zuten. Haren 3. atalean ezarri zen lehendik finkatutako deskontuen politikaren ondoriozko prezioak (ibilgailu arinak, 1. eta 2. motako ibilgailu astunak) urtero eguneratuko zituela Nafarroako Gobernuak, tarifa eta bidesariak berritzearekin batera, urtean urteko martxoaren 31n indarra har ditzaten. Ibilgailu mota bakoitzarentzat igoera ezberdina ezartzen ahalko du, aurreko prezioetatik abiatuta ehuneko hamabost gehiago, gehienez.
Beraz, bidesariak gaurkotuko dira dagozkien deskontuak aplikatu ondoren, hau da, alde batetik, ibilgailu arinei urtez urteko KPI orokorraren igoera bera biribildu gabe, A-15 txartelaren bidez ordaintzen baita, eta beste aldetik, ibilgailu astunei %3,20ko igoera, egokiagoa baita garraio taldearen urtez urteko KPIarekin, %3,20 igo da eta. Izan ere, autopista erabiltzeak dakartzan gastuak eta ibilgailu horiei aplikatzen zaien bidesaria direla-eta, ordaintzeko A-15 txartela eskatzen ez zaienez, bidesarien kalkuluaren emaitza euroko bost zentimotara biribildu da, zenbatekoa beti zeron edo bost zentimotan buka dadin.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU
1. Autopistas de Navarra, S.A.k (Audenasa) kudeatzen dituen Nafarroako autobideko ondoko tarteetan aplikatu beharreko oinarrizko tarifak honako hauek izanen dira, kategoria eta tarteen arabera, 2007ko martxoaren 31tik 2008ko martxoaren 30era bitartean:
Iparraldea (Iruña-Irurtzun) 0,08409761 0,10872439 0,14826052
Hegoaldea (Tutera-Iruña) 0,07638893 0,10872439 0,14826052
2. Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian ezarritako kalkulu sistema aplikatuz, eta emaitza biribildu ondoren, honako bidesari hauek ateratzen dira, kategoria, mota eta geltokien arabera (BEZa barne):
Arinak I. mota 4,55 2,30 3,00 1,80
1. mailako astunak II. mota 6,50 3,25 4,30 2,30
2. mailako astunak III. mota 8,85 4,40 5,85 3,15
Tiebasko bidesaria kalkulatzeko, oinarrizko tarifak aplikatu zaizkie Tafalla-Iruña tarteko kilometroei (37,294 km.) eta Tafalla-Iparra/Tafalla-Hegoa tartekoak kendu (3,194 km.), Nafarroako Gobernuaren 1991ko maiatzaren 30eko Erabakiaren arabera; hau da, 34,100 km-ri.
3. Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko, 2000ko otsailaren 28ko eta 2001eko martxoaren 19ko Erabakietan ezarritakoa aplikatuz, eguneratu egiten dira, baita ere, onetsitako deskontu bereziei itun honetako proposamenaren bosgarren ataleko igoerak aplikatzetik ateratzen diren bidesariak, eta, beraz, honela geldituko dira, kategoria, mota eta geltokien arabera (BEZa barne):
3.1. Ibilgailu arinak:
IBILGAILU ARINAK (I. MOTA)
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 4,55 2,47 1,235
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 2,30 1,27 0,635
Tafalla-Iruña Tiebas 3,00 1,65 0,825
Iruña-Irurtzun Saratsa 1,80 0,99 0,495
3.2. Aurreko taula horretan ematen diren prezioen azpian dauden deskontu bereziak aplikatuko zaizkie bidesaria A-15 txartelarekin ordaintzen duten ibilgailu arinen erabiltzaileei. Itzulerako bidaia 72 ordu igaro baino lehen egiten badute, bidaia doakoa izanen dute.
Gainerako erabiltzaileei (ibilgailu arinak) indarra duten tarifa eta bidesariak aplikatuko zaizkie.
3.3. Astunak:
IBILGAILU ASTUNAK 1 (II. MOTAKOAK)
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 6,50 2,35
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 3,25 1,20
Tafalla-Iruña Tiebas 4,30 0,85
Iruña-Irurtzun Saratsa 2,30 0,85
IBILGAILU ASTUNAK 2 (III. MOTAKOAK)
Tutera-Tafalla Martzilla-Nagusia 8,85 2,35
Martzilla-Tafalla Martzilla-Lotura 4,40 1,20
Tafalla-Iruña Tiebas 5,85 0,85
Iruña-Irurtzun Saratsa 3,15 0,85
3.4. Aurreko tauletan aipatzen diren Ibilgailu Astunak 1 (II. motakoak) eta Astunak 2 (III. motakoak) epigrafeetako ibilgailuei deskontuak aplikatuz ateratzen diren bidesari berriak aplikatzeko, ez da beharrezkoa izanen A-15 txartela erabiltzea.
A-15 autobidean barna dabiltzan ibilgailu astunen ohiko erabiltzaileentzat kontzesio kontratuko 3.2 klausulan ezarritako deskontu orokorren politika berak segituko du, Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko Erabakian zehazten den moduan.
4. Erabaki honek ondorioak 2007ko martxoaren 31tik aurrera izanen ditu.
5. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, "Autopistas de Navarra, S.A.ri" eta Nafarroako Gobernuak enpresa kontzesio-hartzaile horretan duen Ordezkaritzari.
6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2006ko martxoaren 26an._Toki Administrazioko kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F0705397