II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ULTZAMA
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2007ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Iraizozko (Ultzama) 12. poligonoko 353. lurzatiaren xehetasun azterlana, Eduardo Manrique jaunak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Larraintzarren (Ultzama), 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0704512